Liserika

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 34,3 KB

Liseriketa def:Ahotik artzen ditugun elikagaiak(solido nahiz likidoak) liseri aparatura doaz.Liseri aparatua tutu bat da, ahoan ireki eta uzkian amaitzen dena.Bere eginkizuna elikagaiak liseritzea da, soiltzea, xinplifikatzea, zurgatuak izan daitezen odolera pasaz.Zurgatzen ez de guztia uzkitik kanpora doa.LISERIKETA:Elikagaiak konposizio gluzidikoak, lipidoak edo proteinak izan daitezke.Hauek liseri-tutuan sinpleago bihurtzen dira prozesu mekaniko(mastikatzea)eta kimikoen (L.entzinen ekintzaz).Lortutakosustantziak zurgapenaz odolera iristen dira eta degradagarria ez dena E.lodira doa eta uzkitik kanporatzen da.Mastikatuz elikagaiak zatitu eta txistuz hezetu egiten dira dastamena lortuz. Hau atsegina bada txistu kantitate handiagoa askatu.Txistua elikagaia disolbatu etalubrikatzen duen likidoa da eta L.tutuko garraioa errazten du. Txistuz nahasten den elikagaia elika-bolo du izena. Irenstean elikagaia estegorrira doa eta mugimendu peristaltikoei esker urdailera osagai batzukin nahastuz; azido klorhidriko eta entzima gastrikoekin. Urdailean ordubete inguru pasa ondoren boloa kimo izeneko likido lodi bihurtzen da,piloroa zeharkatuz duodenora doana.Kimoak pankreas zukuaren produkzioa eragiten du, bikarbonatoz osatua eta zukuaren funtzioa azidoa neutraltzea da.Gibeleko behazuna ere duodenora isurtzen da.Behazuna hauek osatzen dute:kimoa neutraltzen eta gantzak emultzionatzen dituzten behazun gatzek. Bestalde heste meheko paretaren guruinek heste-zukua jariatzen dute, L.entzina asko dituena:hauek guztiek kimoa kilo izeneko likido oso argi eta alkalino bihurtzen dute.Zenbait sustantzi urdailean zurgatzen dira, baina zurgapen leku berezia jeiuno- ileona da;pareta luzea du, bilo askok gehiago luzatzen dutena, eta kiloko sustantzien pasabidea da odol-kapilar eta linfatikoetarakoan. Elikagaiek ez dute pareta osoa zeharkatu behar, mukosa-kapa fina,heste.biloak osatzen dituena bakarrik. Honela L.amaitzen da.L-tutuan irentsi gabeko sustantziak gelditzen dira eta lodira doaz.Hemen ura zurgatzen da eta hainabt hartziduren ondoren hondakinak eratzen dira eta uzkitik kanporatzen dira.
Arnas aparatua:órgano hauek osatu:sudur,laringe,faringe,trakea eta birikek.Funtzioa: airetik oxi.hartu, hau odolera iristeko eta zelula guztietara garraiatzeko.zeluletan oxi.elikagaien erreketa eragiten du;energía lortzeko.Hondakin sustantzientzat co2 askatzen da, odolak jasotakoa eta oxi.ena ez veste bide batez biriketara iristen da.Hau arduratzen da desegiteaz. Arnas aparatua:
Bizi funtzioak betetzeko organismoek elikagaien erreketatik lortzen den energía behar dute. Horretarako oxi.arnasketaz lortzen da.Oxi.atzemateko aparatu bat behar da:arnas a.elikagaien erreketan sortzen da eta kar.dio.desegiten duena.A.A.organoen multzo batek osatzen dute: arnas bideak eta birikek.Birikak kanpoaldearekin komunikatzen dira eta tutuz eta konduktuz osatuak daude.Lehen zatian sudur-hobiak daude;sudur trenkadak bereizten dituen barrunbe bi dira;ahoan aho-sabaiak bereizten ditu;kanpoaldearekin sudur-zuloen bidez komunikatzen diraeta faringearen koanen bidez. Mukosarekin kontaktuan jarriz airea berotu,hezetu eta garbitu egiten da. Airea faringean zehar doa eta gero laringera(4/5cm-ko luzerako tutu kartilaginosoa) pasatzen da eta ondoren trakeara(12cm-ko tutura, eraztun kartilaginoso bukatugabe eta hestegorriaren aurrean dagona.Trakea adarkatu egiten da biriketan sartzen diren bi bronkioak eratuz, hauetatik bronkioloetara pasaz. Birikak toraxean dauden bi órgano belakizko dira.Eskuinekoa handiagoa da eta hiru lóbulu ditu.Eskerrekoak bi. Mintz bikoitzak estaltzen ditu, pleura izenekoak, eta bi pleuren artean likido pleurala dago.Birika barnean bronkioloek oso diámetro txikia dute, 0,5mm baino gutxiago eta poltsa albeolarrean bukatzen dira, odol kapilarez inguraturiko albeolo askoz osaturikoan.Albeoloetan egiten da odol-hodiekin gas-trukaketa.trukaketa azalera 200m karratukoa da.
Arnas-mekanika: Birika bentilazioa da. Airea hartu eta botatzeko mugimendua, biriketara airea sartu-ateratzean. Diafragma eta sahiets igotzaileen giharrek uzkurtzean toraxa dilatatzen da, honekin birikek aire hartzea egiten dute. Birikak dilatatzean barruko airearen presioa jaitsi egiten da, eta hau biriketara kanpotik airea sartzeko lagungarri da. Espirazioa toraxa uzkurtzean gauzatzen da.Birikak órgano pasiboak dira, diafragmaren eta toraxeko giharren mugimenduen baitan daudenak
Arnasketaren fenómeno fisiko-kimikoak: arnastean oxi.noz betetako airea iristen da biriketako albeoloetara, hortik odolera pasaz, eta gero gorputz osora doa ehunetara iritsiz.Odolak jasotzen du arnas zelularrak ekoitzitako co2 eta albeoloetara garraiatzen du, handik kanporatzeko. Beraz Odola da gas trukaketaren bitartekaria. Oxi. Hemoglobinak garraiatzen du, globulu gorrietan dagoen arnas pigmentua.Albeoloetako oxigeno kontzentrazioa ehunetatik datorrena baino handiagoa da. Ehunetan oxi.ren kontzentrazioa biriketatiko odolarena baino txikiagoa da; orduan, oxigenoa odol -plasmara doa zeluletan sartuz.Arnasketa zelularraren ondorio den co-a kapilarrera doa. Albeolo kapilarretara iristean co2 albeoloetara doa eta espiratzean kanporatu egiten da.

Zirkulazio aparatua:funtzioa sustantziak garraiatzea da. Organo eragilea(bihotza),banaketa kanalak(odol-hodiak)eta likido zirkulatzailea(odola)ditu osagai. Bihotzak 4 derrunbe ditu:2 aurikula eta bi bentrikula.Eskuinean bietarik bana eta ezkerrean veste horrenbeste.eskuineko bentrikulatik biriketara doan arteria irteten da, han kapilarizatu egiten da eta ezkerreko aurikulara itzultzen da biriketako zainetan zehar. Balbula mitraletik odola ezkerreko bentrikulara pasatzen da, eta hortik órgano guztietara garraiatzen duen aorta-arterian zehar irteten da, organoetan kapilarizatzen delarik. Kapilarrak eskuin-aurikulara odola eramaten duten zainetan biltzen dira, eta aurikula horretatik, balbula trikuspidea zeharkatuz, eskuin bentrikulara pasatzen da odola.Gizakiaren zirkulazio aparatua bikoitza, hertsia eta osoa da.Funtzio nagusia sustantziak arnas gune eta liseri gunetik zeluletara eramaten du, eta ondoren iraizketa-gunera;organismoaren babes eta homeostasian ere parte hartzen du. Odolak plasman zuzenean disolbaturiko molekulak(adb klukosa), proteína atxikiak(hemoglobinari atxikitako o2 eta co2 adb) eta proteína plasmatikoei atxikitako lipidoak eramaten ditu.
HODOL HODIAK: Hiru mota:arteriak, zainak eta kapilarrak eta kalibre eta lodieraren arabera bereizten dira. Arteriak odola bihotzetik organoetara eramaten dituen hodiak dira. Bihotzetik urrundu ahala adarkatu egiten dira, adarkatu ahala kalibrea txikitxen zaielarik.Azken adarkadurei arteriola deritzo.Zainak odola bihotzera itzultzen duten basoak dira. Kalibre txikieneko zaintxoetatik abiatuta, kalibrea handitu egiten da zainak bihotzera hurbilduahala.Kapilarrak baso oso meheak dira.Arteriolen eta zaintxoen sistemak komunikatzen dituzte.Bere Paretetan ze har egiten da odolaren eta zelulak bustitzen dituen likido interstizialaren arteko truquea.
Bihotza: Organo muskularra da, forma konikoa du, erpina beherantz duelarik, eta eskuturraren tamainakoa.Biriken artean pixkat ezkerrerantz dago.Hiru geruzako paretak ditu: Endokardioa (barnekoa),Miokardioa(erdikoa) giharre-ehun kardiakoz osatua eta perikardioa (kanpokoa) organoa estaltzen duena. Barnetik trenkada luze batek erdibitua dago.Erdi bakoitzak bina barrunbe ditu:aurikula(goikoa)eta bentrikula(behekoa); aurikula eta bentrikulua bi balbulok erregulatutako zuloez komunikatzen dira. Eskuineko aurikulara iristen dira zain sakona(vena cava), behekoa eta goikoa, eta ezkerrekora biriketako lau zainak. Ezkerreko bentrikulatik aorta-arteria irteten da eta eskuinekotik birika-arteria.Bien abiaburuan hiru balbula semilunar daude odolari atzerako bidea eragozten diotenak.
Odolaren zirrkulazioa: Odolak miokardioaren uzkurdurak eragindako bulkaden ondorioz zirkulatzen du. Uzkurdura bulkada bihotzean bertan sortzen da. Bulkada sortzean, aurikulak uzkurtu egiten dira, sístole-fasera pasatzen dira, hortik bi bentrikuluen paretetara pasatu, bertan sístole bentrikularra sortuz. Sistole aurikularra eta bentrikularra, ez dira batera gertatzen: aurikulak sistolean daudenean bentrikuluak diastolean daude, lasai, eta alderantziz; une labur batean barrumbe osoa ere egoten da diastolean.Prozesu hau ziklo kardiakoa da eta 0,8s iraupena du.Sistole aurikularrekoan aurikulak hustu eta bentrikuluak bete egiten dira; sístole bentrikularrekoan bentrikuluak hustu egiten dira, odola aorta eta biriketako arterietara pasatuz; orduan arteriak, betetzean, zabaldu egiten dira, gero uzkurtu eta diámetro normala hartzeko. Horrela, arterien pareta guztietara zabaltzen den uhina sortzen da: pultsuarena. Aurikulen eta bentrikuluen diastolekoan, barrumbe horiek odolez betetzen dira. Bihotzeko balbulek odolari atzera-bidea eragozten diote
Gizakiaren iraitz-aparatua: Zelulen katabolismotik sortutako anhídrido karbonikoa birikek iraizten dute. Ur-soberakina eta gainerako katabolitoek gernu aparatuak iraizten ditu gernu-itxuran. Gernu aparatua órgano hauek osatu: Giltzurrunak(odoletik gernua elaboratzen duten organoak) ureterrek ( abdomanaren zati bat eta pelbisa zeharkatu eta maskurian kanpoarekin veste órgano baten, uretraren bidez komunikatzen den órgano biltzailean bukatzen diren tutu luzeak.
Iraizketa: Zelulak, iritsitako nutrienteak aprobetxatuz, hondakin-sustantziak sortzen dira, kanporatu beharrekoak.Kanporaketa honetan arduratzen diren organoek osatzen dute iraitz-aparatua:arnas aparatuak (co2 kanporatu),gernu spsrstusk (gernua kanporatu) eta larruak.Gernu aparatua hauek osatzen dute: Giltzurrunek(gernua lantzen dutenak) eta gernu bideak( kanporatzeko konduktu direnak) gernu bide hauek osatzen dute: bi ureterrek, maskuriak eta uretrak. Gernu aparatuak bi bizi funtzio betetzen ditu:iraizketa eta barne ingurumenaren erregulazioa. Iraizketaz sustantzia toxikoak kanporatu egiten dira gorputzetik; Adb urea, azido urikoa,…
Giltzurrunak:Iraitz órgano nagusia da. Odol plasma filtratu eta gernua eratzen dute. Gerri inguruan daude, bizkarrezurraren alde bietan. Eskuin giltz. Gibelaren atzean eta ezkerrekoa barearen atzean daude. Baba beltz itxura du, 150g ingutu pisatzen du eta 12cm inguruko luzera du ardatz nagusiak.Ehun adiposoko kapsulak inguratzen du eta goian guruin suprarrenala du. Oso odoleztatua dago.Bertara giltzurrun-arteria sartzen da odol kantitate handia duena, eta giltzurrunean adarkatzen dena; bertatik ateratzen da giltzurrun-zaina.Giltz.ren luzerako ebakidurak bi zona ezberdintzen ikusteko aukera eskaintzen du: kortikala eta medularra.Kortikala ilunagoa da eta itxura granulosoa du.Bertan giltzurrun korpuskuloak daude.Medularra berriz, argiagoa da eta giltzurrun piramedeek osatzen dute 10-20 ren batek.
Gernu-bideak:Giltzurrun bakoitzetik ureter bat ateratzen da;ureterra 25cm-ko luzera duen tutua da eta maskurian bukatzen da. Gernu-maskuria gernua gordetzeko gordailu muskularra da.Asko zabaltzen da; normalean 150-500 cm kubikorainoko edukiera du, eta litro batera iritsi daiteke. Uretra da maskuria kanpoaldearekin komunikatzen duen konduktua.gizonek luzea dute,25cm inguru eta azken zatiak, ugalketa eta iraizketarakoak, bi funtzioak betetzen ditu; zakila zeharkatu eta meatoan ateratzen da kanpora.Neskak uretra laburra eta zuzena dute, eta bulban ateratzen da kanpora, vagina-bestibuluaren aurretik, eta ugalketa-aparatua eta iraizketarakoa erabat independiente dira.
Tubulu uriniferoa:Giltzurrun bakoitzean 1-3milioi arteko tubulu-uriniferoen kopurua dago. Bi zati bereizten dira:nefrona, gernua eratzen parte hartzen duena, eta tubulu biltzailea, gernua giltzurrun-pelbisera eramaten duena.Nefrona giltzurrunaren unitate funtzionala da.
Gernua:Gernua filtrazioz/iragazketaz eta bir-irensketaz eratzen da.Lehenik odoletik lorturiko iragazkina osatzen da, giltzurrunera iristen dena eta urea bezalako hondakin-sustantziak eta organismoak beharrezko duen veste zenbait sustantzia daukana. Hau giltzurrun-korpuskuluan ematen da.Bir-irensketakoan, beharrezko diren sustantziak odolera itzultzen dira, urea eta hondakinak bakarrik gelditzen direlarik.Hau giltzurrun-tubuluan gertatzen da.Gernua urak%95,proteinak, glukosak, ureak, azido urikoak, kreatininak eta gatz ez-organikoak osatzen dute.Giltzurrunetik minutuero litro bat odol igarotzen da;litro honetatik 125ml-k bakarrik igarotzen dute Bowmanen kapsula, eta ml bat gernu eratuko da.

LANDAREAK.HAZITIK LANDARERA
Haziaren erneketa eta landarearen hazkundea:Obulutegian dagoen obulutegia enbrioi bilakatzen da polen hodikonukleo espermatikoetako batek ernaldu ondoren.Enbrioia hazian gorderik geratzen da ernalketa gertatu arte.Landare berri baten enbrioia gordetzen duen landare-organoa da hazia, eta ernetu artean sorraldian egoten da.Hazia landare belarkara urterokoak hil ondoren bizirik mantentzen den órgano bakarra da.Haziak izugarrizko garrantzia du:nekazaritza hazian oinarritzen da eta hau giza elikaduran oinarrizko ekintza da.; gizakiak eguneroko elikaduran asko jaten ditu; ilarrak, dilistak,…)eta hauekin eginiko irina,espagetiak,…Hazia aske edo fruituaren baitan egon daiteke.Hiru atal ditu1-testa:azal babeslea da2:Enbrioian zirriborraturik bezala daude landarearen atalak:sustraía (erradikula), zurtoina (gemula) eta hosto bate do bi(kotiledoiak)3-Endospermoa erreserba gaiak biltzen dituen ehuna da.Nola bilakatzen da hazia landare?Haziak ur gutxi dauka,pisuaren ehuneko 10-15 tartean. Haziak kanpotik ur asko sartzen zaionean gertatzen da erneketa eta landareak horretarako behar duen temperatura badago. Kanpoko azala(testa) urratzen denean ura sartzen da eta erneketa hazten da.Haziak ernetzeko faktoreak:-ura: ura hartzean handitu eta bere azalak lehertu egiten dira.-tenperatura:bakoitzak bere temperatura propioa dauka.Hazi gehienak udaberriko tenperaturak igotzean hasten dira ernetzen.-Oxigenoa:Haziaren metabolismorako beharrezkoa.-Argia:hazi batzuentzat garrantzirik ez, veste batzuk oso sentikorrak.(-)Erneketa ondoren hazkunde primarioa hasi, luzetarako haziera, mutur meristemoak dauden lekuan gertatzen da.Erneketa gertatzen ari den bitartean enbrioiaren zelula guztiek azkar zatitzen dihardute;zelula meristematikoak dira.Enbrioiak endospermotik hartzen ditu elikagaiak.Lehelen sustrai enbrionarioa agertzen da, lurzoruan sakondu eragingo dion mutur meristemoa duelarik. Zurtoin hazkundea sustraiarenaren antzekoa da.Azkenean, zurtoin eta sustraiak luzatu egiten dira, lehen adarrak sortu, eta landarea osatuko duten ehunak ezberdinduz doaz.Hazkunde sekundarioa:Lodierako haziera, zurtoin,sustrai eta adarren loditzean datza, diametroaren handitzean.Muturretatik urrun dauden landare zati zaharrenetan gertatzen da.Landare bizitzaren bigarren urtean hasi ohi da, beraz, zurezko landareetan soilik gertatzen da.(-)Udaran eratutako zurezko hodiak handiagoak dira udazkenekoak baino eta horregatik sortzen dira Haziera-eraztunak zuhaitzen egurrean.Zurezko hodi batzuk erdialdean geratzen diren neurriangarraio-funtzioa galtzen dute eta euste-ehun bilakatzen dira (zurgiharrea).Zurezko hodi funtzionalek egur bigunagoa ematen dute(
zurgizena).
Landareen Mugimenduak:
Mugimendu asko egiten dituzte, motelak eta antzemanezinak.Kanpoko faktoreak eraginda(argia, temperatura,…).Horien artean1-Tropismoak:Zurtoinaren edo edo sustraiaren haziera-norantza aldatzen dute.Eragileak kanpoko faktoreak dira:-Argia(fototrofismoa):zurtoinak argi alderantz hasten dira(fototropismo positiboa) eta sustraiak,aldiz,argitik urrundu egiten dira(fototrofismo negatiboa).-Grabitatea(geotropismoa):Grabitateak goranzko eta beheranzko mugimenduak eragiten ditu, norabidea grabitate-ardatza bera delarik.Sustraiak estimulu horren alde hazten dira(geotropismo positiboa), eta zurtoinak aurka(geotropismo negatiboa)-Estimulu mekanikoak:zerbait ukitzen sortzen den mugimendua(landare igokariak ukitzen dituzten objetuetan kiribiltzen dira)(tigmotropismoa)2-Nastiak:Hosto eta loreek egiten dituzten mugimenduak dira.Ez dira iraunkorrak.Lore batzuk egunez ireki eta gauez itxi egiten dira.Hosto batzuk lotako egoera hartzen dute gauez(niktinastia).Mimosa landarea zerbaitek ukitzen dueneko uzkurdura(
sismonastia).
GOI-MAILAKO LANDAREAK.Morfologia:
-SUSTRAIA:lurpeko organoa da,geotrofismo positiboa duena.Ez da inoiz hosto ez eta kloroplastorik ere ematen.Funtzio nagusienak:landarea lurrean finkaturik mantentzea, ura eta gatz mineralak zurgatzea(izerdi landugabea)eta zurtoinara eramatea eta zenbaitetan elikagaien gordetzaile bihurtzen da(erremolatxa,azenarioa,..)ZURTOINA:Airean zutik,gehinetan gorantz,dagoen zilindro antzeko bat da.Geotropismo negatiboa du,grabitateak behera erakarrita ere,zurtoinak landareari goraka eragiten dio.Funtzio nagusiena sustraietan zurgatutako ura eta gatz mineralak hostoetara eta landua landare guztira eramatea da.Batzutan,elikagaienorgano gordetzaile bihurtzen da.Berdea denean, fotosintesia hartzen du bere gain.Sustrai eta zurtoinaren arteko mugari lepoa deitzen zaio.Sendotasunaren arabera belarkara edo zurezkoak izan daitezke.HOSTOA: Hostoak zurtoinetik ateratzen diren egitura apalak dira.Hosto-txorten batez lotzen zaio zurtoinari.Zurtoinari ukitzean, txortena zabaldu egiten da eta besarkatzen du. Egitura honek hosto zorroa izena hartzen du.Txortena eta zorroa aldabegian lotzen diraHostoak pigmentuak dituzte eta fotosintesia egiten dute eta beren gain hartzen ditu arnasketa eta transpirazio-lanak.fisiologia:MANTENUA:landarea sistema irekia da.ingurunearekin materia eta energía trukatzen ditu. Sustraietatik ura eta gatz mineralak hartzen ditu.Hostoetatik eguzki-energia eta co2 bereganatzen ditu eta ur-lurrina eta o2 kanporatzne ditu estometatik.ZURGAPENA:Ura eta gatzak sustraietako ile szurgatzaileetatik sartzen dira garraio-hodietaraino. Ura energi gasturik gabe sartzen da.Kontzentrazio-gradienteak eragiten dio urari.Landarearen barneko disoluzioa kontzentratuago da kanpokoa baino.Ura kontzentrazio handieneko disoluziora doa(asmosia).Ur-korronteak gatzak arrastatzen ditu berarekin.Landareak lurzoruan dauden ioietatik hautespen bat egiteko;komeni zaizkionak bakarrik hartzen ditu. Zelulen mintzak iragazkortasun selektiboa dauka.GARRAIOA:sustraietatik landareak zurgatu duen disoluzioari izerdi landugabea deritzogu.Izerdi hau zurezko hodietan zehar hostoetaraino garraiatzeko hainbat erresistentzia gainditu behar dira:grabitatea,ehunetatik pasatzeko erresistentzia,garraio-hodietako marruskadura…Hala ere,izerdi landugabea hostoetaraino igotzen da. Garraio honen indar eragilea hostoetako lurrinketa da, hórrela sortu da urari behetik gorako indarra.Izerdia ez igotzen behetik gora bultzatzen zaiolako baizik eta goitik tiraka ur-finak jasotzen direlako.Estomek kontrolatzen dute garraioa. Hauek itxi ala ireki egiten dira landarearen ur-edukinaren, eguzki-argiaren, co2-aren kontzentrazioaren eta veste faktore batzuen arabera.
FOTOSINTESIA:Landareak lurzoruko gaiak zurgatzen dituzte.Elementu horiekin eta atmosferatik hartutakokarboni dioxidoaz, geroz eta konpkexuagoak diren molekula berriak sortzen dituzte. Prozesu hori gerta dadin argi energía behar da eta horregatik prozesuari Fotosintesia deitu.Nola lortu landareak lurreko elementtu eta molekula sinpleak molekula konplexu bihurtzea?Landareen zati berdeak dira gai hau egiteko. Hauek kloroplastoak dituzte eta hauetan eguzki energía hartzen duten pigmentu batzuk(klorofilak esaterako) Zelulak energía hau erabili molekula inorganiko(co2, h2o) sinpleetatik molekula organiko konplexuak ,glukosa gehienbat, sintetizatzeko.Beraz,molekula organikoetan dagoen energi kimikoa eguzki energitik dator. Eraldaketa hori fotosintesi bidez gertatzen da:6Co2(karbono dioxidoa)+6H2O(ura)------(argi energía) C6H12o6(molekula organikoa)+6o2(oxigenoa).Fotosintesia da landareak autrotofo bihurtzen dituen ekintza nagusia.Zergatik lortu behar ditu landareak molekula organiko hauek?Fot.an egindako gaiak(izerdi landua), batik bat glukosa,landare ehun guztietara garraiatzen da.Zelulek zati bat metabolismoan erreko dute(arnasketa) energía lortuz.Hau arnasketa zelularra da:6co2(karbono dioxidoa)+6h2o -----(energía,ATP) c6h12o6(molekula organikoa) + 6o2 (oxigenoa).Landareek energi beharra dute euren funtzioa egiteko. Molekula organikoetako energía erabilgarri izateko erre egin behar da, hau erreakzio kate baten bitartez egiten da o2 erabiliz.Hau dela eta landareek o2 hartu behar atmosferatik.Landareak fotosinte.an hartutako materia organiko guztia erretzen aldu?ez du guztia erretzen.normalean erre beharreko baino gehiago sintetizatu egiten du eta soberan geratutakoa gorputza eraikitzeko erabiltzen du (zelulosa nagusiki)edo erreserba bezala(almidoi,proteína, lipido).Foto.ari esker landareak elika kateko lehen maila dira.animali belarjaleak landareak sintetizatutako gai organikoz elikatzen dira.berbera haragijaleak belarjaleak sortutako gai organikoz.Horrela landareak ekoizleak direla esan dezakegu,ekosist.ko gai organiko guztia beraiek sintetizatu edo ekoizten dutelako.Energi fluxua:Ekosisteman iharduera biologikotik energía erabiltzea ezinbestekoa da eta erabilitako energi guztiaren jatorria eguzkian dago.eguzkitik lurrera datorren energiatik,landareek fotosintesi bitartez %2 soilik hartzen dute.Energi honen erdia arnasketan erabiltzen dute.Hemen maila trofiko batetik bestera energía zati handi bat galdu egiten da;arnasketa,hondakin bezala…maila batetik bestera%20 elikagai energía inguru pasatzen da.Elika kateak 4/5 maila trofiko baino gehiago ez ditu.Maila trofikoa izakiak natura eta energía lortzeko duen modua eta elika katearen osagai izanik.Bizidun denek materia eta energía behar dute bizitzeko.Ingurumenetik hartzen dituzten lehengaietatik energía hartzeko ahalmena dute.Energi iturria gai organiko propioa sintetisatzeko gai direnak. Autrotofoak(elikagaia berak sortzen duen landarea).Hauek ia energiarik ez duten gai inorganikoak (co2,h2o) erabiliz eta eguzki energía aprobetxatuz energian aberatsa den gai organikoa sortzen dute(fotosintesia).Beste izaki guztiak,elikadura bitartez,veste bizidunek sortutako gai organikoz baliatzen dira.Hauek heterotrofoak dira(belarjale,haragijale,orojaleak).Kontsumitzaileak dira.Beste izaki batzuk materia hilez elikatzen dira;hondakin gorpu,gorotz,..6co2+6h2o(karbono dioxidoa+ura) ---c6h1206+6º2(clukosa+ura).Leku batetik energía sartzen da eta galduz doa baina berriro erabil daiteke. Materiak ziklo bat jarraitzen du.Fotosintesia egindakoan,arnasketa egitean lortutako energía askatu egiten da.Adb:landare batek galduko dituen hondakin organikoak hostoak izan daitezke,deskonposatuz joango direlarik.Bestetik arnasketan beroa galduko du eta biomasa enborra izan daiteke. Biomasa honetaz barraskiloak elika daitezke baina haseran baino energía gutxiago izango dute.Gero barraskiloak bere biomasa sortuko du, hau veste batentzat elikagai edo gai energetiko bihurtuko delarik.Hondakin inorganiko bezala kaka hartu dezakegu.Amaieran hartzidura ematen da,hemen bakteria, mikroorganismo…ikus ditzazkegu.
UGALKETA.Goi-mailako landareen ugalketa organu nagusiena Lorea da,honekin ugalketa sexuala egiten dute.lore periantoa kalizak(sepaloz osatua) eta korolak(petaloz osatua) osatzen dute;atal emankorrean estaminez osaturiko androzea (órgano arra) eta pistiloak osatzen duen ginezeoa bereiz daiteke.Estaminetan sortzen den polena obulutegian dauden obuluetaraino garraiatua izan behar du.Bertan ernalkuntza ematen da eta enbrioia sortzen da.Enbrioiak eta haren estalki babesleek hazia osatzen dute.Ernalkuntzaren ondoren lorearen obulutegia garatu egiten da, eta bere baitan haziak dituen fruitua eratzen da.Aparte, landareek ugalketa begetatiboa, sexuen partehartzerik gabea,egiten dute. Bi eratara burutzen da1:espora izeneko zelula berezien bidez( goroldioa,…), eta2:landare-zatien bidez,hauek landare osoa birsortu arte hazten direnean.Sexuzko ugalketa:Pistilo gainera erortzen direnetatik polen bakarra erneko da eta ateratzen zaion hodia pistiloaren behealdean dagoen obulutegira iritsiko da.Han obulu bakarra ernelduko da,nahiz eta veste obulu gehiago ere egon daitezkeen.Lorautsek erneldutako obuluetatik haziak sortuko dira eta hazietatik landare berriak.Sexu ugalketa gertatzeko landareen polinizazioa beharrezkoa da, lore arraren lorautsak lore emearen obuluraino iristea,obulua ernaltzeko.Obulu ernaldu horretatik sortzen da hazia.Haziak lurrean erne eta landarea emango du. Hori izango da ugalketa-zikloa.Polinizaziorako bide asko dago: intsektuak,gizona,Haizea,ura,…
polinizazio zuzena edo zaharkakoa izan daiteke.
Zuhaitzak:Lan hau egiterako orduan nire planteamentua honako hau da: Lehenik eta behin, ikasleei jakinarazi nahi diet gure inguruan ditugun natura elementu ezberdinen berezko izenak jakitea askotan zaila dela; bai animaliena, landareena,… Hau dena, gure inguruan animali edo landare mota ezberdin ugari baitugu. Hau dela eta, gure inguruko animali-landareen izenak jakin ahal izateko, hainbat prozesu jarrai ditzakegu:-Ezagutzen dituen norbaiti galdetuaz (irakasle, zientifiko, …) baina hobe da bakoitza ohitzen joatea bere kabuz, izenak asmatzen joateko.-Animali-landareen gida liburu ezberdinak arakatuz. Baina kontuz, asko antzerakoak izan daitezke eta bakoitzaren azalpenak kontuz-kontuz irakurri behar dira.-Klabeak erabiliz. Prozesu errazena da eta gehienetan, zientifikoek erabiltzen dute landare zein animaliak identifikatzeko. izenak identifikatzen ikastea nahi dut. Horretarako, jarduera bidez haurrei azaldu nahi diet lehendabizi klabe Nire ikasleek klabe dikotomiko bat erabiliz gure inguruko zuhaitzen dikotomiko bat eratu ahal izateko zein pauso jarraitu behar diren, horrekin klabe dikotomikoa eratzen ikasiko dugu eta azkenik nik gure lorategiko zuhaitz ezberdinen klabe bat sortuko dut. Azken helburua irteera baten bitartez haurrek klabe dikotomiko bat erabiltzen jakitea izango da, inguruan ditugun zuhaitzak bereiztuz.
Klabe Dikotomikoa:(Hostoen arabera)
1.- Adartxo muturrean taldetan jaiotzen diren hostoak..........................Ginkgoa/
Ginkgo Biloba
- Adarretan zehar hedatzen diren hostoak........................................................................... ik. 2
2.- Hosto bakunak..................................................................................................... ik. II taldea
- Hosto konposatuak.............................................................................................. ik. IV taldea

II.Taldea:

1.- Ertz gingildunak dituzten hostoak.................................................................................... ik 2
- Ertz leuneko hostoak......................................................................................................... ik 4
2.- Hortzdunak eta puntadunak......................................... Likidanbar/
Liquidambar Styracifula
- Bost gingil baino gutxiago dituzten hostoak................................................................... ik. 3
3.- Gingil puntaduneko hostoak........................................... Haritz Amerikarra/
Quercus Rubra
- Gingil borobilduna duten hostoak......................... Haritz Kanduduna/
Quercus Pedunculata
4.- Ertz leuneko hostoak........................................................................................................ ik. 5
- Ertz hortzduna duten hostoak............................................................................................ ik 6
5.- Nerbio sekundario zuzenak dituzten hostoak.................................... Pagoa/
Fagus Silvatica
- Nerbio sekundario kurbatuak dituzten hostoak................. Magnolia/
Magnolia Grandiflora
6.- Bihotz forma duten hostoak.............................................................................................. ik.7
- Hosto obalak...................................................................................................................... ik 8
7.- Distira gabeko hostoak.................................................................. Urritza/
Corylus Avellana
- Distira duten hostoak....................................................................... Ezkia/
Tilia platyphyllos
8.- Hosto-txortenean konkorrik gabeko hostoak.................................. Gereziondoa/
Prunus sp.
- Hosto-txortenean konkorra duten hostoak................. Gerezi Erramua/
Prunus laurocerasus

IV.Taldea:

1.- Hosto puntadunak................................................................... Otsalizarra/ Sorbus Aucuparia
- Hosto bipinatua....................
Elikaduren hajnbat aurre ideia ikasleek:1-elikagaiak irentsi ondoren eraldaketa kimikoa gertatzen da eta zurgatzeko moduan geratu(liseriketa)Aurreideiak:-liseriketa mekanikoa bakarrik kontuan hartzen da,eraldaketa kimikoak ez erlazionatu liseriketarekin.-liseriketa urdailean bakarrik gertatzen da-likidoek ez dute liseriketarik jasaten.2-liseriketa ostean liserigarriak ez diren materialen kanporaketa gertatzen da.Aurreideiak:liseritugabeko materialak kanporatzeko bi bide ezberdin daude;solidoentzat eta likidoentzat.3-kontzeptua:liseriketa ondoren organismoarentzat baliagarriak diren materialen zurgapena,garraioa eta asimilazio ematen da.aurreideiak:-zurgapena ez dute aaipatzen.-odolaz ez dute hitzegiten-zeluletaz ez dute hitz egiten.4.kontzeptua:elikagaiak ez dira nahiko energia lortzeko baliabide.Horrez gain airetik hartzen dugun oxigenoa behar dugu zeluletan konbustioa gerta dadin, baita konbustioaren gazesko hondakinak kanporatu behar ditugu.aurreideaik:-elikadura eta arnasketa ez dira erlazionatzen.Ez da energiaren lorpena arnasketarekin lotzen.-ez dute zelulen oxigeno kontsumotaz hitz egiten.-Ez dute adierazten karbono dioxodoa zeluletan eratzen dela.5-Oxigenoa airetik hartzea eta karbono dioxidoa eta uraren askapena arnasketa sistemaren funtzioak dira.Aurreideiak:sartzen den airea eta ateratzen dena ez dira berdinak.-sartzen den airea oxigenoa da soilik.-Kanporatutako airea soilik karbono dioxidoa da.6-arnasketa sistema eta arnasten duten gorputzeko zelulen artean zirkulapen sistema kokatzen da, gsrrsio funtzioa betez.Aurreideiak-ez ditu birikak gorputz barnearekin lotzen.7-Elikagaien konbustioa kanporatu behar diren hondakin kaltegarrisak sortzen ditu.Gainera, kanporatu ahal izateko ez dira errazak.Nagusienak proteinen katabolismoak sortzen dituen hondakin nitrogenatuak dira:urea,azido urikoa,…Giltzurruna da hondakin hauen kanporaketaz arduratzen dena(iraizketa),odola (barne-ingurunea)garbituz.Aurreideiak:-iraizpena liseri aparatuan zurgatu ez diren gaien eliminazio bezala ikusi.-gorputzak sortutako gaiez ez dute hitz egiten-gernuaren eraketa ez dago erlazionaturik ez giltzurrunekin ez eta odolarekin.Landareen elikadura:aurreideiak:Orain arte egin diren ikerketa guztietan, edozein adineko ikasleekin, intuizioak gidatutako ideia iraunkor eta unibertsal hau identifikatu ahal izan da:landareak beren ingurutik lortzen dute behar duten elikagaia,Zehazki lurzorutik;eta sustraiak dira elikagaiak lortzeko organo nagusiak.-Landareak animaliak bezalaxe elikatzen dira.-Ikertzaile asko ohartu dira landareen elikadurak eskatzen dituen behar kontzeptualaz.Ikasleak kontzeptu asko ulertu behar dituzte,…elementu bat, karbonoa(egoera puruan solidoa dena),karbono dioxidoan(kolorerik gabeko gas bat da airean)aurkitzen da eta gas hori azukrean(solidoa,baina disoluzioan)bihurtzen du landare berde batek uraren (likido bat)hidrogenoa(gas bat)gehitzen zaionean,argi-energia erabiliz zeina energia kimikoan eraldatzen da….-Ikasleek heterotrofismoa klaseetan fotosintesiari buruz jaso dituzten ideiekin lotzen dute.Landareen janaria/elikagaia zurgatzen duten materiala delakoaren ideia oso iraunkorra,oso zaila aldatzen instrukzio jarraia jaso arren.

Entradas relacionadas: