Liburuaren Historia eta Filologia: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en con un tamaño de 2,03 KB

1. Kodizeak eta Miniaturak

Zer da miniatura bat? Kodizeak apaintzen dituzten irudiak dira, batzuetan orrialde osoa hartzen dutenak. Izena latinezko minium hitzetik dator (gorria lortzeko berunezko oxidoa). Gehienetan, testua idazten zuena eta irudiak egiten zituena ez ziren pertsona bera.

Liburuak eta Unibertsitateak

  • Kateak: Liburuak ez erortzeko edo lekuz ez aldatzeko erabiltzen ziren burdinazko kateak.
  • Unibertsitateak: XIII. mendean sortu eta loratu ziren, Erdi Aroaren gainbeherarekin batera.
  • Pecia sistema: Scriptoriumetan lana banatzeko sistema; kopiagile bakoitzak kodizearen zati bat (pecia) kopiatzen zuen aldi berean.

2. Inprentaren Aroa eta Teknikak

Inprentaren hastapenak: Gutenbergek 1456an amaitu zuen Biblia inprimatzen, baina 1438rako lanean ari zen. Inkunableak 1500. urtea arte inprimatutako liburuak dira.

Teknika eta Terminologia

  • Tipoak: Espilu izaeran kokatu behar dira kaxan.
  • Tamainak: Pleguaren tamainaren arabera: folioa (1 tolesdura), laurdena (2 tolesdura).
  • Garamond: Claude Garamondek asmatutako letra-tipo ezaguna.
  • Incipit/Explicit: Testu baten hasiera eta amaiera adierazten duten terminoak.

3. Euskal Herriko Inprenta eta Filologia

Euskal Herriko lehen inprenta: Iruñekoa da (1498-1502). Doctrina Cristiana en Bascuence (1691) da euskaraz inprimatutako lehen liburua.

Filologiaren Oinarriak

  • Testu-kritika: Testuaren hipotesia sortzea, lekukotasunetik abiatuta.
  • Paratestuak: Testu nagusiaren inguruko osagaiak (ataria, azala, kolofoia, tasa).
  • Palinpsestoak: Pergamino berrerabiliak, jatorrizko testua ezabatu eta gainean beste bat idatzita.
  • Editio princeps: Lehen argitaraldiari ematen zaion izena.

Entradas relacionadas: