Librekanbismoari eta protekzionismoari buruzko testua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,31 KB

1.SAILKAPENA

Aztertu behar dugun testua izaera politiko eta ekonomikoa duen lehen mailako dokumentu historikoa da.Federiko Echevarriak librekanbismo eta protekzionismoari buruz emandako argudioak biltzen dituen testua,hain zuzen ere.Testu publikoa,XIX.Mendearen hasieran Federiko Echevarriak,LVP zuzendu zuen euskal enpresari libreak 1893ko abenduaren 9an
Bilbon emandako hitzaldia,merkataritza itunek ekar zitzaketen ondorio ekonomikoak azaltzeko eta protekzionismoa aldarrikatzeko.Testua Espainiako Berrezarkuntza garaian kokatu behar dugu,Maria Cristina Habsburgo Lorrenakoaren erregeordealdian.Maria Kristina,bere semean Alfontso XIIIa,adin nagusitasunera heldu bitartean egon zen erregeorde(1885-1902).Aldi honetan Espainiako ematen ari den bigarren industrializazioak Euskadin garrantzi handia izango du.

2.ANALISIA

Testuaren gaia:Federico Echavarriak euskal industriagintzari egindako babes politikaren defentsa da eta zein nolako ondorio ekonomikoak ekarriko dituen zerga-mugen deuseztapenak.//Lehenengo paragrafoan Alemaniak eta Espainiak hitzartutako itun komertziala zela eta hainbeste denboran zehar borrokatutako aduana-zergen araubidea bertan behera geldituko dela dio eta horrek ekar lituzkeen ondorio txarrak aipatzen ditu: “ ez bakarrik aurrekari zorigaiztoko ezarriko zelako” eta “zauri hilgarria eragingo liekeelako lantegiei”.Bizkaiak atzera pauso nabarmena izango luke eta sektore industrial guztiak izango ziren kaltetuak:Bilboko Labe Garaiak;altzairuaren ekoizpena;Deustuko tailerrek nabarmen jasango zuten erabakiaren ondorioak,bertan egindako altzairu moldeatuak,makina ezberdinen osaketa lanak,indar-trakzio makinak...Aurrean bere hodi produkzioak eta altzairu-lanak;Zornotza eta Miravalleseko tailerrak(Nerbioi ertzean)zubiak,bagoi,eraikinak egiteko lanak eta galdaragintza lanetan espezializatuak.Eta bertan aipatzen ez diren hainbat Bizkaiko fabrika-proiektuak.1892ko legea indargabetu gero ez baitziren gauzatuko.Komertzio itunen defentsak,hauen barne Alemania eta Espainiak sinatutakoa,atzerriarekin komertzio loturak sendotzea izango zuen helburu.Horrek talka egiten du Canovasek 1891ean ezarritako muga-zerga protekzionista,oso onurako Bizkaiko industriarentzat.Echevarriaren ustetan babes politikaren bertan behera uzteak kalte handiak ekarriko lizkioke aberriari.Bizkaiko fabrika askok jasango lukete kolpe bortitza eta ondorioz horien berriztapen nahiak ere eragoztuko lituzke.//2.Parrafoan:Guzti honengatik eta argi utzita Itun komertzialen politika honek ez lukeela bakarrik bizkaiko industria erasotuko,baizik eta estatuaren beste zenbait gune industrialei ere:Bartzelona,Madril;Echeverriak babes zerga politika defendatzen du eta gobernuari mantentzea eskatzen dio,halaber eskatuz Alemania Espainia arteko itun komertziala alde batera utzi dezan.

3.TESTUINGURUA

Industrializazioa Ingalaterran sortu zen XVIII.Mendean.XIX.Mendearen hasieran Europa erdialdean hedatu zen,eta azkenean,mendearen bukaeran iritsi zen industrializazio prozesua Espainiara.Espainiako industria bi sektoreetan oinarritu zen:Ehungintza Katalunian eta siderurgia Bizkaian.Siderurgiak izan zuen lehen saiakera ustela Marbellan izan zen,baita bigarrena asturiasen.Azkenean Bizkaian errotu zen,bertan burdin meatefi garrantzitsuak zeudelako,materiala kalitate onekoa zelako eta itsasotik gertu zegoelako.1855ean jarri zuten,Espainiako lehenengo Bessemer bihurgailua.
Horrek burdina ez -fosforikoa behar zuenez eta Bizkaiko meatzeetan burdina ez-fosforiko asko zegoenez,lurralde horretako industria zabaldu egin zen.Burdinazko lingote bat oinarri harturik,altzairua seriean egiten zuen.Hamarkada bukatzean,berriz,lehen Martin -Siemens labea piztu zuten,kalitate goreneko altzairua ekoizteko.1902an Bizkaiko Labe Garaiak sortu ziren,hainbat hamarkadatan euskal burdigintzaren enpresen buru izan zena.Berrikuntza hauek garraio sare berri baten sorrera ekarri zuen:trenbideak,airean kable bidez zihoazen bagoiak...Horri erantsi behar zaio lehen argi indarreko kable eraketa Bizkaitik Lutxanako ontzira lekuetaraino.Hala ere,Europako industriaren konpetentzia gogorra zen,ezin da ahaztu mende erdiko aurrerapena zeramala,eta horrek eragozten zuen Bizkaiko siderurgia zein Estatuko beste eremu industrialeko garapena.Bizkaiko industriak bere indarrak bi frenteetan jarri behar zituen: alde batetik bere garapena eta errotze planari ekin behar zion,eta bestetik atzerritik iristen ziren produktu merkeagoren iritsiera eragotzi.//Guztia honengatik Berrezarkuntza garaian(1874-1923)babes politika oso aldarrikatua izan zen burgesia eta fabrika nagusien oligarkia aldetik.Canovasek ezarritako sistemaren arabera,nahiz eta biurteko progresistaren aduenetako tarifen askatasunen legeak deuseztatu,atzerriko produktuei tarifa gehigarri bat ezarri zien,bertako produktuen hedapena babestuz(1891).Bizkaiko siderurgiak onura handia izan zuen,atzerriko konpetentzia gaindituz,estatuko burdin produkzioko eremu garrantzitsuena bihurtuz.Horrek eragin handia izan zuen inguruko beste sektore industrialak suspertzeko,halaber,ontzigintza,kimikoa,metalurgikoa...Nahiz eta atzerriko aberriekin merkataritza itunak egitea saiatu,testu honetan aipaturikoa bezala,Aduanako tarifen legea(1891)iraunkor mantendu zen,eta 1896 are eta gehiago indartu zen neurri gogorragoak ezarriz…

4.ONDORIOAK

Nahiz eta XIX.Mendearen bukaeran aurre pauso garrantzitsuak eman,Euskal industria zein estatukoa ez zegoela indartsu atzerriko produktuei merkeagoei aurre egiteko merkatu libre batean.Bizkaiko fabrikak erabateko menpekotasuna zuten aduanako tarifen lege babeslearenganako,bera gabe ezin baitziren garatu.Atzerriko produktuen tarifa gehigarria kenduz gero,ordura arte lortutako aurrerapen guztiak zein etorkizunerako proiektuak bertan behera geratuko ziren.Azkenik,babes politikaren garrantzia zela eta,burges eta oligarkek,euskal siderurgia eta Kataluniako ehungintza industrietako buruk etengabe eskatuko zuten mantentzea berrezarkuntzan zehar,eta Federiko Echavarria bezala ezereztapen kontra agertuko dira.



Entradas relacionadas: