Librekanbismoari eta protekzionismoari buruzko testua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,92 KB


Testuaren aurkezpena
Librekanbismo eta protekzionismoari buruzko testua da. Federico Etxebarriak  protekzionismoaren defentsarako erabilitako argudioak biltzen dira. Arriaga antzerkian mitin-protesta egin zuen, beraz, edukiaren aldetik testu politiko- ideologikoa da, burgesia industrialaren planteamendu ekonomikoak agertzen dira, protekzionismoaren defentsa egiten du, eta, horregatik ere, testu ekonomikoa da.  Formaren aldetik testu narratiboa da eta historikoa.
EgileaFederico Etxebarria izan zen, Euskal Herriko industriala, El Pobal burdinola izan zuen, baina baita ere hainbat lantegi , besteak beste Santa Agueda, Castrejana, Recalde eta gero 1892an Aceros Etxebarria Bilbon fundatu zuen. XX. Mendearen hasieran LVPko ( Liga Vasca de Productores) Presidentea izan zen. Ondorioz, egilea indibiduala da.
Errestaurazioaren garaian dago , Bilbon 1893ko abenduaren 9an egin zuen. Mª Kristinaren erregeordetzaren garaian eta industrializazioaren garaian Euskal Herrian batez ere. Publikoa da, iritzi publikoari  dago zuzenduta, eta batez ere gobernuari  bere jarrera aldarazteko asmoz. Lehen mailako testua da.

Lexikoa:


Testuaren ideiak:
Kontzeptuen gaineko argipenak edo Oharrak:
-1892ko arantzela: mugetan arantzelak ordaintzerakoan urrezko monetak eskatzen zituzten.
Eta atzerritik ekartzen zituzten materialak trena eraikitzera mugatzen dira, beraz 1855ko burdinbideen legearen emakidak desagertzen dira.
-

Protekzionismoa

: nazio-produktuak kanpoko produktuen konkurrentziatik babestea helburu duen politika ekonomikoa. Neurri erabiliena inportazioak zergatzea da.
-Librekanbismoa: Estatuaren arteko merkatal- trukeak defendatu eta aduana-tarifarik ez duen ekonomi sistema da.
-Testuko izen geografikoak Bilbo ingurukoak dira , industrializazioaren hasieran hortxe lekutuko dira industria nagusiak, portua eta burdin meategien ondo ondoan, eta enpresen izenak Talleres de Deusto, Aurrerá, Altos Hornos de Bilbao e.A. Enpresa handienak izan ziren orduan.

Ideia garrantzitsuenak:
Testua merkataritza itunen kontrako mitin-protesta dela kontuan izanik, ideia nagusia izango da: muga-zergen erregimenaren deuseztapenak ekarriko zituen ondorio ekonomiko kaltegarriak salatzea. Protekzionismoaren defentsa egiten du, eta 1892ko arantzela defendatzen du.
Justifikatzen du bere planteamendua; berak esaten du azken finean protekzionismorik gabe gure industriaren gainbehera gertatuko dela, eta “zoritxar handia ekarriko dio herrialdeari”.
Alemania- Espainiaren itunaren aurka dago, eta edozein itunaren aurka. Azken finean librekanbismoaren aurka. Gobernuari eskakizuna egiten dio protekzionismoa hori mantentzeko.
Metalurgia industriaren garrantzia Bizkaian bistakoa da, aipatzen diren industria mota guztiak metalaren adarrekoak dira bereziki siderurgia eta ontzigintzakoak .
Inguru historikoa:
Errestaurazioaren garaian dago kokatuta, 1893an hain zuzen. Garai hartako egonkortasun politikoari esker lortu zuten hazkunde ekonomikoa bultzatzea, bai Katalunian, bai Euskal Herrian (1876tik aurrera industrializazioa erabat garatu zen).  Eta horretarako neurri protekzionistak izatea ezinbestekoa zen barne merkatua bereganatzeko eta atzerriko konpetentzia saihesteko.
Testuan agertzen dena zera da, librekanbismo eta protekzionismoaren arteko eztabaida, politika biak dituzte abantailak eta eragozpenak.
Liberalek boterea eskuratu zuten 1893. Urtean, eta ondoren, azken ahalegin liberalizatzailea gertatu zen. Horri aurre egiteko, katalanak eta euskaldunak Bilboko Antzoki Berrian bildu ziren (egungo Arriaga Antzokian).  Bilera horretan,  Liga nacional de productores eta “Liga Vizcaina de productores” eratu zituzten; protekzionismoa babesteko patronalak izan ziren.

Dena den Estatuan interes desberdinak daude, eta planteamendu kontrajarriak. Latifundistek, esportatzaileak direnez, librekanbismoaren aldeko jarrera defendatzen zuten, eta burgesia industrialek, esan dugunez, protekzionismoa defendatzen zuten.
Politikoek hainbat lege, erabaki edo dekretu eman dituzte hori guztia arautzeko. Protekzionismoa edo librekanbismoa ? Horra hor galdera.
Orokorrean protekzionismoaren aldeko politika Espainian nagusitu zenXIXan. Baina Isabel II.Aren garaian bi salbuespen  egon ziren, beti ere liberalprogresistak boterean egon ziren bitartean ( bat Esparteroren erregeordetzan eta bestea biurteko progresistan). Beste  salbuespena seiurteko iraultzailearen garaia izan zen, librekanbismorako joera nagusitu baitzen, eta  Errestaurazioaren garaian (testukoa) beste bat.
Errestaurazioren garaian, hain zuzen, planteamendu desberdinak egon ziren. Kontserbadoreen asmoa zen protekzionismoa martxan jartzea, eta liberalen planteamendu teorikoa librekanbista izan zen, baina Europan 1873ko krisi ekonomikoa zabaldu zenean, haiek ikusi zuten beharrezkoa zela hemen neurri protekzionistak zabaltzea, gure ekonomia babesteko eta garatzeko funtsezkoa izan zen, bestela gure produktuek ezingo zuten lehia egin atzerriko produktuekin.
Gure burgesia, Euskal herrikoa,  ohikoa zuten Madrilen presionatzea  bai kontzertu ekonomikoak hobetzeko, bai haien planteamendu ekonomikoak defendatzeko, eta Kongresurako kargu politikoak eskuratu  zituzten, Diputatuen ospetsuen artean  aipatu egin behar dugu Victor Chavarri. Bera  Bizkaiko industriala izan zen eta Diputatua gainera, Sagastarekin harreman onak eduki zituen, eta funtsezkoa izan zen bere ahalegina presio desberdinak egiteko eta azkenean Itun hau testuan aipatzen dena Alemaniarekin atzera botatzeko Espainiako Parlamentuan, protekzionismoa defendatzeko eta inposatzeko.
Politika protekzionistak Frankismoaren bukaera arte iraun zuten nolabait, Europar Batasunean sartu garen arte hobe esanda.
Gure industriako gizonek jakin izan zuten ondo antolatzen  abantailak lortzeko, besteak beste arantzel hobeagoak lortu zituzten gure industria babesteko, 1896an eta 1906 beste arantzel berri bat lortu zuten, azken hau onena izan zen.
Indar handiago izateko gainera. 1894an Liga de Productores Vizcainos sortu zuten. Neurrien arrakasta bistan dago, eta horren fruitua  izan zen 1902an enpresa batzuk elkartuz AHV sortzea.
Hazkunde ekonomikoa gertatu zen beraz, protekzionismoari esker eta sektore siderurgikoa garatu zen erabat,  baita ere hasi ziren inbertsioak egiten  beste industri batzuetan , ontzigintzatik  aparte (tradizio handia eduki zuen) , industria elektrikoetan, Bankuetan ...E.A...
Testuaren garrantzia
Benetako industrializazioa gertatu zen Euskal Herrian,  protekzionismoariesker izan zen. Gauza  bera gertatu zen Katalunian eta Madrilen. Dena den Estatu mailan, 1960-65 arte ez zen gauzatu benetako industrializazioa eta nekazaritzak jarraituko du izaten jarduera ekonomiko nagusia ordu-arte.
Abantaila bat bezala kontsideratu dugu protekzionismoa , industrializazio prozesua finkatzeko ezinbestekoa, baina alde negatiboak ere baditu, kanpora irekitzeko unean gure enpresak ez badira gai izan lehiatzeko Europako eta munduko beste inguruetako enpresekin. Babestuta bizi izan direlako ez dituzte egin  inbertsio nahikorik ez aldaketarik euren enpresetan barne merkatua “ziurtaturik” zutelako .
Gaur berriz kanpora ireki ( atera)  dira gure enpresak eta etengabeko birmoldaketa politikak eta egokitze planak abian jarri behar izan dituzte “posizio  periferiko” batean ez gelditzeko.
Baina onartu beharra dago politika protekzionistak kanpoko lehia bai suntsitu zutela... 

Entradas relacionadas: