Librekanbismoari eta protekzionismoari buruzko testua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,89 KB

TESTUAK:

9. Federico Echevarriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzionismoari buruz (1893-12-09)

Testuaren aurkezpena

Librekanbismo eta protekzionismoari buruzko testua da. Federico Etxebarria da testuaren egilea, Arriaga antzerkian mitin-protesta egin zuen, beraz ,testu politiko
- ideologikoa da, burgesia industrialaren planteamendu ekonomikoak agertzen dira, protekzionismoaren defentsa egiten du, testu ekonomikoa da.  Formaren aldetik testu narratiboa da. Hartzaile publikoa:  batez ere gobernuari dago zuzenduta bere jarrera aldarazteko asmoz. Testua historikoa da. Lehen mailako testua da.

Testuingurua: Errestaurazioaren garaian dago , Bilbon 1893ko abenduaren 9an egin zuen. Lege protekzionisten babesean euskal industria garatu zen erabat.Federico Etxebarria Euskal Herriko industriala izan zen, El Pobal burdinola izan zuen

Testuaren ideiak:

Kontzeptuen gaineko argipenak edo Oharrak:

-1892ko arantzela: mugetan arantzelak ordaintzerakoan urrezko monetak eskatzen zituzten. 1855eko lege librekanbistak ezeztatzen dituen legea    

-Protekzionismoa: nazio-produktuak kanpoko produktuen konkurrentziatik babestea helburu duen politika ekonomikoa. -Librekanbismoa: Estatuaren arteko merkatal- trukeak defendatu eta aduana-tarifarik ez duen ekonomi sistema da.

-Testuko izen geografikoak Bilbo ingurukoak dira , industrializazioaren hasieran hortxe lekutuko dira industria nagusiak, portua eta burdin meategien ondo ondoan

Inguru historikoa:

Errestaurazioaren garaian dago kokatuta, 1893an hain zuzen. Garai hartako egonkortasun politikoari esker lortu zuten hazkunde ekonomikoa bultzatzea, bai Katalunian, bai Euskal Herrian (1876tik aurrera industrializazioa erabat garatu zen).  Eta horretarako neurri protekzionistak izatea ezinbestekoa zen barne merkatuabereganatzeko eta atzerriko konpetentzia saihesteko.

Dena den Estatuan interes desberdinak daude, eta planteamendu kontrajarriak. Latifundistek, esportatzaileak direnez, librekanbismoaren aldeko jarrera defendatzen zuten , eta burgesia industrialek, esan dugunez, protekzionismoa defendatzen zuten.

Orokorrean protekzionismoaren aldeko politika Espainian nagusitu zen XIX. Mendean. Bai Isabel II.Aren garaian, non salbuespen bi egon ziren, beti ere liberal progresistak boterean egon ziren bitartean ( bat Esparteroren erregeordetzan eta biurteko progresistan bestea)  zein Errestaurazioaren garaian (testukoa). Salbuespena seiurteko iraultzailearen garaia izan zen, librekanbismorako joera nagusitu baitzen.

Errestaurazioren garaian , hain zuzen, planteamendu desberdinak egon ziren. Kontserbadoreen asmoa zen protekzionismoa martxan jartzea , eta liberalen planteamendu teorikoa librekanbista izan zen, baina Europan 1873ko krisi ekonomikoa zabaldu zenean , haiek ikusi zuten beharrezkoa zela hemen neurri protekzionistak zabaltzea, gure ekonomia babesteko eta garatzeko funtsezkoa izan zen , bestela gure produktuek ezingo zuten lehia egin atzerriko produktuekin.

Gure burgesia, Euskal herrikoa,  ohikoa zuten Madrilen presionatzea  bai kontzertu ekonomikoak hobetzeko, bai haien planteamendu ekonomikoak defendatzeko, eta Kongresurako kargu politikoak eskuratu  zituzten , Diputatuen ospetsuen artean  aipatu egin behar dugu VictorChavarri. Bera  Bizkaiko industriala izan zen eta Diputatua gainera, Sagastarekin harreman onak eduki zituen, eta funtsezkoa izan zen bere ahalegina presio desberdinak egiteko eta azkenean Itun hau testuan aipatzen dena Alemaniarekin atzera botatzeko Espainiako Parlamentuan protekzionismoa defendatzeko eta inposatzeko.

Politika protekzionistak Frankismoaren bukaera arte iraun zuten nolabait, Europar Batasunean sartu garen arte hobe esanda.

Gure industriako gizonek jakin izan zuten ondo antolatzen  abantailak lortzeko, besteak beste arantzel hobeagoak lortu zituzten gure industria babesteko, 1896an eta 1906 beste arantzel berri bat lortu zuten, azken hau onena izan zen.

Indar handiago izateko gainera. 1894an Liga de Productores Vizcainos sortu zuten. Neurrien arrakasta bistan dago, eta horren fruitua  izan zen 1902an enpresa batzuk elkartuz AHV sortzea. Hazkunde ekonomikoa gertatu zen beraz, protekzionismoari esker eta sektore siderurgikoa garatu zen erabat,  baita ere hasi ziren inbertsioak egiten  beste industri batzuetan , ontzigintzatik  aparte (tradizio handia eduki zuen) , industria elektrikoetan, Bankuetan ...E.A.


Testuaren garrantzia

Benetako industrializazioa gertatu zen Euskal Herrian,  protekzionismoari esker izan zen. Gauza  bera gertatu zen Katalunian eta Madrilen. Dena den Estatu mailan, 1960-65 arte ez zen gauzatu benetako industrializazioa eta nekazaritzak jarraituko du izaten jarduera ekonomiko nagusia ordu-arte.

Abantaila bat bezala kontsideratu dugu protekzionismoa , industrializazio prozesua finkatzeko ezinbestekoa, baina alde negatiboak ere baditu, kanpora irekitzeko unean gure enpresak ez badira gai izan lehiatzeko Europako eta munduko beste inguruetako enpresekin. Babestuta bizi izan direlako,euren enpresetan barne merkatua “ziurtaturik” zutelako .

Gaur berriz kanpora ireki ( atera)  dira gure enpresak eta etengabeko birmoldaketa politikak eta egokitze planak abian jarri behar izan dituzte “posizio  periferiko” batean ez gelditzeko.

Baina onartu beharra dago politika protekzionistak kanpoko lehia bai suntsitu zutela..

Entradas relacionadas: