Liberalismoa, Nazionalismoa eta XIX. Mendeko Iraultzak
Liberalismoa
Frantziako Iraultzaren oinordeko mugimendua zen, eta norbanakoaren askatasuna zuen oinarri. Oinarrizko askatasunak hauek ziren:
- Kontzientzia eta gurtza askatasuna.
- Adierazpen askatasuna.
- Jabetza pribaturako askatasuna.
Pertsonek osatzen dute nazioa, eta nazioan oinarritzen da estatu liberala. Honek konstituzioa bat eduki behar du, non honakoak zehazten diren: monarkia edo errepublika den, eta botereen arteko banaketa (exekutiboa, legegilea eta judiziala). Subiranotasun nazionalaren bidez, nazioak bere ordezkariak aukeratzen ditu parlamentuan, errolda-sufragioz edo sufragio unibertsalaren bidez. Estatuak ez du parte hartu behar ekintza ekonomikoetan, gizarte zibilaren autonomia babestu behar du soilik.
Nazionalismoa
XIX. mendetik aurrera, nazio kontzeptua aldatu zen: ez du soilik esanahi geografikoa, baizik eta kultura, hizkuntza, historia eta lurralde komunak dituzten pertsonen multzoa da. Bi nazionalismo mota daude:
- Bereizketarako nazionalismoa: Nazioek independenteak izan nahi dute beste nazioetatik.
- Batasunerako nazionalismoa.
1820ko Iraultza Liberalak
Lehen iraultzak burgesen babesa izan zuten militarren matxinadak izan ziren. Espainian, Napolin, Sardiniako Erresuman eta Grezian gertatu ziren; azken honek Otomandar Inperiotik banatzea lortu zuen. Amerikako kolonia espainiarrak ere independentzia lortzen hasi ziren.
1830eko Iraultzak
Burgesek zuzendu zituzten, herritarren laguntzarekin. Frantzian, Karlos X.a absolutista boteretik kendu eta Felipe Orleansekoa errege izendatu zuten. Belgika Herbehereetatik independizatu zen, monarkia konstituzionala ezarriz.
1848ko Iraultzak
Krisialdi ekonomikoaren ondorioz, langile klaseak eta burgesiak bat egin zuten. Ideia erradikalak eta demokratikoak aldarrikatu zituzten: sufragio unibertsala, herriaren subiranotasuna eta gizarte berdintasuna. Frantzian hasi eta Europako hainbat hirira hedatu zen. Porrot orokorra izan arren, XIX. mendearen bigarren erdialdean politika liberalak finkatu ziren.
Italiaren Batasuna
- Gidaria: Piemonte (Viktor Emanuel II.a erregea eta Cavour gobernuburua).
- Testuingurua: 8 estatu, burgesiak estatu liberal eta bateratua nahi zuen.
- Kultura: Risorgimento mugimendua.
- Metodoak: Konkistak eta bozketak.
- Emaitza: Desoreka handia hegoaldearen eta iparraldearen artean; monarkia moderatua.
Alemaniaren Batasuna
- Gidaria: Prusia (Gilen I.a erregea eta O. von Bismarck gobernuburua).
- Testuingurua: 26 estatu (azkenean 21), burgesiaren interes ekonomikoak bultzatuta.
- Kultura: Erromantizismoa.
- Metodoak: Konkistak eta batasun ekonomikoa.
- Emaitza: Europako potentzia bilakatu zen.
vasco con un tamaño de 3 KB