Zer da liberalismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,49 KB

ANALISIA

-1. Eta 2. Paragrafoan: txandakatze-sistema aurrera eramateko beharrezkoak diren faktoreak identifikatzen ditu eta gobernua antolatzeko nola egituratuta dauden deskribatzen du. 3 Osagai identifikatu eta deskribatzen ditu:
alde batetik,
oligarkak, burgesak (primateak, Berrezarkuntzako alderdi dinastikoetako buruzagiak), Madrilen bizi dira; beste alde batetik, jauntxoak edo kazikeak, landa-eremuetako eskualdeetan bizi eta agintea dutenak; eta azkenik, gobernadore zibilak, beste bien arteko koordinazio eta komunikazio lanak egiteaz arduratzen direnak. Egitura hau zen hauteskundeetan iruzurra egiteko erabiltzen zutena. Oligarka horiek “alderdi politikoetan” banatuta zeuden eta hauteskundeen bitartez ezin zen ezer konpondu, benetako hauteskundeak ez zirelako. Costaren liburua argitaratu zenean, sufragio unibertsala onartuta zegoen, baina “putxerazoa” erabiliz klase dominatzaileak hauteskundeak faltsutzea lortzen zuen.

-3. Paragrafoan: azpimarratzen du “klase gobernatzaile” honek (alderdietan banatua) ez duela loturarik herriarekin, herriak aukeratzen ez duelako. Ez dira “gorputz organiko bat”, Costarentzat parasito batzuk baino ez dira, “gorputz arrotz bat” eta haien menpean dago herria sufritzen “...Intziri egiten” (8. Lerroa). Beraz, atzerritar talde bat bezala izango litzateke (12, 13 eta 14.Lerroak). Berrezarkuntzan protagonistak diren alderdi politikoen balorazio negatiboa egiten du. 

-4. Paragrafoan: kritikatzen du hauteskundeetan sistema galbidera eramaten duena ez dela herria, baizik eta klase gobernatzailea, bere botereaz baliatzen delako. Hauteskundeetako sistemaren ustelkeria salatzen du. 


Estatu liberala eraikitzen hasi zirenean, Espainiaren modernizazioa lortzea eta inperio koloniari eustea espero zuten, baina ia mende bat pasatu ondoren, emaitzak ez ziren oso pozgarriak: Inperio koloniala galdu zuten, modernizazio ekonomikoa ez zen gauzatzen, analfabetismo maila altua zen, trenbide-sarea ez zen errentagarria eta eremu zabalak komunikazio eskasekin zeuden, industrializazioan ez zen aurrerapauso nabarmenik ematen. Nekazaritza neurri handi batean iraupenekoa zen. Garbi zegoen liberalismoa oso modu bortitzean inposatzen ari zirela eta Costak egoera hori zuzendu nahi zuen. 


Laburbilduz, Costak salaketa bat egin nahi du iritzi publikoaren aurrean: Berrezarkuntzako oligarkiak ez zuen balio estatua behar bezala gidatzeko eta herriak asko sufritzen zuen haren gehiegikeriekin.


Entradas relacionadas: