Letra etzana eta Iparraldeko Lore Jokoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en con un tamaño de 2,47 KB

Letra etzana

Letra etzana erabiltzeko arauak:

  • Argitalpenen izen eta tituluetan (liburu, egunkari…): adibidez, Argia, La casa de Bernarda Alba.
  • Izen berezia daramaten itsasontzi, hegazkin, espaziontzi eta gisakoetan: adibidez, Titanic, Apolo XII.
  • Testuan hitz jakin bat nabarmentzeko (ironia, erdal hitza…): adibidez, polita, marketing.
  • Norbaiten izenorde edo goitizena markatzeko, izenarekin batera doanean: adibidez, Pello Elordi, Ander Kapallo.

Oharra: Letra etzanez idatzia dagoen hitzari deklinabide marka jartzerakoan, ez da marratxorik jarri behar.

Iparraldeko Lore Jokoak: Antoine Abadia

Lapurdiko Urruñan izan ziren lehenengo aldiz Euskal Herriko Lore Jokoak, 1853an. Sortzaile eta antolatzaile Antoine Abadia izan zen, zientzialari eraginkorra eta bidaiari nekaezina. Sari asko jaso zituen, baita zientziako ohorezko aipamenak ere Espainia eta Frantziako gobernuen aldetik, bere ikerketengatik.

Euskara eta euskaldunekin atxikiturik zegoen guztia gogoko zuen. Euskara ikasten ari zirenak bultzatu zituen, hala nola, Bonaparte, Duvoisin eta Manterola. Abadiaren euskaltzaletasuna gauzatu zuen ekintza nagusia Euskal Jaiak antolatzea izan zen. Ekitaldi hauek, alderdi folklorikoaren ondoan, literatura idatzirako txokoa ere bazuten. Literatur sail honetako lehiaketara aurkezten zirenak bertsolariak ziren gehienbat, ahozko literaturaren ildotik jarraituz. Hauetatik gehien nabarmendu zena eta maisutzat joko duguna Jean Baptiste Elizanburu izan zen.

Jean Baptiste Elizanburu (1828-1891)

Saran jaioa eta Frantziako armadako kapitaina. Euskal Jaietara jo zuen askotan eta arrakastaz, hainbat aldiz lortu baitzituen lehen sariak bere poesiak aurkeztuz.

Elizanbururen poemak xumeak, sentikorrak eta hunkigarriak dira, umorezko gatzez zipriztinduak. Herriak haren poemen xarma sentitu du eta, gaur egunera arte, eten gabe kantatu ditu saratarren bertsorik ezagunenak; horrela, ahozko literaturaren altxorrera pasatu dira.

Beren egileari osperik gehien eman diotenen artean ditugu:

  • Besta biharamunean: gai irrigarrikoa.
  • Ikusten duzu goizean: baserria eta sorlekua era bukolikoz deskribatzen dituena.
  • Solferinoko itsua: soldadu baten zorigaitza islatzen duena.

Entradas relacionadas: