Lekuona

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,05 KB

14

3. Bitoriano Gandiaga idazlea labur azaldu

Bitoriano Gandiaga 1928-2001 jaiotzez Mendatakoa (Bizkaia) izan arren, ia bizitza osoa Arantzazun eta inguruetan pasatu zuen ikasle, apaiz eta irakasle lanetan. Ezaguna da hango mendiei, basoei eta paisaiari zien atxikimendua. Ez zen ordea parajeak pizten Zion mirespenera soilik mugatu, gutxik bezala arakatu zituen bazter haietako zoko guztiak, hamaika trikuharri, zutarri, hilarri eta bestelako aztarna arkeologikoak aurkitu zituen. Lurrarekin zeukan loturak, ia haurtzarotik zapaldu zuen Arantzazuk, sorrarazi Zion lehen poema liburua: Elorri 1962. Ondoren hainbat poema ekarri zituen, Hala nola Hiru gizon bakarka 1974.


4. Esan Gabriel Arestiren poesia liburuen lanak. Zein da herritarragoa, eguneroko arazoetatik hurbilago dagoena?

Poesia asko idatzi zuen Gabriel Arestik hogei urteren zehar. Hainbat lan ondu eta gero, bere obrarik egituratuena eta biribilena kaleratu zuen 1960an, Maldan behera. Handik lau urtera plazaratutako Herri eta Harri 1964, ostera, urte gutxiren buruan agortu zen, gauza harrigarria poema izanik. Estilo zuzenagoa zerabilen, jakina, herritarragoa, eguneroko arazoetatik hurbilago zegoena. Urte haietako gizarte giroari hobeto egokitzen zitzaion, nonbait.


8. Nor da Joan Mari Lekuona?
Ohiartzunen jaio zen Joan Mari lekuona
1927an, eta hantxe hil zen 2005ean. Manuel Lekuona idazle eta ikertzailearen iloba izan zen, eta osabarengandik Jaso zuen, nonbait, ahozko literaturarako eta poesiarako grina. Aldizkarietan goiz samar argitaratu arren, ez zuen 1973arte libururik atera, Muga beroak. Bigarren liburua Ilargiaren eskolan 1979an eta azken obra, Minodramak eta ikonoak 1990.


15

3. Pastorala, Zuberoan. Azaldu zer den

Gerra inguruan etenaldi luzetxoa izan zuen 1937-1950, baina geroztik sarritan dastatu izan da ikuskizun hori. 1973az gero urtero edo bi urterik behin, gutxienez, egon ohi da emanaldia Zuberoako herriren batean. Pierre Bordazarre “Etxahun-Iruri” izan zen 1979ra Arte pastoragile eta suspertzaile asperkaitza. Haren hutsunea ondo bete dute harrezkero Junes Casenavek, Jean Luis Davantek, Pier Paul Berzaitzek eta abarrek.


4. Iparraldeko herri teatro tradizionaletan pastoral gaiak aldatuz joan dira, Komentatu

Bigarren Mundu Gerrara arte pastoralgairik gehienak, Testamentu Zaharretik edo Frantziako historiatik ateratzen baziren ere, azken berrogei urteotako “sujetak” arras aldatu dira. Orain protagonistak Zuberoakoak izan daitezke (Ohienart, Matalaz, Etxahun, Xaho), iparraldeko beste euskaldun batzuk (Harizpe, Mixel Garikoitz, Txikito kanbo, Xalbador), edota Hego Euskal Herrikoak ere (Zumalakarregi, Iparragirre, Sabin Arana, Jose Antonio Agirre). Batzuetan pertsonaia nagusi barik gertakari bat edo herri baten historia ere hartu izan da ardatz: Ibañeta(Orreagako gudua), Santa Grazi (herri bateko gorabeherak) Pette Besaburu (emigrazioaren arazoa) Euskualdunak iraultzan (Frantziako Iraultzako pasadizoak) edo Atharratze Jauregian (XVI. Mendeko kanta batean oinarrituta).


5. Aipatu Hegoaldeko hiru teatrogile eta lan bana

Antonio Maria Labaien “Petrikillo” 1956, Salbatore Mitxelena “Erri bat Guruzbidean eta confixus” 1977, Jon Etxaide “Amaiur”1951.

16

2. Ramon Saizarbitoria nobeletan euskaraz urratu gabeko bideak erabili ditu

Ramon Saizarbitoria 1944 donostiarrak, lehen hiru nobeletan formari garrantzia handia eman zion.
Karlos Otegiren iritziz, ordura arte euskaraz urratu gabeko bideak ibili ditu Saizarbitoriak: sekuentzien txandaketa, Pertsona narratzailearen aldaketa, ikuspuntu askotatik aurkeztutako gertaerak, erregistroen aniztasuna, barne bakarrizketaren zantzua…



Entradas relacionadas: