Lehen Sorospenak: Bendajeak, Erredurak, Zauriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,94 KB

Bendajeak

Definizioa: Giltzadurak, muskuluak, lokailuak eta giltzaduren kapsulak babesteko kotoizko bendak, benda elastikoak, loturako bendak, benda itsasgarri zabalgarriak, benda ez-zabalgarriak eta igeltsuak erabiltzea, gaixoaren mina arintzeko material batzuk besteekin modu egokian konbinatuz.

Bendajearen egitekoak

  • Eustea: Giltzadura eta lokailuetako egiturak babesteko.
  • Deskarga: Egitura muskulu-tendinosoetan aplikatzen da.
  • Egonkortasuna: Lesionatutako giltzadura bat mugitu ez dadin.
  • Konpresioa: Presioa egiteko, muskuluetan hematomarik eta giltzaduretan isuririk gerta ez dadin.

Ohiko teknikak bendajean

  • Konpresiozkoa: Zaintiratu edo kontusioetako bendajeen kasuak. Esku, oin, ukondo, zango, besaurre eta ukondoetarako balio dute.
  • Inmobilizaziokoa: Sorbalda edo besoaren kasuetan erabiltzen dira.
  • Oklusiozkoak: Estali beharreko zauri edo odoljarioaren bat dagoen kasuetan.

Erredurak

Larruazalaren eta sakonagoko ehunen lesioak dira, beroaren eraginez sortuak. Azaleko ehunaren suntsitze bizkorra eta likidoen galera dira erreduren ezaugarri nagusiak.

Ohiko eragileak

  • Zuzeneko sugarra
  • Likido beroak
  • Sutan dauden solidoak
  • Likido sukoiak
  • Bero erradiatzailea
  • Erradioaktibitatea
  • Produktu kimiko kaustikoak
  • Elektrizitatea

Erreduraren sakontasuna

  • 1. mailakoak: Kolore gorria, mina eta azkura sentsazioa. Aste batean sendatzen dira.
  • 2. mailakoak:
    • Azalekoa: Babak edo anpulak agertzen dira epidermisaren eta dermisaren artean. Min handia. Hiru astetan sendatzen dira.
    • Sakonak: Azalak kolore zuri-marroixka du. Mina ez da hain handia. Ez dira berez sendatzen, tratamendu kirurgiko goiztiarra eskatzen dute.
  • 3. mailakoak: Azalaren lodiera osoa hartzen dute, baita horren azpiko ehunak ere.
    • Hondoratuak, gainazal lehorrekoak. Zarakarrak kolore marroi ilunekoak dira.
    • Ez dira berez sendatzen, kirurgia goiztiarra eskatzen dute.
    • Ez dira mingarriak.

Erredura arinak

1. mailakoak gorputzaren %30 arte, 2. mailakoak %10 arte. Umeetan, gorputzaren %10 arte hartzen duen edozein erredura azalekoa.

Erredura larriak

1. mailakoak %30etik gora, 2. mailakoak %10etik gora. Umeetan, gorputzaren %10etik gora hartzen duen edozein erredura azalekoa.

Ondorioak eta sintomak

  • Shock-a: min handiagatik, likidoen galeragatik edota infekzioagatik.
  • Sepsia edo infekzio orokortua.
  • Biriketako konplikazioak.
  • Urdail-hesteetako konplikazioak.

Nola jokatu

  • Pertsona eragile edo agente sortzailetik banatu.
  • Ur fresko zorrotada etengabe bat gainera botaz, gutxienez 15 minutuz.
  • Larruazalera itsatsitako arropak ez kendu.
  • Ebaluatu.
  • Erredura arinetan: ez zulatu babak. Bere kasa irekitzen badira, antiseptikoa eta gaza esteril lehor edo baselinadunekin estali.
  • Erredura larrietan: gaza busti edo hezeekin estali, ospitalera eraman edo 112ra deitu.
  • Eskuetako eta oinetako behatzak bananduta mantendu, gaza bustien laguntzarekin.
  • Ez eman edatekorik.
  • Garraioko posizioa: ASP.

Erredura kimikoak

Egin beharrekoa

  • Jarri biktima ur zorrotada handi baten azpian, gutxienez 20 minutuz, urarekin berraktibatu edo bizkortzen diren substantzien kasuan izan ezik.
  • Biluztu biktima ur zorrotadaren azpian.
  • Begiek dute lehentasunik handiena, kalte konponezinak jasan baititzakete.

Erredura elektrikoak

  • Moztu edo deskonektatu argindarra biktima ukitu aurretik, edo segurtasun neurriak hartu aurretik.
  • Kontrolatu bizi-zeinuak eta BBBri ekin beharrezkoa izanez gero.
  • Inkontziente badago, jarri ASP.
  • Tratatu erredurak.

Zauriak

Larritasun faktoreak

  • Sakontasuna
  • Hedadura
  • Lokalizazioa
  • Zikintasuna
  • Gorputz arrotzak
  • Infekzio zantzuak

Zauri guztien sintoma komunak

  • Aurrekari traumatikoa
  • Min lokalizatua
  • Odoljarioa
  • Ertzen banaketa

Nola jokatu

Zauri baten aurrean jarraitu beharreko pausoak ondorengoak dira:

  1. Eutsi asepsiari.
  2. Garbitu zauria txorrotako ur garbiarekin eta xaboi neutroarekin.
  3. Garbitu zauria gazekin, barrualdetik kanporantz.
  4. Eten odoljarioa.
  5. Eman tokiko antiseptikoren bat.
  6. Estali zauria gazekin.
  7. Galdetu ea antitetanikoa nola dagoen.

Kontuan hartu:

  • Ez eman pomadarik.
  • Ez erabili kotoirik garbitzeko.
  • Ez erabili alkoholik desinfektatzeko.

Odoljario handi baten aurrean, eten.

Entradas relacionadas: