Lehen Mundu Gerraren kausak: 1914-1918

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,35 KB

Lehen Mundu Gerra pizteko kausak (1914-1918)

1. Pre-Bellum: Testuingurua

1. Kausa: Alemaniaren inperialismoa

  • 1871: Gerra frankoprusiarraren bukaera; Prusiak (Alemaniak) Frantzia garaitu zuen.
  • Prusiako erregea, Guillermo I.a, Alemaniako enperadore (Kaiser) bilakatu zen Versallesen.
  • Jaiotako Alemania (II. Reich-a), Otto von Bismarck buru zela, politika inperialista eta militarista bultzatu zuen: Weltpolitik.
  • Frantziak Alsazia eta Lorrena lurraldeak galdu zituen, Alemaniaren esku geratuz.
  • Tentsioa Frantzia eta Alemaniaren artean Alsazia eta Lorrenako lurraldeengatik.

2. Kausa: Balkanetako auzia

  • XX. mende hasieran, Inperio Otomandarra lurraldeak galtzen hasi zen Balkanetan (Europako gaixoa).
  • Otomandar inperiotik hainbat lurralde independizatu ziren: Grezia (1820), Serbia, Errumania, Bulgaria, Montenegro, Albania eta, azkenetarikoa, Bosnia-Herzegovina (1908).
  • 1908: Bosniak independentzia lortu zuen Otomandar inperiotik.
  • Austro-Hungariar Inperioak Bosnia anexionatu zuen, Serbiaren haserrea eraginez.
  • Serbiak, Errusiaren aliatua, Inperio Austro-Hungariarraren aurka matxinatzera deitu zituen horren barneko herriak.
  • Errusiak, eslabiar herrien “ama” gisa, Serbia lagundu zuen.
  • Errusiar eta Austriar inperioak etsai bihurtu ziren.

3. Kausa: Aliantza militarrak eta armamentuen norgehiagoka

  • Aliantza Hirukoitza (1882): Alemania, Austria-Hungaria eta Italia.
  • Entente Hirukoitza (1907): Frantzia, Erresuma Batua eta Errusia.
  • Armamentuen norgehiagoka: Europar potentzia nagusiek ejerzituak eta armamentua garatu zituzten, nazioarteko tentsioa areagotuz.

4. Kausa: Nazionalismoaren indartzea

  • Nazionalismo etniko sutsua eta inperialista piztu zen inperio nagusietan.

5. Kausa: Inperialismoa edo kolonialismoa

  • Berlingo Konferentzia: Afrikaren banaketa koloniala (1884-1885).
  • Potentzia europarrek munduan lurrak bereganatu zituzten kolonia moduan ustiatzeko, eta horrek liskarrak sortu zituen.
  • Gainera, unifikatutako herrialde berriek (Alemania eta Italia) inperio koloniala osatzea izan zuten helburu.

Entradas relacionadas: