Lehen mundu gerraren jatorria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 19,69 KB

5.GAIA: LEHEN MUNDU GERRA

XIX. Mendearen amaieran Europak bere eragina mundu osoan zabaldu zuen.

Kasu batzuetan europar herrialdeek munduko beste hainbat herrialdeetako ekonomietan ezarri zuten haien kapitala. Atzerrian gehien inbertitu zuen herrialdea Britania Handia izan zen, (kanpo inbertsioen%43); ondoren, Frantzia, Alemania, Belgika eta AEB bezalako herrialdea etorriko ziren. Herrialde bakoitzak bazuen inbertswioak egiteko zonalde gogkoa ere. Esaterako, Frantziak gehienbat Europa meditarrrenarrean eta ekialdean inbertitu zuen; eta britainiarrek, beriz, Amerikaten eta beren kolonietan.

KOLONIALISMOA ETA INPERIALISMOA

1.1 INPERIALISMO KONTZEPTUA

Inperialismo herrialde batek beste baten gaineko kontrola eskuratzea dakarren jarrera, doktrina edo ekintza da. Kontrol hori eskuratzeko indar militar, ekonomiko edo politikoak erabil daitezke.

Kolonialismoa ohiko praktik izan zen europar herrialdeetan XVI. Mendeaz geroztik. XVI-XVIII mendeen artean Espainia, Portugal, Holanda, Frantzia eta Britania Handiak inperio kolonial handiak eduki zituzten;
Baina lurralde hauek XVIII. Mendearen amaiera aldera independentzia lortu zuten

XIX. Mendearen hasieran, batez ere Britania handia eta Frantziaren eskutik, kolonialismo fase berri bat sortu zen. Hasieran esplotazio kolonial hura nahiko informala izan zen; kostaldeko guneak eta portuak hartu zituzten, baina barrualdea ez zuten hartu.

1880 eta 1914 urteen artean inperialismoa zergatik gertatzen ari zen azaltzen zuten interpretazioak agertzen hasi ziren, 3. Multzotan labur genitzake:

Interpretazio ekonomikoak Egile batzuetan ustetan kapitalismo industrialak behar zituen koloniak. Batetik, metropolian sortutako diru soberakinak kolonietan inbertitzeak etekin handiagoak ematen zituen. Bestetik, industriak sortutako produktuak saltzeko merkatu berriak ziren. Azkenik, metropolientzat lehengai merkea lortzeko bide erraza ziren koloniak.

Interpretazio politiko eta ideologikoak Lurraldeak konkistatzeko borroka potentzia nagusien arteko lehiaren adierazgarria izan zela zioten beste batzuk: boterea adierazteko eta prebentzio neurritzat erabili zutela politika inperialista, estatu lehiakideek aurrera egin ez zezaten.

Ikuspuntu chauvinistatik teoria arrazistak sortu ziren, lurraldeen hedapena bultzatzen zutena. Darwinen teoriari jarraituz, europar agintariek defendatu zuten aurrerapena eta zibilizazioa beste arrazei erakustea. Ildo berean sortu ziren elizaren misio ebanjelizatzaileak ere.

Interpretazio estrategikoak interpretazio honen arabera, menperatze formala kolonoen eskakizun bat izan zen, gero eta zailagoa egiten zitzaielako kolonietako herri indigenak kontrolatzea. Gainera, segurtasuna bermatzeko lurralde kolonialen hedatzea eskatzen zuten.

1.3 HEDAPENERAKO BITARTEKOAK

Hedapen hau gauzatzeko giza baliabideak ezinbestekoak suertatu ziren. Maila honetan bitarteko garrantzitsua izan ziren norbanakoek edo taldeek finantzatutako esplorazio geografikoak. XIX. Mendean zehar planetaren ezagutzan aurrera egin zen nabarmen.Lurralde ezezagunak ezagutzeko espedizio ugari antolatu zituzten: Afrikako ibai nagusiak ezagutzeko espedizioak (David Livingston) Siberia zeharkatzeko espedizioak, Ipar Polorako (Robert E. Peary) eta hego polorako espedizioak (Roald Amundsen) etab. Esploratzaileen bide hauek ondoren, konkista ekonomiko edo militarrerako erabili ziren.

Bestalde, misiolari erlijiosoek mendebaldeko balioak zabaldu zituzten gizarte primitibo deituen artean. Esploratzaileen eta misiolarien lana ez zen berdina inondik inora ere, baina azken hauen lanak, aurrekoenak bezalaxe, kolonizazioari ateak ireki zizkion.

Idazle eta kazetariek, berriz izaki zurien balioak beste guzien gainetik zeudela zabaltzen lagundu zuten eta haien irakurleei bidaiari eta piraten abenturak gerturatu zizkieten. Garai honetakoak dira, esaterako, Moby Dick, Munduari bira 80 egunetan eta Oihaneko Liburua

Noski, pertsonak behar izan ziren prozesu honetan, baina bitarteko teknikorik izan ez balitz prozesu hau ezinezkoa zatekeen. Horrela, lurrun ontziei esker itsas-bidai luzeak posible izan ziren; edota, Suezeko kanalaren eraikuntzari esker, Asiarako bidea nabarmken motzagoa bihurtu zen. Komunikazioa hobetu zuen beste elementu bat telegrafoa izan zen, informazioa askoz azkarrago bidaltzen baitzuen.

Bestalde medikuntzan emandako aurrerapenei esker, europarrentzat haientzat hain deserosoak ziren Afrika eta Asian bizitzea posible izan zen. Kininari esker sukar tifoideoa eta malaria bezalako gaixotasunei aurre egiteko gai izan ziren.

2.LEHEN MUNDU GERRA

Lehen Mundu Gerra 1914 eta 1918 urteen aqrtean gertatutako gatazka militarrari deitzen diogu. Europa izan bazen ere bost kontinenteetan izan zituen eraginak. Gatazka hau Gerra Handia bezala ere ezagutzen da.

Hasiera batean bazirudien guda nahiko laburra izango zela eta Europako potentziei soilik eragingo ziela, baina kolonien eraginez, mundu osora zabaldudu zen uste baino luzeagoa izan zen. Gerra 1914ko abuztuan hasi zen, Austro-Hungariako herederoaren hilketaren ondoren, eta 1918 azaroan amitu zen Austria eta Alemaniaren errendizioarekin.

2.1 GERRAKO BIDEA. BAKE ARMATUA

Gerraren azken eragilea Austro-Hungariar oinordekoaren hilketa izan bazen ere, gerra piztu zuten kausa edo arrazoiak ugariagoak izan ziren. XVIII. Mendetik Europako kanpo politikak bi oinarri zituen: potentzien arteko oreka eta nagusitasun garbirik ez izatea; Britania Handia, Frantzia, Austria eta Errusia parez pare zeuden. XIX. Mendearen erditik aurrera Alemania eta Italia bezalako potentzia berriak agertu ziren eta honek ordura arteko oreka hautsi zuen. Aldaketa hauek hainbat gatazka eragin zituzten eta gatazka horiek izan ziren gerraren eragileak.

2.1.1 Alemaniaren jarrera

1870-1871 urteetan gerrate franko-prusiarrean Alemaniak Frantziari Alsazia eta Lorena lurraldeak kendu zizkion eta honek Frantzian haserre handia eragin zuen. Garai hartan Alemanian enperadore Gillen I.A zegoen eta politikaren gidaria Otto von Bismarck kantzillerra zen.

Bismarckek hainbat herrialderekin akordio eta aliantzak egin zituen. Horrela, 1881ean Austro-Hungaria eta errusiarekin sinatu zuen aliantza , 1882an Austria-Hungaria eta Italiarekin

Britania Handiarekin harremanak sendotu zituen, Alemania europar diplomaziaren erdigune bihurtu zen.

Gillen II.A iritsi zen Alemaniako tronura 1890ean Honek aldaketa nabaria ekarriko zuen Alemaniako kanpo politikara. Hasteko Otto von Bismarck bere kargutik kendu zuen eta Realpolitik-aren ordez “Weltpolitik” hasi zen erabiltzen

2.1.2 Blokeen sorrera

1890 herrialdeemn arteko aliantza trinkoak sortzen joan ziren, bloke moduan funtzioanatzen zuten


Europako potentziak bi blokeetan banatu ziren:

-Aliantza Hirukoitza: Alemania Austria-Hungaria eta Italia

-Entente Hirukoitza: Erresuma Batua, Frantzia eta errusia elkartu ziren ondoren Britania handia elkartu zitzaien.

Blokeen arteko gatazkak nabariak izan ziren Balkanetan eta Maroko iparraldean izandako hainbat gatazketan

2.1.3 Kolonietako krisiak

Marokoko gatazkak Frantziak Marokon protektoratu bat sortzeko asmoa erakutsi zuen. Ez zeuden ados ez Espainia ezta Alemania ere.

Espainia akordioetara iritsi zen Frantziarekin. Alemania, berriz, bertako gobernu independenteen babesle moduan azaldu zen. 1905EAN Gillen II.Ak Tangerrera egin zuen bisita eta bertan bere ideiak zaldu zituen. Giroa baretu asmoz, 1906an Algecirasko Biltzarra ospatu zen potentzia desberdinen artean. Bertan Marokoren independentzia onartu bazen ere, errealitatea Frantziaren gidaritzapean geratu zen afrikar erdialdea

Negoziazio luzeen ondoren, Alemaniak Kongo frantseraren zati bat lortu zuen, Espainiak eta Frantziak Marokon zituzten protektoratuak onartzearen truke.

Balkanetako gatazkak: XIX. Mendera arte balkandar penintsula Otomandar Inperioaren parte izan zen. Orduan, otomandarrak indarra eta boterea galtzen hasi ziren lurralde haietan eta honekin batera, herrialde berriak sortu ziren, europar potentzia batzuk, Errusia eta Austria-Hungariak, interes handia erakutsi zuten lur haietan; lurralde haiek kontrolatu nahi zituzten politikoki nahiz ekonomikoki. Errusiaren interes handiena Mediterraneo itsasora irteera lortzea zen. Serbiako erresumak Serbia Handia sortu nahi zuen.

2.1.4 Berrarmatze politika

Gatazka giroa eraginda, herrialdeak haien armadak handitzen hasi ziren. Gehienek derrigorrezko soldadutza ezarri zuten.

Berrarmatzen hasi ziren eta ekipamendu askoz hobeekin, gainera. XIX. Mendearen amaieran industriak ikaragarri egin zuen aurrera eta honek eragina eduki zuen armagintzan ere: arma berriak egin zituzten, bereziki korazatuak, itsaspekoak eta kanoiak.

Hain zuzen ere, ezaugarri honengatik deitzen zaio garai honi Bake Armatua

2.2 GERRAREN HASIERA

1914ko ekainaren 28an Austro-Hungariar Inperioko oinordekoak, Frantzisko Fernando artxidukeak, bidaia egin zuen Sarajevora. Bidaia hartan bi atentatu egin zuten bere emaztearekin batera. Atantatuaren egilea Bosnia Serbian txertatzen aldeko Gvrilo Prinzip bosniarra izan zen. Esku beltza talde sekretu serbiarreko kidea zen.

Austriak Serbia salatu zuen, hilketa hartan konspiratzen aritu zela esanez. Uztailaren 23an Austriak ultimatum batv bidasli zion Serbiari, 48 ordutan erantzun behar zuena. Testuak hainbat puntu zeuzkan Serbiarentzat onargarriak zirenak, baina horien artean zegoen polizia austriarrak ikeretuko zuela hilketa eta hori Serbiak ez zuen onartu. Austriak Serbiarekin gerran sartu eta Serbia suntsitzeko aitzakia bat bilatzen zuen.

Serbiak Errusiaren babesa zuenez, uztailaren 25ean ultimatumari erantzun zion ezezkoa esaanez. Serbia bere tropak mobilizatzen hasi zen. Alemania, berriz, bertako gobernu independenteen babesle moduan azaldu zen. 1905ean Gillen II.Ak Tangerrera egin zuen bisita eta bertan bere ideiak azaldu zituen. Giroa baretu asmoz, 1906an Algecirasko Biltzarra ospatu zen potentzia desberdinen artean. Bertan Marokoren independentzioa onartu bazen ere, errealitatean Frantziaren gidaritzapean geratu zen afrikar erdialdea.

Alemaniak Kongo frantsesaren zati bat lortu zuen, Espainiak eta Frantziak Marokon zituzten protektoratuak onartzearen truke.

Balkanetako gatazkak XIX. Mendera arte balkandar penintsula Otomandar Inperioaren parte izan zen. Orduan, otomandarrak indarra eta boterea galtzen hasi ziren lurralde haietan eta honekin batera, herrialde berriak sortu ziren, europar potentzia batzuk Errusioa eta Austria- Hungariak interes handia erakutsi zuten lur haietan; lurralde haiek kontrolatu nahi zituzten politikoki nahiz ekonmomikoki. Errusiaren interes handiena Mediterraneo itsasora irteera lortzea zen. Serbiako erresumak Serbia Handia sortu nahi zuen

2.1.4 Berrarmatze politika

Gatazka giroas eraginda, herrialdeak haien armadak handitzen hasi ziren. Gehienek derrigorrezko soldadutza ezarri zuten, berrarmatzen hasi ziren eta ekipamendu askoz hobeekin, gainera. XIX. Mendearen amaieran industriak ikaragarri egin zuen aurrera eta honek eragina eduki zuen armagintzan ere: arma berriak egin zituzten, bereziki korazatuak, itsaspekoak eta kanoiak. Hain zuzen ere, ezaugarri honengatik deitzen zaio garai honi Bake Armatua

2.2 GERRAREN HASIERA

1914ko ekainaren 28an Austro hungariar Inperioko oinordekoak, Frantzisko Fernando artxidukeak, bidaia egin zuen Sarajevora, bidaia hartan bi atentatu egin zizkioten. Lehengotik onik atera zen, baina bigarrenean hil egin zuten bere  emaztearekin batera. Atentatuaren egilea Bosnia Serbian txertatzearen aldeko Gavrilo Prinzip bosniarra izan zen. Esku beltza talde sekretu serbiarreko kidea zen.

Austriak Serbia salatu zuen, hilketa hartan konspiratzen aritu zela esanez. Uztailaren 23an Austriak ultimatum bat bidali zion Serbiari, 48 ordutan erantzun behar zuena. Testuak hainbat puntu zeuzkan Serbiarentzat onargarriak zirenak, baina horien artean zegoen polizia austriarrak ikertuko zuela hilketa eta hori Serbiak ez zuen onartu. Austriak Serbiarekin gerran sartu eta Serbia suntsitzeko aitzakia bat bilatzen zuen.

Serbiak Errusiaren babesa zuenez, uztailaren 25ean ultimatumaria erantzun zion ezezkoa esanez, serbia beretropak mobilizatzen hasi zen.

Austriak gerra deklaratu zion Serbiari, rta honen ondoren, aliantzen ondorioz herrialdeak haien artean gera deklaratzen hasi ziren: 

-Uztailaren 30ean Errusiak tropak mobilizatu zituen. Alemaniak mobilizazioa eteteko agindu zion. Errusiak bete ez zuenez, abuztuaren 1ean gerra deklaratu zion.

-Alemaniak Belgika inbaditu zuen eta erantzun moduan, BH-ak gerra deklaratu zion Alemaniari

2.3GERRAREN BILAKAERA

Mendebaldeko frontea Frantzia eta Alemaniaren arteko mugan zabaldu zen eta ekialdekoa Errusia, Alemania eta Austriaren artekoan. Lurreko gerraz gain, itsasoko gerra ere garrantzitsua izan zen. Alemania eta Britania Handia Ipar itsasoan aritu ziren borrokan, itsasontzi nahiz urpekuntziekin.

2.3.1 gerrako faseak

Mugimenduen gerra Alemaniak Schilieffen plana jarri zuen martxan.

Asmoa Belgikatik barrena erasotzea zen, frantsesak sorpresaz harrapatuz; horrela, aste gutxitan Frantzia garaituko zuten eta ekialdeko frontean zentratuko zituzten indar guztiak. Belgika inbaditu bezain azkar, Britainia handia gerran sartu zen Alemaniaren aurka eta Frantsesen erresistentziarako gaitasunari esker, alemaniarren erasoa gelditu zuten eta baita Paris salbatu ere. Garai honetako bataila esanguratsuenetako bat Marneko bataila izan zen.

Ekialdeko frontean Alemaniak Errusia gutxietsi zuen eta ondorez, Errusiak konkistak egin zituen hasieran alemaniar lurraldeetan. Hala ere, Alemaniak segituan eman zion buelta Hidenburg jenerala buru zuela. Horren erakusgarroia da Tannenbergeko batailan lortutako garaipena. Hein handi batean, mendebaldeko frontetik ekarritako errefortzuak izan ziren  joera aldaketa honen eragileak.

Posizioen gerra edo lubakietako gerra:

Batetik, fronteak egonkortu egin ziren eta bestetik lubakiak erabiltzen hasi ziren defentsa lanetarako. 1915-1916 artean eman zen fase hau.

Lubakietako baldintzak oso txarrak ziren eta horrek soldaduak ikaragarri ahulduzituen. Garai honetan gerra defentsa lana izan zen, eraso lana baino gehiago eta bi bandoak parekatuta zeuden. Hala ere, eraso garrantzitsu batzuk egon ziren: Verdunen Alemaniak Frantzia eraso zuen; Sommen

Blokeoa hautsi nahian fronte berriak ireki ziren Mediterraneoan edo Ipar itsasoan.

1917ko krisia Herrialde gehienak urte honetarako hornidura arazoak zuezkaten eta gerraren aurkako iritziak ugaritzen hasiak ziren. Dena den, ondorengo bi gertakariak izan ziren egoerari buelta eman ziotenak:

-Fronte errusiarren gainbehera. 1917ko iraultzetan boltxebikeak boterera iritsi ziren eta, agindu bezala, gerratik irten ziren, arministizioa sinatu zuten Alemaniarrekin eta 1918an Brest-Litovseko bake hitzarmena.

Errusiak hainbat lurralde galdu zituen. Horrela, ekialdeko frontea desefinda geratu zen, aliantzarentzat onuragarria izan zitekeena.AEB gerran sartu zen. Alemaniak itsasoko gerra totala deklaratua zuen. Erasoetako batean amerikar herritar batzuk hilak suertatu ziren eta orduan AEBk gerra deklaratu zioten Alemaniari.

Gerraren amaiera (1918). Bi bandoak lur jota zeuden ekonomikoki eta militarki, baina egoera bereziki larrian zeuden aliantzako kideak.

Ententea, ordea, indartsuago zegoen amerikarren iritsierarekin eta eraso hura geratzea lortu zuten.
Azaroaren 8an Berlinen Gillen II.A enperadorearen aurkako errebolta hasi zen eta enperadoreak abdikatu egin behar izan zuen. Lehen lana azaroaren 11n bertan armistizioa sinatzea izan zen.

Austria Hungaria ere azaroaren erdialdean errenditu zen, Bulgaria eta Turkiak irailean egina zuten moduan.

2.4. BAKEAREN ANTOLAKUNTZA


Lehen Mundu Gerrak eta honen amaierako bake hitzarmenek garai berri bati eman zioten hasiera. Ez zen lan erraza izan bakea antolatzea. Batetik, gerra irabazi zuten herrialdeen artean zatiketa zegoelako. Bestetik, galtzaileak negoziazioetatik kanpo utzi zituzten; bere horretan onartzera behartu zituzten gerraren garaileek.
2.4.1 Bake itunak
Bake negoziazioetara 30 herrialdetik gora gonbidatu baziren ere, garrantzi handiena potentzia irabazle nagusiak izan zuten: Frantzia (Clemenceau), AEB (Wilson), Britainia Handia (Lloyd George) eta Italiak (Orlando).


  • AEBko presidenteak 14 puntu aurkeztu zituen, bere ustez bakea eraikitzeko behrrezkoak zirenak. Horietatik bi bereziki aipagarriak ziren: nazionaltasunaren printzipioa ezartzea, eta potentzien arteko bakea ziurtatuko zuen nazioz gaindiko erakundea sortzea (Nazioen Elkarte).

  • Frantziak bi lehentasun zituen argi eta garbi. Batetik Austrohungariar Inperioa deuseztatu nahi zuen eta beste ezer baino lehen Alemania ahuldu. 

  • Britainia Handiak ere bi helburu zituen, Frantziarekiko oso desberdinak: Otomandar Inperioaren etorkizuna argitu eta britainiarren presentzia bermatu Ekialde Ertainean.

  • Italiak Adriatikoko kostako lurrak anexionatzeko nahia adierazi zuen, baina ez zuen lortu bere helbururik.


1919. Urtearen hasieran Parisko Biltzarra egin zen, eta bertan Nazioen Elkartea sortu zen. Nazioarteko erakunde honen eginbehar nagusia bakea ziurtatu eta herrialdeen arteko gatazkak konpontzea zen.
Herrialde galtzaileekin sinatutako itunak bestelakoak izan ziren. Guztietan garrantzitsuena Versallesko Ituna izan zen. Bertan Alemaniari ezarriko zitzaizkion zigorrak erabaki ziren:
Lurrak kendu zitzaizkion, Alsazioa eta Lorena Frantziak bereganatu zituen eta koloniak galdu zituen. 

  • Armada murriztera behartu zuten. Baita Renania desmilitarizatzera ere. 

  • Aliatuek gerran jasandako kalteak ordaintzera behartu zuten.

Gerrako gainontzeko galtzaileekin ere antzeko itunak egin zituzten. Itunetan erabakitakoa ez zen izan ez irabazleen ez galtzaileen gustukoa eta denborarekin gatazka berriak ekarri zituen.

Entradas relacionadas: