Lehen Mundu Gerra: Faktoreak, Aliantzak eta Bilakaera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,89 KB

Inperialismoaren faktore nagusiak

Faktore ekonomikoak eta demografikoak

Inbertsioetarako interes handiagoa bilatzen zen, lehengai merkeak eskuratzeko eta produktuak saltzeko toki berriak aurkitzeko asmoz.

Faktore erlijiosoak

Herri "primitiboak" ebanjelizatzeko helburuarekin, ehunka misio bidali ziren Afrika, Asia eta Ozeaniara.

Faktore politikoak

Potentzia handien interesen arabera, porrotak ekiditeko eta nazio-sistema finkatzeko helburua zuten.

Faktore ideologikoak eta zientifikoak

Ideia arrazistek konkistak bultzatu zituzten. Geografia elkarteek (Erresuma Batua, Frantzia, Estatu Batuak eta Alemania) esplorazioak sustatu zituzten.

Bismarcken aliantzak eta Bake Armatua (1870-1914)

Alemania, Austria, Errusia eta Italia ziren Europa zuzentzen zuten potentzia nagusiak. Helburu hauek zituzten:

  • Frantzia isolatu: Alsazia eta Lorena galtzearen ondorioz.
  • Balkanetako oreka mantendu: Austria eta Errusiaren arteko gatazkak ekiditeko.

Garai honetan Aliantza Bikoitza (Austria-Hungaria) sortu zen, baina Hiru Enperadoreen Ituna eten egin zen (Austria-Hungaria eta Errusiaren artean).

Gilen II.arekin Bake Armatua hasi zen, harreman aro berri bat: kolonizazio politika aldatu zen eta Bismarckek kargua utzi zuen. Bi bloke militar nagusi sortu ziren:

  • Aliantza Hirukoitza: Alemania, Austria eta Italia.
  • Entente Hirukoitza: Frantzia, Errusia eta Erresuma Batua.

Errusia eta Alemaniaren arteko harremana baztertu egin zen, eta beldurraren ondorioz, armadak handitu egin ziren.

1914ko udako krisia

Ekainak 28: Austria-Hungariako Frantzisko Fernando artxidukea eta bere emaztea hil zituzten. Esku Beltza taldeak (Serbia Handiaren aldekoa, Austriatik aparte) burutu zuen atentatua.

Uztailaren 23an ultimatum bat proposatu zen. Uztailaren 25ean uko egin zitzaion eta gerra piztu zen. Errusia Serbia babesten hasi zen; Alemaniak Errusia erasotu zuen lehenik, eta ondoren Frantzia. Erresuma Batuak Alemaniari erasotu zion. Aliantza Hirukoitza apurtu egin zen Italiaren jarreragatik. Gerra hasi zen.

Gerraren faseak

Lehenengo fasea: Mugimenduen gerra

Schlieffen plana, Marneko gudua, Tannenberg eta Masuriako aintzirak (Alemania ekialderantz).

Bigarren fasea: Posizioen gerra

Verdungo guduan alemaniarrek frontea hautsi zuten eta Sommeko guduan britainiarrek eraso egin zuten. Turkia isolatu egin zen. Alemaniak Afrikako eta Asiako koloniak galdu zituen (Japoniaren mesedetan). Britainiarrek Alemania isolatu zuten eta itsaspeko gerra hasi zen.

Hirugarren fasea: Fase erabakigarria

Iraultza boltxebikea gertatu zen eta Errusia gainbeheran sartu zen. Ameriketako Estatu Batuak aliatuekin elkartu ziren.

Laugarren fasea: 1918ko erasoa eta amaiera

Alemaniak eta Errusiak bakea sinatu zuten Brest-Litovskeko itunean. Alemania mendebalderantz joan zen eta Frantzia eraso zuen, baina azkenean Inperio Zentralak errenditu egin ziren azaroaren 11n.

Lurralde aldaketak eta ondorioak

  • Errusia: Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania eta Polonia galdu zituen.
  • Austria-Hungariar Inperioa: Desegin eta Austria, Hungaria eta Txekoslovakia sortu ziren.
  • Jugoslavia: Serbia, Montenegro eta Albania elkartu ziren.
  • Otomandar Inperioa: Desagertu egin zen (Turkia, Siria, Irak eta Persia sortuz).
  • Alemania: Kalte gehien jasan zuena izan zen (Ekialdeko Prusia, Alsazia eta Lorena galdu zituen).
  • Erresuma Batua: Irlandaren egoera aldatu zen.

Entradas relacionadas: