Euskarako fonologia: alternantziak eta silabak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,66 KB

Alternantziak

1. Kontsonanteen alternantziak

Sudurkarien asimilazioa

  • Sudurkariek hurrengo kontsonanteen artikulagunea hartzean.
  • Adibidez: fa[ɱ]farroi // ha[ŋ]go

Palatalizazio baldintzatua

  • [n] eta [l] > [ɲ] eta [ʎ] / i_ (batez ere bokalartean).
    • Adibidez: laŋgiʎe // miɲa
  • [t] > [c] /i_ (Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroako hizkera batzuetan).
    • Adibidez: mendicik // amajcu

Kontsonante bilkuren soiltzea (egitura heterosilabikoetan)

  • Herskaria + herskaria:
    • Adibidez: bat-batean = bapatean
  • Afrikatua + kontsonantea:
    • Adibidez: Aberats + tu = Aberastu

Ahostasunaren asimilazioa

  • Txistukaria + kontsonantea:
    • Frikaria + kontsonante [+ahoskabea]: esne [ezn̺e], ikasle [ikazl̺e], hizlari [izl̻ari].
    • Txistukaria + herskaria + ahostuna: atzizkietan (amez-t (-di), koipez-to (-do), ahos-tun (-dun)).
    • 'Ez' partikularen osteko ahoskabetzea: ezkara, ezta.
  • Herskaria + herskaria + ahostuna.
  • /n/, /l/ + herskaria + ahostuna [A: zenbait atzizkitan (-tu > du, -ko > -go, -ta > -da, etab.)].

Espirantzazioa eta trabarien ezabaketa (b, d, g)

  • Herskari ahostunen ahultzea [herskaria + ahostuna > frikaria > hurbilkaria > ⌀].

Txistukari + afrikatu sekuentzien soiltzea

  • Afrikatua + afrikatua > frikaria + herskaria → Aspektu marka burutugabea: -tzen (-ten).
    • Adibidez: Ikas + tzen > ikasten
  • Atzizki izen-sortzaileetan:
    • Adibidez: *Has + -tzapen > Has + -tapen

2. Bokalen alternantziak

Behe bokalaren asimilazioa

  • [a] > [e] / V[+GOI] (C)__
    • Adibidez: Inder, iketz, fabrike

Erdiko bokalaren igoera

  • V[+ERDI] > V[+GOI] / __V
    • Adibidez: Etxia, kaliak, basua

Kontsonanteen epentesia goi bokalen ondoren

  • /i/-ren ondoren irristari sabaikaria [j], frikari edo herskari sabaikaria [ɟ], frikari sabaiaurreko ahoskabea [ʃ] ala ahostuna [ʒ].
    • Adibidez: Mendia > Mendiya / Mendidxa / Mendixa
  • /u/-ren ondoren biezpainkari hurbilkaria edo herskaria.
    • Adibidez: Buruba
  • Behe-Nafarroan, /i/-ren osteko epentesirik ez, baina /u/-ren ondoren irristari sabaikaria.
    • Adibidez: Lekuya, munduya

Erro amaierako behe bokalaren igoera (Bizkaian eta Gipuzkoako/Nafarroako mendebaldean)

  • Erro amaierako -a > -e, bokalez hasitako atzizkien aurrean (bakarrik singularrean, pluralean -a kendu).
    • Adibidez: Neska > Neskea > Neskeari // Baina… Neskak, nesken…
  • Aldaera batzuetan, -ea amaieran aldatzen da beste alternantzia batzuk tarteko (-ia erdiko bokalaren igoerarekin, -ie behe bokalaren asimilazioarekin, -i/-e bigarren bokalaren ezabaketarekin).
    • Adibidez: neskea > neskia, neskie, neski, neske…

Bigarren bokalaren ezabaketa

  • /a/ eta /e/ ezabatzen dira beste bokal batean aurrean agertzen badira eta silaba itxia bada (absolutuko singularrean ez).
    • Adibidez: buruk (abs. pl.), semik (abs. pl.), mendin (inet. sg.)
  • Aldaera batzuetan, baita silaba irekia denean ere (absolutuko singularrean bai).
    • Adibidez: Neskí/neské, etxí/etzé, basú/basó (Markinan, Ondarroan, Getxon).

Ekialdeko bi alternantzia: desbiribiltzea eta irristaritzea

  • Desbiribiltzea: Zuberotarrez, erro amaierako -ü > [i] bokal ez-biribil baten aurrean (lékhü > lekhía (abs. sg.), lekhíek (erg. pl.)).
Irristatzea: Nafarroako Ipar-sortaldean eta Nafarroa Beherean, erro amaierako erdiko eta goi bokalak (-e, -o, -i, -u) irristari bihurtzen dira [j]/[w] bokalez hasitako atzizki baten aurrean (mendi > ménd[ja] (abs. sg.); ésku > ésk[wa]; étxe > étx[ja]; béso > bés[wa]).

2. Silaben arteko murriztapena

Hitz hasieran ezin da agertu:

  • Dardariak eta *r-ak, mailegu berriak alde batera utzita (adibidez: radarra).
  • Afrikatu apikariak eta lepokariak ere oso arraroak dira (ts, tz). Salbuespenak: ekialdeko hizkera batzuetako handigarriak (tzakur ‘txakur handia’, tzar ‘oso txarra’) eta mailegu teknikoak (tse-tse eulia).
  • [λ], [ɲ] eta [c] sabaikariak.

Hitz barruan ezin dira agertu:

  • Herskaria/afrikatua + kontsonantea: *kt, *ktz, *ks, *kn, *tsk, *tstz, *tsz, *tsn, *tsl, *tsr. Eragiketa morfologikoen ondorioz ts + t gertatzen bada, ts > s (aberats + tu > aberas-tu, ametz + / > amez/).
  • Frikaria + herskari ahostuna: *sb, *sd, *sg, baina bai asto. Eragiketa morfologikoen ondorioz, s, z + b, d, g gertatzen bada, ahostasuna galtzen da (ez doa > eztoa, ahots + dun > ahostun).
  • Sudurkaria + frikari txistukariak: *ns, *nz. Euskara Batuko maileguetan, frikari txistukaria afrikatu egiten da (trantsizio vs. *transizio, zientzia vs. *zienzia). Afrikatzea ez da gertatzen frikari txistukariaren ondoan beste kontsonante bat dagoenean.
  • Urkaria + frikari txistukaria: *ls, *rs, *lz, *rz. Maileguetan, frikari txistukaria afrikatu egiten da (boltsa gaztelaniazko bolsa-ren aldean, saltsa salsa-ren aldean, kartzela carcel-aren aldean).

Entradas relacionadas: