Lehen Mundu Gerra eta Europako Aldaketa Sozialak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,61 KB

Inperialismoa eta Errestaurazioa

-Inperialismoa: A eta B herrialdeen artean, muga zerga bat jarri. Horrela A-k B-ri produktuak ezin dizkio saldu eta B-k A-ri ezta. Orduan, A-k konkistatu bertan saldu ahal izateko.-Errestaurazioa: Napoleon eta Frantzia galtzaile atera ondoren, Europako herrialde nagusiak iraultza aurretik indarrean zegoen Erregimen Zaharra ezartzen saiatu (monarkia absolutua eta estamentuen pribilejioak jartzen saiatu). Lan zaila, liberalismoaren ideiak sustraitzen hasi zirelako.-Klase gizartea: Liberalismotik sortutako gizarte liberal berriak, klasetan sailkatu pertsonak, ondasunen arabera. Antolamendu berri honek gizartean mugimendua gertatzeko aukera eman; pertsonak aberasteko/pobretzeko.

Bigarren aliantza sistema

Bismarckek Europan bakea eta oreka ezartzeko, eta Frantzia baztertzeko, 1882an Hiru Enperadoreen Ententea berritu zuen. Frantziak Italiari Tunisia kendu zionez, Italiak Alemania eta Austriari babesa eskatu zien berriz, eta elkar babesteko berriro ere Aliantza Hirukoitza sinatzea erabaki zuten. Bitartean Turkiar inperioak desegiten jarraitzen zuen, honek Austria eta Errusiaren arteko harremana okertuz, biek egoera probestu nahi baizuten lurralde gehiago izateko, baina justu urte horretan Aliantza bat sinatzen dute. Azkenik, Britania handia elkartuko da, beldur baita Frantzia oraindik ere Afrikatik zabaltzen jarraituko ote den, eta azkenik Espaina.

Bake armatua

Alemanian Bismarckek boterea utzi ondoren, Europako herrialdeen arteko harremanak bi bloketan banatu ziren.

Aliantza Hirukoitza

Balkanetako arazoen ondorioz, Alemaniak Errusiarekin harremanak puskatu zituen eta azkenik bat egin zuen Austria eta Italiarekin.

Entente Hirukoitza

Errusiak Alemaniarekin zuen harremana hautsi ondoren, Frantziari eskeiniko dio akordioa, eta 1893an Frantziak onartuko du, bakartua baitzegoen. 1894an BH ere gehituko zaie, Frantziarekin Afrikako lurrekiko bakea bilatuz.

Nazio elkartea

Lehen Mundu Gerraren amaieran nazioartean hainbat arazo zeuden; lurraldeen mugak zehaztea, iraultza komunista geldiaraztea, lehia berriak saihestu...Gai hauei irtenbidea bilatzeko irabazleak 1920ean Nazioen Elkartea sortu zuten, bakea bermatzeko erakunde bat, eta ondorioz beste mundu gerra bat eragozteko asmotan. Baina sortu zenetik elkarteak hainbat gabezi izan zituen, adibidez, munduko naizo guztiak ez zutela parte hartu, Estatu Batuak borondatez, eta gerra galtzaileak zigorrez. Gainera ez zuen indar militarrik, soilik diplomatikoa, beraz 20 urte iraun.

Ruhureko afera

1923an Alemaniak Frantziari gerrarenkalte ordainak ordaindu ez zizkionez Frantziak bere ejerzitoa Alaemanian sartu zuen, Ruhr inguruko industria eremuan. Alemanen erantzuna erresistentzia pasiboa izan zen, langileak greba eginez eta produkzioa geldituz. Testuinguru honetan Hitlerek bere estatu kolpe saiakera egin zuen. Azkenean, bai Frantziak bai Alemaniak egoera konpondu behar zutela ulertu zuten, eta politika baketsu bat hastea akordatu zuten.

Locanorko espiritua

Hurrengo pausoa hurbilketa diplomatikoa eta politikoa izan zen, 1925eko urrian Locarnonek egindako bileran itun bat sinatu zen, nun Nazio Elkarteari papera onartu zitzaion, gatazkak konpontzeko gerrara jotzea baztertzen baitzuten eta berez, Alemania Elkartean onartua izan zen. Horrela Europan bakea ezarri zen eta urrezko garai bat bizi zela esan daiteke, eta AEBk ere itun bat sinatu zuen Europako herrialdeekin gerra baztertzeko.

Truman doktrina

1947.urtean Estatu Batuek laguntza militarra eskaini zien bloke komunistan sartu nahi ez zuten herrialdeei, presidentearen helburua izanik komunismoak porrota izatea, zegoen egoera pobreaz aprobetxatzen ahal baitziren bertakoak iraultzak egiteko. Horregatik Marshal plana ere aurrera eraman zuen, erregimen demokratiko eta sistema ekonomiko liberala bermatzeko. Honeri erantzuteko SESBek Kominform eta COMECON egitura ekonomikoak sortu zituen, ekonomia komunistak lagundu eta kontrolatzeko.

NATO eta Varsoviako Ituna

1949an mendebaldeko blokean Gerra Hotzean pausu bat eman zuen, NATO erakunde militarra zen, blokeko kodeak defendatzeko ardura eta helburua zuena. Herrialde komunistek horri erantzunez 1955ean Varsoviako Ituna sinatu zuten, ekialdeko blokeko mugak defendatzeko helburua zuena, beraz gerra amaitu eta urte gutxi batzuk geroago armak borrokarako prest zeuden berriro ere.

Nazionalismoak

Nazionalismoak herri batek bere burua gobernatzeko duen eskubidea defendatzen zuen eta ondorioz jatorria liberalismoak izango du, gizaki baten eskubideak herri bateri txertatzen dizkiogunean. XIX. mendearen hasieran sortuta, hasieran gutxiengoen ideologia izan zen, burgesei eta intelektualei lotuta garatu zena, baina 1848tik aurrera sustraitu egin zen liberalismoa eta sufragio unibertsala zabaltzen zihoazen neurrian.

Industrializazioaren hedapena

Aldaketa demografikoak.-XVIII.mendean hasita zegoen biztanleriaren hazkundea XIX.mendean jarraitu egin zuen eta faktore erabakigarri izan zen industria iraultzarentzat, hazkunde demografikoa kontsumitzaileen kopurua eta eskulana haztea ekarri baitzuen. -aldaketa hau gertatu zen bai heriotza tasan bai jaiotze tasan aldaketak eman zirelako: Heriotza tasa etengabe jaitsi zen XIX.mendean, elikaduran higienean eta osasunan izan ziren hobekuntzeei esker; medikuntzan aurrerapenak eten gabe.Jaiotza tasa altua mantendu zen, Europa mendebaldeko herrialde batzuetan jaisten ere hasi zen, gizarteko goi mailak bereziki kontrolatzen hasten direlako.-XIX.mendeko bigarren zatiaren beste fenomeno garrantzitsua kontinente arteko migrazio mugimenduak izango dira, nagusiki Europatik Estatu Batuetara. Garraioetan emango diren hobekuntzak eta bidaien merketzea migrazioak erraztuko dituzte. -bestalde, nekazaritza inguruetatik hiri inguruetara zuzendutako migrazioak ere bizkortu egin ziren, eta horrekin batera hiriak erabat aldatzen hasi ziren zentzu guztietan.-Krisialdiaren zikloak.-hasieratik ekonomia kapitalistak aldizkako krisialdiak izan zituen, eta hedapen aldiak eta krisialdiak txandakatu egin ziren. Berez, lehenengo krisialdia 1815ean bertan azaldu zen Britainia Handian eta arrazoiak ezegonkortasun politikoa eta lehiakortasun gogorra izan ziren; egoera honek prezioak jaitsiarazi zituen eta hazkunde ekonomikoa geldiarazi. -honelako krisi garaiak maiz gertatzen ziren eta konponbidea beti antzekoa izaten zen: teknologian inbertsio berriak egin produkzio kostuak murrizteko eta produktu berriak asmatzeko. Krisi egoera hauetan ondorioak ere beretsuak ziren: enpresa asko desagertzen ziren eta langabezia igotzen zen. 1847an antzeko beste krisialdi bat egon zen. -baina 1873an krisialdi berri bat izan zen, oraingoan nazioartekoa. Krisialdiak hasieran nekazaritza sektorean izan zuen jatorria, Ameriketatik nekazal produktuak Europara merkeagoak ekartzen hasi zirenean, baina ondoren industriara eta merkataritzara zabaldu zen ekoizten ziren produktuen kopurua erosleena baina handiagoa bihurtu baitzen, eta ondorioz, prezioak jaisten hasi ziren, enpresak itxi, langabezia gora…- krisiari aurre egiteko ikerkuntza zientifikoak inbertitu zen, enpresak konzentratu ziren.

MENDEBALDEKO BLOKEAREN FUNTZIONAMENDUA.

Egonkortasun politikoa:Mundu kapitalistako eredu politikoak demokrazioa parlamentarioan oinarritu ziren eta askeak, anitzak eta eskaintza politiko zabala zuten. Zentro eskuineko blokea eta zentro ezkerreko blokea txandakatzen ziren eta alderdi komunistak ez zuen gobernatzea lortu, nahiz eta onartuak zeuden. Bakea iraunkorra zen europan gerrostean, eta 73ko krisia arte aurrerakuntza eta hazkunde ekonomiko handia ezagutu zuen, gizartean eta politikan Ongizatearen Estatuaren sorrera adibidez. Estatu Batuen lidergoa:XX.mendea hasiera arte Estatu Batuek ez zuten munduan Estatu garrantzitsuaren maila lortu, ez baitzuten nazioarteko arazoetan parte hartzen, baina Lehen Mundu Gerraren amaieran hori aldatu zen, are gehiago bigarrenean, SESBekiko konpetentzia hasi zen, eta hau garaitzeko mendebaldeko blokea sortu zuen, Marshall planaren bidez edo NATOren bidez. Horrela AEBk mendebaldeko politika zuzendu zuten eta blokeko estatuak bere esanetara ipini zituen.Gerra osteko politikaren bilakaera:-Lehenengo aldia: 1945-1956 urteetan herrialdeen berreraikuntzaz eta garapen ekonomikoaz arduratzen ziren eskuineko politikak izan ziren nagusi, Gerra Hotza, Truman... garaiak.-Bigarren aldia: 56-68ra eman zen eta aldaketa politikoak egon ziren, ezkerra nagusituz Ongizate Sistemarekin batera, eskubideen aldeko borrokak (emakumeak, beltzak..) indartuz.-Hirugarren aldia: 68-89 urtetan hainbat istilu eta krisi ekonomiko zeuden, Estatu Batuen irudia bera ere kaltetua ateraz.

SESBen ERAKETA

Botere iraultzailearen antolaketa:Boltxebikeen lehen erabakia izan zen sobietak biltzea eta bozketa bitartez altxamendua legeztatzea eta lortu egin zuten, ondorioz sobietak eta behin behineko gobermuak bat egin zuten. Lenin izendatu zuten lehendakaria eta honako erabakiak hartu zituen, Urriko Dekretuak:-LMG amaitzea, nahiz eta horretarako gero lurraldeak eman behar.-Estatuak lurren jabetzarekin egiten zen kalte ordainak ordaindu gabe, jabetza pribatua eta salerosketa debekatu ziren, lurra lantzen zuenari eskainiz.-Lenineri laguntzeko Kontseilu bat aukeratu zen bertan soilik boltxebikeak egonik.

Behin betiko estatu kolpea

Iraultzaren azken ekintza azaroaren amaieran gertatu zen. Boltxebikeak Petrogrado kontrolpean zuten baina ez Errusiako beste hainbat lurralde. Beraz, azaroaren amaieran Duma berritzeko hauteskundeak egin ziren eta hauek sozialistak irabazi zituzten. Orduan, Dumak ez zituen Leninen Urriko Dekretuak onartu eta Kontseiluaren aurka ipini zen. Azkenean gatazka hau indarkeriaren bitarez konpondu zen, estatu kolpe baten bidez, Duma baliogabetzeko, Kontseiluak botere guztia eskuratuz eta diktadura bat ezarriz.

1929ko KRISIAREN SINTOMAK

1923 urtetik aurrera munduaren ekonomia suspertzenhasi zen arren, Estatu Batuetan eta Europan krisia gertatuko zela adierazten zuten ezaugarri batzuk zeuden.-Nahiz eta susperraldia egon langabeziak ez zuen behera egiten, baizik eta gora.-Nekazaritzako eta industriako prezioen arteko desoreka zegoen, lehenengoak bigarrenak baino askoz merkeagoak ziren.-Bai nekazaritzan bai industrian gainprodukzioa gertatzen hasia zen, eta biltegiratutako produktuak gero eta ugariagoak ziren. -Ikatzaren produkzioa beherakada izugarria zuen eta ehungintza sektorea ere atzera egiten zegoen.-Merkatuan kapital ugaria zegoeneta kapital hori kontsumorako erabiltzeaz gain espekulaziorako erabiltze hasi zen, bereiziki burtsan, akzioen salerosketa izugarri handituz eta akzioek, enpresen jabetza zatiak, zuten bailio izugarri handitu zen, eta askotan ez zuten ekoizpenarekin harremanik

Entradas relacionadas: