Lehen Mundu Gerra eta Errusiako Iraultza: Gako Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,76 KB
1. Sarajevo: Gerraren hasiera
Gerra Frantzisko Fernando artxidukearen hilketarekin hasi zen Sarajevon, eta horrek herrialdeen aliantzen arteko gatazka piztu zuen. Hasieran jendeak uste zuen gerra laburra izango zela, baina azkenean lau urte iraun zuen. Gerra lehertu zuen gertaera nagusia Austro-Hungariar Inperioaren oinordekoaren heriotza izan zen. Sarajevoko hilketaren atzean serbiarrak ote ziren susmatu zuen Monarkia Dualak, eta ondorioz Serbiari gerra deklaratu zion.
2. Alsazia eta Lorena
Frantziak 1870ean Prusiaren aurrean galdu zuenetik, Alsazia eta Lorena lurraldeak berreskuratu nahi zizkion Alemaniari.
3. Errusiako Iraultza (1917)
XX. mendearen hasieran, Errusia oso inperio handia zen, hainbat herrik osatua. Errusiako Iraultzaren aurretik, monarkia absolutua zegoen. Herrialdea Nikolas II.a Errusiakoa tsarrak gobernatzen zuen, eta botere ia guztia haren esku zegoen. Bazegoen parlamentu bat, Duma izenekoa, baina oso botere mugatua zuen.
Ez zegoen benetako demokraziarik, herriak ez baitzuen parte-hartze handirik erabakietan, eta oposizio politikoa oso mugatua zegoen. Gainera, gizartean desberdintasun handiak zeuden, nekazariek eta langileek baldintza oso gogorrak baitzituzten. 1917ko Errusiako Iraultzaren ondoren, sistema politiko hori desagertu egin zen. Tsarra kargutik kendu zuten, eta boterea boltxebikeen esku geratu zen, Vladimir Lenin buru zutela. Sistema berria komunista izan zen, langile eta nekazarien interesak defendatzeko helburuarekin. Hala ere, praktikan, boterea alderdi bakar baten esku geratu zen, eta alderdi bakarreko diktadura ezarri zen. Azkenik, prozesu horren ondorioz, Sobietar Batasuna sortu zen 1922an.
4. Aliantza sistemak eta bandoak
Gerran bi bando nagusi lehiatu ziren, aliantza sistemen bidez antolatuak:
- Entente Hirukoitza: Erresuma Batua, Frantzia eta Errusia. Geroago batu ziren Italia (1915) eta AEB (1917). Errusiak 1917an utzi zuen bandoa.
- Aliantza Hirukoitza: Austro-Hungariar Inperioa, Alemania eta Italia. Italiak 1915ean utzi zuen bando hau, eta Otomandar Inperioa 1914 amaieran batu zen.
5. Gerra Mundialaren arrazoiak
Gerra lehertu zuen gertaera Austro-Hungariar Inperioaren oinordeko zen Frantzisko Fernando artxidukea hiltzea izan zen. Sarajevoko hilketaren atzean serbiarrak ote ziren susmatu zuen Monarkia Dualak, eta ondorioz Serbiari gerra deklaratu zion. Izan ere, Otomandar Inperiotik bereizten ari ziren lurraldeak bereganatu nahi zituen Austro-Hungariak; eta Serbia eslaviarra Errusiar eslaviarren adiskidea zen. Aliantzen sistema berehala jarri zen martxan eta gerra-deklarazioak bata bestearen segidan eman ziren, inperio zentralak eta aliatuak deituriko bi bando osatu ziren arte.
6. Gerraren ondorioak eta bake itunak
Lehen Mundu Gerraren amaiera hainbat akordiok ekarri zuten: Woodrow Wilsonen 14 puntuak, Rethondeseko Armistizioa (1918-11-11) eta Parisko Bake Konferentzia (1919-1920). Bakea ezartzeko itun nagusiak hauek izan ziren:
- Versaillesko Ituna: Alemania.
- Saint-Germaingo Ituna: Austria.
- Trianongo Ituna: Hungaria.
- Sèvresko Ituna: Turkia.
- Neuillyko Ituna: Bulgaria.
1919an Nazioen Elkartea sortu zen nazioarteko bakea bermatzeko, baina eraginkortasun mugatua izan zuen. Giza ondorioak oso larriak izan ziren: 15-22 milioi hildako eta 23 milioi zauritu; gainera, gerrak 1918ko gripea hedatzea erraztu zuen. Ekonomikoki, suntsiketa handiak eta Europako zor ekonomiko handia sortu ziren.
Emakumeen emantzipazioa eta gizarte aldaketak
Gerran zehar, ordura arte gizonek bete izan zituzten lanpostuetan hasi ziren lanean emakumeak. Industriako langileen %35 emakumeak ziren Erresuma Batuan eta Alemanian. Lan-munduan sartzeak emakumeen emantzipazioaren aldeko borroka indartu zuen. Bozka-eskubidea lortu zuten hainbat herrialdetan, hala nola Alemanian (1918) eta AEBetan (1920).
Ondorio ideologikoak eta nazionalismoa
Gerrako biolentzia etengabeak jendea basatiago bihurtu zuen. Propagandak eta zentsurak etsaitasuna handitu zuten, eta Versaillesko Ituna mendekuzkotzat hartu zen. Ondorioz, muturreko nazionalismoa indartu zen: bakoitzak bere estatua goraipatu eta bestea etsaitzat hartzen zuen. Horrek gizartean tentsioa areagotu zuen eta, azken finean, Bigarren Mundu Gerraren hazia izan zen.
7. Inperialismoaren arrazoiak
Inperialismoaren hedapenak hainbat arrazoi nagusi izan zituen: politikoak, estrategikoak, demografikoak eta ideologikoak.