Lehen mailako segida

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,22 KB

1.Shock Doctrina. Lotu gaur egungo krisiarekin? Eragina gizarte ongizatean? Hausnartu. Shock Doctrina zer den ulertzea oso garrantzitsua da; krisi (edo desorientazio) egoera batean sartzen garenean, bertan erabaki politiko bat ematen denean gertatzen den fenomeno bat da. Beraz, subjektuak beste egoera bati aurre egiterako orduan ematen den desgaste bat litzateke. Honek herrialde bateko herritarrengan eragin handia dauka, normalean krisi ekonomiko- politiko edo hondamendi naturalegatik gertatzen da. Naomi Klein-ek esaten digu, Shock Doctriank antzekotasun handia daukala pertsonei egiten zaien elektroshock-arekin. Hau pertsonak ezintasun batera heltzen garenean ematen da, modu honetan pertsona hori elektroshoch-aren bidez pertsona hori noraezean gelditzen da eta beste ideia desberdinak atxikitzen zaizkio buruan. Beraz, harreman zuzena ikusi daiteke gaur egun ematen den krisiarekin. Gure gizartea Ongizate
Estatu batean dago oinarriturik dago eta bertan krisiak behin eta berriro gertatzen da egoera berbera. Ongizate estatua ideologia liberalismo eta sozialismoaren batuketa edo fusioarekin sorturikoa izan zen. Gaur egun, ideologia liberalistak indar gehiago hartu du. Hau egituratzeko modua, beraz, administrazioa, langile sindikatua eta enpresak izango genituzke. Administraziora bideratzen den dirua zergen bidez bideratzen da. Enpresa indartsuek beraien irabaziak handitzen dituzte. Ondoren langileen egoera daukagu, hauek dira irabazi gutxien dituztenak dira. Beraien soldataren zati bat zergetara doalako eta beste enpresariek hartzen dutelako. Beraz, ikusi daiteke bertako faktore batek krisi bat izanez gero egiturak ez duela funtzionatzen, eta shock docktrina bezalako egitateak erabiltzen dira kondizio txarragoak ezartzeko gaizkien daudenei. Modu honetan, indartsuenek aurrera jarraituko dute, baina ahulenak atzera geldituko dira. 2. Legedia? Gaur egun indarrean dagoen Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman legedia
185/2015ekoa da. Hau Foru Aldundien (behar esplizituak eskaini) eta Udalen (oinarrizko beharrak) arteko koordinazio bat emateko sortu zen. Izan ere, zerbitzuek ez dira kalitate berdinekoak, ezta planteamendu berdinekoak. Legedi honen arabera hainbat zerbitzu eskaini behar dira Lehen Mailako Arretako Gizarte Zerbitzuen giza, eta hauek eskubide subjektiboaren baitan kokatzen dira. Eskubide subjektibo hau Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman ematen diren zerbitzuak jasotzeko eta hauetaz baliatzeko eskubidean datza. /// Hauek jasotzeko baldintzak ezartzen dira, EAE-n gutxienez 12 hilabete (jarraian) erroldaturik egotea eskatzen da. Salbuespen bat izan ezik, gizarte-premia larriko gizarte zerbitzuak. /// Eskubide subjektibo hau ez da erreala, izan ere, subjektiboak izateari uzten diotela, hauek jasotzeko momentuen baldintza batzuk ezartzen diren momentuan. Horrela ezin direlako unibertsalak izan baldintza minimo batzuk daudelako. /// Bertan  Lehen Mailako hainbat zerbitzu: 1.1. Informazio-, balorazio-, diagnostiko- eta orientazio-zerbitzua. Honen eginkizun nagusia familia zein norbanakoei informazio konkretu bat ematea litzateke. Informazio hau Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazioetan oinarritzen da, zerbitzua norentzako den, bertako prozedura eta baldintzei erantzuteko premia barne-biltzen ditu. 1.2. Etxez etxeko laguntza-zerbitzua. Zerbitzu hau etxez etxe ematen den laguntza pertsonalizatua da. Zerbitzu mota hau dependentzia egoeran dauden pertsonentzako bideratua izaten da. Baina, ez da honetarako bakarrik ematen, adingabetu zein familiako egoera bat egokia ez denean ere jasoko da zerbitzu mota hau. 1.3. Gizarte eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzua. Zerbitzu hau hezkuntza arloan gizarte arloan zein psikologia arloan ematen den prestazio edo harreman babes bai litzatekeen. Hau modu indibidual, taldekako edo familiakoa balitz bezala ematen den zerbitzua da. Izan ere, familia baten egoera eta bere ingurunea aztertzea du helburu, eta honetan oinarritzen da zerbitzua ematerako orduan. 1.4. Zaintzaileei laguntzeko zerbitzua. Zerbitzu hau menpekotasun egoeran edota menpekotasun egoera arriskuan dagoen familia zein norbanako orori ematen zaien laguntza bat da. Laguntza hau taldekakoa edo banakoa litzateke. Zerbitzu hau zaintzaileei ematen zaiona da, modu honetan beraien trebetasun eta jarrera garatzeko aukera ematen zaie. 1.5. Gizarte-zerbitzuen eremuan partaidetza eta gizarteratzea sustatzeko zerbitzua. Zerbitzu mota honek sustatzen duena da komunitatearen parte hartze antolatu bat, non Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren berezko helburuak lortzen lagunduko digun. Zein gizarte-zerbitzuen bidez erantzuteko premiei aurre hartzea bermatzean datza. 1.6. Telelaguntza-zerbitzua. Hau Eusko Jaurlaritzak ematen duen zerbitzu bat da. Non, adinekoei ematen zaien laguntza den. Ezbeharrenbat gertatzen baldin bada, telefono bidezko asistentzia ematen diote. Modu horretan laguntza efikazago eta errazago emango litzatekeen. 1.7. Eguneko arretako zerbitzuak. Zerbitzu hau egunean zehar adinekoei ematen zaien zerbitzu bat da, non eguneko zentro bat jartzen den erabiltzailearen eskura eta egunean zehar bertan pasatzeko aukera daukan. Bertan hainbat ekintza egiten dituzte bertako laguntzaileekin batera, eta osotasun batean ematen zaie zaintza hori. Bertan ematen den egunerokotasun hau beste kide batzuekin partekatzeko aukera izaten dute. 1.8. Gaueko harrera-zentroak. Zerbitzu hauek egunean zehar erabil eguneko zentroen funtzio antzerakoa daukate. Baina, hauen gauean ematen diren zerbitzuak dira. Eta normalean adinekoentzako lo egiteko lekuak izaten dira. Bertan ere pertsona hauen zaintza orokor bat emanez. 1.9. Ostatu-zerbitzuak: 1. Harrera-pisua. 2. Etxebizitza babestua. 3. Apartamentu babestuak. 4. Etxebizitza komunitarioa. /// Oinarrizko zerbitzu hauetatik derrigorrez eman behar diren zerbitzu nagusiak, lehenengo laurak dira.

Entradas relacionadas: