Lehen gerra karlista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,54 KB

Jaurerriak abolitu eta maiorazkoak ezabatu ziren. Mendizabalek estatu liberal berria eraiki nahi zuen eta elizaren ondasunetara joan zen finantzaketa iturria bilatzera. 1836an desamortizazio dekretuak argitaratuko ditu.

Mendizabalek desamortizazioarekin hainbat helburu lortu nahi zituen:
gerra karlista irabaztea, zor publikoa ezabatzea eta elizako jabetzen egitura aldatzea. Honekin emaitza batzuk lortu zituen. Lehenik estatuaren planetarako dirua lortu zen, faktore garrantzitsua izanik gerra irabazteko.  Landutako azalera hedatu zen eta nekazaritzak produktibitate handiagoa lortu zuen. Nekazaritzako proletarioa agertu zen, 2 milioi pertsonak osatua, eta azkenik burgesia lur jabea sortzea. Lurra merkatu askeko ondasun bihurtu zen eta merkataritza trafikoaren eta industria jardueraren liberalizazioa bihurtzea zen helburua.


Industrializazioa

  • Oihalgintza-industria. Aldi Isabeldarrean, kotoiaren arloko oihalgintza-ekoizpena ia erabat mekanizatu zen, ehungailu mekanikoa agertuz eta lurrun motorrak ezarriz. Gobernuak neurri protekzionistak emanez babestu zituen.

  • Siderurgia. Labe garaiek antzinako burdinolak eta forjak ordezkatu zituzten.
    1880an Bizkaiko siderugiak zuen altzairuen nagusitasuna Bessemer prozesuari esker.

  • Trenbideak. Ezinbestekoa XIX. Mendeko salgaien garraiorako. Espainian atzeratu zen hainbat arrazoiengatik: baldintza orografikoak, geldialdi ekonomikoa, atzerapen teknikoa, inbertitzeko prest ez zeuden kapital pribatuak, diru sarrerarik ez eta ezegonkortasun politikoa gatazka zibilekin batera. 1855an Trenbideen Lege Orokorra sortu.


Seiurteko politika ekonomikoa

Hazkunde ekonomikoa lortzeko neurri batzuk hartu zituzten. 1868an diru batasun berria sortu zen, pezeta. Zor publikoa artatzeko sistema hasi eta Hipoteka Bankua sortu zen. Espainiako ekonomia atzerrikoei zabaldu, Arantzel Legea.


POLITIKA


1868ko iraultza


1868an Topete almiranteak Cadizen altxamendua egin zuen,´la Gloriosa´ eta  batzorde iraultzaileak hasi ziren antolatzen. Isabel II.Ak Frantziara alde egin behar izan zuen. Behin-behineko gobernuak (progresistak, demokratak eta Unión Democrática) konstituzio berri bat nahi zuten, gizonezkoen sufragio unibertsalarekin. Estatuaren eredua monarkia demokratikoa zen eta bi ganberako gorteak zeuden, non gobernuak botere betearazlea zuen. Errege gabeko monarkia izanik, Prim presidente izendatu zen.


Amadeo Savoiakoaren monarkia (1870-1873)

Primek Amadeo Savoiakoa hautatu zuen tronurako. Prim atentatu batean hil zuten eta Karlistek ez zuten onartu errege berriaren izendatzea,  III Gerra Karlista hasiz. Amadeok abdikatu eta errepublika ezarri zen.


Lehen Errepublika (1873)

Estanislao Figueras izendatu zuen Espainiar Errepublikako presidente. Hauteskundeak ordea, federalek irabazi zituzten eta gorteek errepublika federala  aldarrikatu zuten. Tolerante ez zirenak gorteetatik kanporatu zituzten eta iraultza kantonala piztu zen. Iraultzak gobernua bota eta hainbat presidente egon ostean estatu kolpe bat izan zen, Lehen Errepublikari amaiera eman ziona.

Entradas relacionadas: