Lehen gerra karlista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,3 KB

ANTZERKIGINTZA LATINDARRA 

JATORRIA

Erroman, Gerra Punikoen ondoren gertatutako helenizazio prozesuari esker hasi zen antzerkigintza latindarra. Antzerkigintza landuago bat egiten hasi ziren eta beraz, antzezlan garatuagoak. Hau lortu ahal izateko, antzezlan grekoak hartu zituzten adibidetzat, nahiz eta, haien gustuetara moldatu zuten.

Erromatarrek, edozein antzezlanetarako erabiltzen zuten izen orokorra “fabula” zen.  

Fabula bi taldetan banatzen zen gaia eta pertsonaren arabera:

Tragedia: Normalean jainko eta heroiak aurkezten zituen obrak ziren eta hortaz, estilo oso landua zen eta hizkuntza estiloa kultua. Bi tragedia mota daudela esan dezakegu:Fabula crepidata: Gai grekoak duten tragediek osatzen dute. Aktoreek “Koturnoa” izeneko zapatila altua erabiltzen zutenFabula praetexta: Erromako historian oinarritzen da. Honen izena, erromatar gizon boteretsuek eramaten zuten toga praetextatik dator.

Komedia: Garai hartako gizona aurkeztu ohi zuten obrak ziren eta ondorioz, erabilitako hizkuntza nahiko baldarra zen.Fabula palliata: Gai grekoetan oinarritutako komedia da. “Pallium” izeneko buruoihal grekoengatik du izen hori.Fabula togata: Gai eta pertsonaia erromatarrak agertzen diren antzezlanak dira.Fabula trabeata: Erdi klase erromatarreko giroa islatzen duen drama.



 ERROMAKO ANTZERKIGINTZAREN AURREKARIAK

2.1 Garaiak

     2.1.1. Arkaikoa: Garai Arkaikoa k.A. 800 sortu eta k.A. 480 bukatu zen. Artistek sortutako eskulturek “irribarre arkaikoa” zuten. 

Garai hartan, hiribilduetan ekonomia aldatu zen gutxinaka. Merkataritzak eta artisautzaren kasuan garrantzia handia hartu zuten. Lehengo erregetza ere, aldaketak eduki zituen eta erregimen aristokratiko bihurtu zen.

VIII. Mendean hiria gobernatzeko eztabaida politikoen lekua aitonen semeen kontseilua edo biltzarra izan zen. 

Herriaren biltzarra bigarren mailan geratu zen, eta, horregatik, politikan parte hartzeko eskubidea aberatsen eta ahaldunen esku zegoen ia oso osorik.

VIII. Eta VI. Mendeen bitartean gertatu zen, Greziaren kolonizazioa Mediterraneo itsasoaren eta itsaso Beltzaren kostaldean. Hasieran, emigrazioa, nekazaritzako lursailen faltarengatik gertatu zen; izan ere, antolaketa patriarkalaren arabera, lurraren gaineko eskubideak noble familietako premuarentzat izaten ziren. 

VII. Mendetik aurrera, emigrazioaren merkataritza alderdia hasi zen azaltzen, eta polis (hiriak) berriak jatorrizko hiriaren faktoria edo sukurtsal bihurtu ziren.

     2.1.2 Klasikoa: Garai Klasikoa k.A. 480 sortu eta 323 k.A. Bukatu zen estilo bat garatu zen,geroago eredu bezala balioko zuena.

K.A. VI. V. Eta IV. Mendeak hartzen dituen aroa da. Aro horretan, Atenasko azken tiranoaren erorketa izan zeneko K.A. 510. Urtea jarri ohi da. Bukaera, berriz, Alexandro Handiaren heriotza urtean da. Kulturan oparotasun handiko aroa izan zen. Filosofian, literaturan eta politikan aurrerapen handiak egon ziren. Aro honetako  kulturak eragin zabala eta iraunkorra izan du Mendebaldeko Zibilizazioan.

Aro honen hasieran, Greziako hiri-
Estatu batzuen eta Persiar Inperioaren arteko lehiak gerra batzuk sorrarazi zituen. Grezia ezin izan zen menperatu pertsiarrengatik. Atenas irabazle atera Greziako lehen potentzia bilakatuz. Honek, beste zenbait hiri-estaturekin lehia berriak ekarri zituen, batez ere Espartarekin. Eta berriro ere lehiatik gerrara . 

Espartak eta bere aliatuek, Atenas garaitu zuten. Ondorengo urteetan, greziarren arteko gerrek jarraitu zuten. Tebas hiri-estatuak Mazedoniari laguntza eskatu zion. Filipo II. Mazedoniako erregeak, Greziako buruzagi bilakatu nahi zuen persiarren menpe zeuden Asiako greziar hiriak askatzeko. 

Greziaren barruko etsaiak garaitzea lortu zuen, baina Persiaren aurkako gerra prestatzen zuen bitartean hil zuten. Alexandro Handia, bere semea izan zen bere ametsa lortu zuena. Urte gutxi pasa ondoren, Persiar Inperioa menderatu eta Indiaraino iritsi zen, baina 33 urterekin hil zen.

     2.1.3 Post-

Klasikoa


Erromako kulturak eta ohiturek greziarren eragin handia jaso zuten garai horretan:

Erromako gazteak polis greziarretara (Rodas, Atenas, Apolinia, Mitilene) joaten ziren ikasketak osatzeko. Greziako hiriak ezinbesteko kultura-erreferenteak ziren.

Greziako filosofia eragina handitu zen Erroman bi pertsonalitateei esker: Lucius Licinius Lucullusek mota askotako liburuekin liburutegi handi bat ireki zuen eta Silak, bestetik, Aristotelesen lanak hirian zabaldu zituen; Aristoteles ez zen moda hutsa izan, ikerketa materia baizik. Halaber, erretorika eskolak, nahiz eta bolada batean debekatuta izan, berriro ere Lepido, Marko Antonio eta Zesar Augustoren triunbiratuan ireki ziren.

Entradas relacionadas: