Lehen frankismoa kampo politika munde gerra aurreko jarrera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,04 KB

1868ko iraultza benetako porrota izan zen, eta etengabeko desgobernu sentsazioa gero eta indartsuagoa bihurtu zen
herrialdean. Gizarteko sektore batzuk ordena liberal eta kontserbadorea arriskuan egotearen beldur izan ziren, eta, horregatik,
Alfontso printzearen pertsonan Borboi dinastia berrezartzearen alde mobilizatu ziren. Seiurteko demokratikoak ekarri zuen
itxaropenaren porrota desagertua zen.
Alfontso printzea, Elisabet II.Aren semea, Espainiako errege izendatzeko prozesua martxan zegoen. Prozesu luzea eta
korapilatsua izan zen, baina Antonio Cánovas del Castillok, trebetasunez jokatu zuen, eta lehen urrats bezala alderdi alfontsinoa
sortzea lortu zuen. Gainera, Cánovasek, Isabel IIa erreginak bere seme Alfontsorengan abdikatzea lortu zuen. Gizarteak ez
zuelako begi onez ikusiko bere itzulera eta berrezarkuntza arriskuan egongo zen.
Testuinguru honetan, 1874ko urtarrilaren 3an Pavía jeneralaren kolpearen ondoren, Serrano jeneralaren diktadura ezarri zen.
Egoera hartan, 1874ko abenduaren 1ean, Alfontso printzeak Sandhursteko Manifestua jaurti zuen. Abenduaren 29an, Sagunton,
Martínez Campos jeneralak Alfontso XII.A Espainiako errege izendatu zuen. Egoera hau ez zuen ondo ikusi Cánovasek, hala ere,
Martinez Camposen adierazpenak prozesua bizkortu zuen.
Erregimen berriaren boterea ezartzeko konstituzio berria jarri zen eta horretarako deitu ziren hauteskundeak. Horren
ondoren, Antonio Cánovas del Castillok ezarritako baldintza bat hurrengoa izan zen: onartzea konstituzio horren aurretik ere
bazegoela beste konstituzio historiko bat, Monarkia alderdi politikoen gainetik jartzen zuena.
Idazketa prozesua oso azkarra izan zen, eta erlijio katolikoaren gaiak sortu zituen liskar bakarrak. 1876ko urtarrilean Gorteek
aurreproiektua onartu zuten aldeko 333 botorekin eta kontrako 63rekin. Azkenik, behin betiko testua maiatzaren 24an onartu zen.
Hauek izan ziren 1876ko konstituzioaren ezaugarri nagusiak: Testu laburra izan zen, aurreko testuekin alderatuta (89
artikulu) Itunean oinarrituta egotean, ez zen oso zehatza. Horrek alderdi politiko bakoitzak bere ideologiari jarraiki Konstituzioa
hartzea eragin zuen. Gorteek eta Erregeak partekatutako subiranotasuna. Monarkia jarraitasun historikoaren adierazle onena zen
eta ordena sozialaren bermea baitzen. (28. Artikulua) Ez zen boto-sistemarik zehaztu. Hori dela eta, ondorengo lege batzuek
zehaztu zuten nola bozkatuko zen Espainian. 1878ko legeak errolda-sufragioa ezarri zuen, eta 1890koak sufragio unibertsala
berreskuratu zuen. (11.Artikulua) Ohitura zenez, Espainiaren erlijioa zein izango zen erabakitzea arazo eta eztabaida gehien ekarri
zituen puntua izan zen. Azkenean, Konstituzioak Espainia herrialde konfesionala izatea eragin zuen, eta kultuari eusteko
konpromisoa hartu zuen. Hala ere, erlijio-askatasuna ezarri zen, baina esparru pribatura mugatuta.
Desegonkortasun politikoarekin amaitzeko asmoz, Cánovasek asmatutako sistema politikoan monarkia zen erdigunea, eta
alderdi politikoek haren zerbitzari izan behar zuten. Bi izan ziren gainerakoen artean nagusitu zirenak eta
txandakatze baketsu sistema batean oinarritu zen Espainiako politika.
Bi horiek Cánovas buru zuen Alderdi Kontserbadorea eta
Sagasta buru zuen Alderdi Fusionista izan ziren.
Alderdi Kontserbadorea ordena publikoa goraipatzen zituen eta Elizaren nagusitasuna babestu zituen jabetza pribatuarekin
batera. Bere gizarte oinarriak burgesia latifundista, finantza-burgesia, aristokrazia eta Eliza katolikoaren hierarkia izan ziren.
Alderdi Fusionistari dagokionez, erreforma sozialen alde azaldu zen eta nolabaiteko laizismoa bultzatu zuten Estatuan. Bere
oinarri-taldeak hauek izan ziren: industrialak eta merkataritza-burgesia, lanbide liberalak, erdiko klaseak eta Estatuko funtzionario
asko.
Turnismoan oinarritutako sistema eratu zuten. Gobernatzeko modu hau 1881ean ofizial egin zen Sagastak Cánovasen lekua
hartu zuenean gobernuan. Militarren erabakiek, sistema aldaketek eta gainerakoek aurreko aldietan ekarri zituzten arazo guztiak
saihestea zen helburua.
Bestalde, boterean zegoen alderdi politikoak krisi edo ahultasun egoera bizi zuenean, oposizioan zegoen alderdiak presioa
egiten zuen. Horrela, erregeak gobernatzera deitzen zion. Baina Gorteen laguntza ere beharrezkoa zen. Horregatik, erregeak
oposizioko alderdia gobernua osatzeko izendatzen zuenean, Gorteak aukeratzeko hauteskundeak deitzen ziren. Une horretan,
hauteskunde sistema manipulatzen hasia zen. Horretarako ezinbestekoa izan zen lauki-sarea deiturikoa. Sistema honen arabera,
Gobernazio Ministerioak probintzia bakoitzean hauteskundeak irabazi behar zituen hautagaiak aukeratzen zituen. Probintzietako
Gobernadore Zibilak hautesleak kontrolatu behar zituen herrietako alkateekin eta kazikeekin batera.
Hala eta guztiz ere, gerta liteke Gobernuak erabakitako hautagaiek galtzea. Horrelako egoeretan, hauteskundeetako emaitzak
zuzenean manipulatzeari ekiten zieten putxerazoaren bitartez. Cuneroak deiturikoak ere egon ziren. Bestetik, mehatxu teknikak
erabili izan ziren.
Beste alderdi batzuk egon-egon ziren baina boteretik at. Errepublikanoak (Emilio Castelar etaPi i Margallen alderdiak).
Gerora lau alderdi sortuko dira: Alderdi posibilista: Emilio Castelarrek zuzendua. Alderdi moderatuena izan zen. Ruiz Zorrillak

eta Salmeronek zuzendutako sektoreak. Sektore instituzionalista. Alderdi Federalak: Pi i Margallek zuzenduta, gainerakoak baino
hobeto zegoen definituta. 1880tik 1931era batuta iraun zuten.
Alderdi Karlistak oinarrizko printzipioak edukitzen jarraitzen zuten. Alfonoso XII.A hil ostean, karlistek defendatzen zuten
dinastia berrezartzeko aukerarik gabe. Baina ez zuten gizarte- oinarri sendorik, bakarrik Euskadin, Nafarroan eta Gaztelan.
1896tik aurrera ahulduz joan zen barne banaketa areagotu zelako ziurgabetasun aldia izan zen karlismoarentzat.
Alderdi Nazionalistak Kataluniako nazionalismoa: XIX. Mendeko azken hamarkadan sortu zen, politika liberal zentralistak ez
zituenez hainbat arlo kontuan hartzen, Renaixença mugimendua sortu zen eta mugimendu politiko bihurtuko zen. Bi eredu
politiko sortu ziren: Errepublikanismo federala: Sustatzaileak (Valentí Almirall) Kataluniaren subiranotasuna eskatzen zuen.
Bestetik, joera kontserbadore eta korporatiboa: zenbait aukera defendatu zituzten baina 1901 ean Liga Erregionalista eratu zen,
kataluniako nazionalismoaren lehen alderdi handia.
Euskal nazionalismoa: Hiru elementuk baldintzatu: foruzaletasuna, Karlistaldien ondoren foruak deuseztatu eta
industrializazio-prozezuak. Literatura foruzalea izan zen hasierako euskal nazionalismoaren oinarria. Euskal nazionalismoaren
buruzagiak karlismotik zetozen, adibidez, Sabin Arana, 1894ean elkarte katoliko hertsi bat sortu zuen: Euskaldun Batzokiya
deiturikoa, hortatik sortuko zen Eusko Alderdi Jeltzalea. Gainerako nazionalismoak ez ziren hain garranztitsuak izan
Azkenik, langile-oinarria zeukatenak. 1879an Pablo Iglesiasek Espainiako Langile Alderdi Sozialista sortu zuen, langile-
klasearen eskubideak defendatzeko. PSOE-k marxismoaren ideia iraultzailearekin bat egin zuen. 1888an Bartzelonan, Langileen
Batasun Orokorra (UGT) sortu zuten. Anarkismoa izan zen Berrezarkuntzan eragin handiena zuen langile ideología Giuseppe
Fanellik sartu zuen ideologia hori Espainian. Anarkismoak botere mota orori egiten zion aurre, eta indarkeriazko ekintzak eta
Estatuko erakundeen aurkako erasoak egiten zituen, Andaluzian batez ere.
Bestalde, kontrolatu egin behar zuten gizartea horrelakoa zen: Espainiako gizarteko talderik boteretsuena nekazaritzako jabe
handiek osatzen zuten. Talde hori aristokratek eta goi burgesiako kideek osatzen zuten (bereziki industrializaziotik jaiotako
burgesia bat). Talde horrekin batera, oligarkia industriala eta finantzieroa ere aurki ditzakegu, zeinak. Erdi-mailak ere honen alde
egin zuen erregimenak haien alde egiten zuelako pentsatu baitzuten
Lehen gobernua Cánovasek osatu zuen (1876-1881). Aldi honi Cánovasen diktadura esaten zaio, bere politikak bi helburu
zituen: berrezarritako monarkia sendotzea eta ordenan oinarritutako oso sistema zentralizatua ezartzea. Horretarako askatasunak
murriztu zituzten eta sufragioa zorroztu.
Seiurtekoan gainditu gabeko gatazkak jarraitzen dute: karlistada eta Kubako gerra.
Lehenak iparraldean izan zuen eragina.
Karlos VIIa garaitzean, 1876an Euskal Probintzietako foruak indargabetu ziren. Karlismoak gainbehera izan zuen eta bide
politikoa hartu behar izan zuten. Kubako gerra 1868an hasi zen eta Martínez Camposek tropak bidali ostean, 1878an Zanjongo
Bakea sinatzean gatazka amaitutzat eman zen, baina berriro piztu zen gatazka eta 1895etik aurrera lehertu egin zen.
Lehen txandakatzea heldu zen eta Sagastak eratu zuen gobernua 1881ean, Seiurtekoan aldarrikatutako eskubideak eta
askatasunak praktikan jarri ziren. Gobernua eta nazioa modernizatzea izan zen helburua.
Alfontso XIIaren azken urteetan Cánovasen esku egon zen gobernua. 1885eko azaroaren 25ean hil zen eta bere alargunaren
erregeordetza hasi zen.
Liberalen gobernualdi hau (1885-1890) Berrezarkuntzako luzeena izan zen eta Sagasta izan zen burua. Erreforma batzuk jarri
zituen abian. Elkarteen legeari esker sindikatuak legezkoak egin. Aurreko gobernuko antzeko helburuekin hain zuzen.
Kolonietako independentzia piztu egin zen 90ko hamarkadan. Laburbilduz, gobernuak egin zituen politikak ez ziren izan
nahikoak independentismoarekin bukatzeko. 1893ko kanpainiaren ostean, ziurgabetasun aldia hasi zen Espainiako kanpo
politikan.
Puerto Ricon, Autonomismoaren barnean bi joera sortu ziren: espainolista eta erradikala. Azkenak, zuten herritarren babesa
eta joera horretatik sortu zen Antilletako nazionalismoa. Cuban hiru korronte enfrentatu ziren: Espainolistak, Rafael Montoro eta
Rafael Maria de Labra, autonomistak (tarteko ikuspegia zutenak. Espainaren zati izatea, bere identitatea onartuz eta
elkartasunezko harremanak izatea, ez kolonialak) eta Jose Martik zuzendutako independentistak. Filipinetan, Jose Rizalek
Filipinetako Liga sortu zuen 1892an, nazionalismoa bultzatu zuen.
Egoera horretan, 1895. Urtean, altxamendu nazionalista sortu zen Cuban eta azkenengo gerra sortu zen. Bitan bana daiteke:
1895-1898 eta 1898tik aurrera, non Estatu Batuen esku hartzea nabarmentzen da. Gerra hau lau fasetan banatzen da: Lehenengo
fasean 1895ko maiatzean Jose Martí, independentisten buruzagia, hil zuten. Bigarrenean (1895-1896), altxatutako tropek ekialdetik
mendebaldera aurrera egin zuten. Hirugarren fasean (1896-1897), Martinez de Campos jeneralak bere postua utzi zion Weyler

jeneralari eta honen agindua bukaerararte borrokatzea izan zen. Azkenengoan (1897-1898), Blanco jeneralak hartu zuen tropen
buruzagitza eta Estatu Batuak guztiz sartu ziren gerran.
Estatu Batuak Karibeko boterea hartu nahi zuten gainera, Estatu Batuen espantsionismoaen urrezko aroan gertatu zen.
1898an, La Habanan gertatutako Maine korazatuen leherketaren ondorioz, non 266 biktima egon ziren, Estatu Batuak aitzaki
bezala erabili zuen Espainiari gerra deklaratzeko. Azkenean, bakea Pariseko Itunaren bidez adostu zuten (1898ko abenduaren
10ean), non Espainia Kubaren independentzia onartu zuen eta Estatu Batuen esku utzi zituen Puerto Rico, Filipinas eta Guam
Uhartea 20 milio dollarren truke. Gainera 1899. Urtean, Espainiak Alemaniari hainbat irla saldu (eman) zizkion, 25 milio dolarren
truke. Horrela, Espainiako Inperioa deseginda geratu zen.
Porrotak ez zuen gobernu-aldaketarik ekarri, baina mugimendu berri bat sortu zuen: erregenerazionismoa, intelektualek eta
politikariek egindako kontzientzia-azterketa eta balantza izan zen. Helburua: Politikari duintasuna ematea, gizartea modernizatzea
eta atzerapen kulturala gainditzea izan ziren. Silvela eta Polaviejaren helburua herrialdea berregitea zen sistema aldatu gabe, baina
1900.Urtean porrot egin zuen. Beste alde batetik, mugimendu intelektuala egon zen Joaquin Costak burutua 98ko belaunaldiarekin
batera honek “nazioaren erregenerazioa” helburu zuten eta Berrezarkutzako sistema kritikatu zuten. Lehenak Ekoizleen Liga
Nazionalaren bidez erreformak eta idealak sustatu zituen

Entradas relacionadas: