Legezkotasuna, Legitimitatea eta Botere Politikoa

Francés2,83 KB

Legezkotasuna eta legitimitatea

Gizarte-ordenaren eraikuntzan etika eta politika zeinen lotuta dauden zeharo argi geratzen da bi hauek bereizten ditugunean:

  • Legezkotasuna: Erabaki, ekintza edo instituzio batek legeak betetzen ote dituen.
  • Legitimitatea: Hura justifikatuta ote dagoen.

Adibide argi asko legeak dira; gerta liteke zenbait lege, parlamentu-gehiengoak onartu izanagatik ere, guk immoraltzat edukitzea, justiziaz dugun ideiatik urrun daudelako. Gizarte-errealitatea baloratzeko, beraz, hiru ikuspegi ditugu:

  • Baliozkotasun morala: Arau moralaren araberakoa den esaten digu; hau da, ea arau zuzena edo bidezkoa den, irizpide moralak kontuan hartuz. Adibidez: pertsonenganako errespetua, inor hiltzeko debekua, gezurrik ez esatea, etab.
  • Baliozkotasun juridikoa: Arau legezkoa den esaten digu; hots, ea legedian jasota dagoen eta legeek hura bete beharra dakarten. Horrelako arauak betetzen ez ditugunean, jokaera legez kontrakotzat hartzen dugu.
  • Jadanekotasun soziala: Arauen eraginkortasunaz ari gara, gizartekideek onartzen ote duten. Arau batzuk erabat jadanekoak dira, indarrean daude, eta beste batzuk, ez hainbeste. Esaterako, leku batzuetan gidariak gelditu egiten dira oinezkoen pasabideetan, eta beste leku batzuetan, aldiz, ez.

Botere politikoaren legitimazioa

Botere subiranoa
(Thomas Hobbes)
Kontrol politikoa
(John Locke)
Parte-hartze demokratikoa
(Jean-Jacques Rousseau)
Jatorrizko egoeraGerra hutsa, denak denen aurka: beldurra, segurtasun eza. Ez dago araurik, ez eskubiderik, ez betebeharrik.Bakea, baina kolokakoa. Gizabanakoek badituzte berezko eskubide batzuk, baina ez dago epaile komun aginpidedunik.Gizabanakoak bakarka berez berdinak dira, baina bizirauteko arazoak dituzte: hitzarmenaren aurretik ez dago eskubiderik.
Hitzarmen politikoaGizabanako guztien artean, botere mugagabeko subirano baten alde.Bi hitzarmen: bata, gizabanako guztien artean, estatua eratzeko; eta bestea, gizabanakoen eta gobernarien artean.Herritar guztien artean, komunitatearen alde.
Nolako estatua sortzen da?Berme-emailea da estatua, eta bakea, ordena eta segurtasuna bermatzea da haren egitekoa.Babes-agentzia moduko bat da estatua, eta gizabanakoek justizia beren kabuz egin dezaten eragotzi behar du.Komunitatearen nahi orokorraren adierazpena da estatua. Herriak parte hartu du erabakian.

Descargar

PDF Word HTML