Lauaxetaren bide barrijak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,86 KB

1- Norena da hain ezaguna Den “Haurtxo txikia sehaskan dago” kanta? Zer gehiago idatzi zuen eragile Horrek?


Hondarribian jaio eta hil zen Klaudio Sagartzazuk “Satarkak” idatzi Zuen Aurtxoa seaskan deituriko poema.
Horrez gain, bere obren artean, badira Honakoak: Txinpartak (1922), Intza begietan (1957). Gerra zibilari buruz Idazten zuen.

2- Eta Jules Moulier Oxobi apaizak bertsoa zein eratako lanak Egiteko baliabide bihurtu zituen?


Apaiz eta kazetari honek Bertsoa baliatu zuen liburu mordoxka bat moldatzeko. Fabulei, mementura arte ez Zuten itxura euskalduna gehitu zien, eta alegietan izan zuen arrakasta. Hitz Joko abertas eta ugari, hizkera zuzen, eder eta ozena erabiltzen zutelako.

3- Nortzuk dira Olerkarien Belaunaldikoak? Adierazi idazleak eta lan bana


Lizardi, Lauaxeta eta Orixe Nabarmendu ziren Olerkarien belaunaldian. Hauek izan ziren hiru idazle lan Bana:


-Lizardi:
Biotz-begietan (1932)

-

Lauaxeta

Azalpenak (1982) (Bizitzan zehar lauaxetak idatzitako Artikulu sorta)

-Orixe: Santa Cruz apaiza (1929) / Euskaldunak (1936)

4- Olerkarien belaunaldikoek Talde homogeneoa sortzen dute? Bilakaerarik badago?


Olerkarien Belaunaldiko kideek ez zuten talde guztiz homogeneoa osatzen: berrikuntzarako Nahi eta kemen horretan bat etorri arren, pentsakeraz  zein idazkeran, alde nabariak zituzten Batzuetan.


Epe oso motzean poeta mordoxka atera zen euskal letren mundura. Beraz, Egon zen bilakaera.

5- Eman Lizardiren 3-4 Ezaugarri. Zein alorretako lanak egin zituen Lizardik?


-Bere garaiko talde Euskaltzaleetako langilerik saiatuenetakoa.

-Propagandarako eta antolamendurako dohai berezia.

-Gai kutunenak euskara eta euskal kulturaren Ingurukoak.

-Prosaz luma dotorea, hala ere, poesiaz lortu zituen Sari gehienak.

6- “Bihotz-begietan” Eta Lizardiren poesiaren ildo nagusiak


Izadia sarritan azaltzen da Lizardiren bertsoetan, urtaroaren arabera aldatuz doan natura du idazgai. Beste Poema batzuetan, berriz, egoera afektiboek bereganatzen dute erabateko Protagonismoa: maitasunak, adiskidetasunak…etb.

Olerkaria baikor eta itxaropentsu agertzen da batzuetan, kezkati beste Batzuetan. Herria eta hizkuntza ere sarritan aipatzen ditu, egokitu zitzaizkion Gertakariak aipatuz.


7- (74.Or. “Izotz-ondoko iguzki” testua) Azaldu Naturaren irudia


Jose Maria Agirre “Lizardi” Zarautzen jaio zen eta Tolosan igaro zituen bizitzako urterik gehienak. Gaztaroan erdi galdua zeukan Euskara taxus eta sakon berreskuratu zuen. Hainbat aldizkaritan egin zuen lan Eta bai erdaraz eta bai euskaraz idazten zuen. Haren gairik kutunenak euskara Eta euskal kulturaren ingurukoak zituen.


Aztergai dugun ahapaldi hau Lizardiren Bihotz-begietan liburutik Aterata dago. Industrializazioak gutxi erasandako ingurugiroa da testuan Agertzen dena eta baikortasuna eta itxaropena azaltzen dira baita Abertzaletasuna ere. Euskara eta kultura azaltzen dira naturarekin uztartuta. Abertzaletasunaren sinbolo asko agertzen dira: mendia, argia, Aralar mendia, Gaztetasuna, sua, sutondoa…. Denbora osoan urtaroei buruzko erreferentzia Egiten da. Udaberriaren esnaera abestean euskararen egoera dagokio Lizardiri Burura. Behean, izotza, negua, erdara da nagusi baina gainetan eguzkia, Udaberria, euskara jauntzen ari da.

8- Eman Estepan Urkiaga Lauaxetaren datu biografiko batzuk. Lauaxetaren poesía liburuen izenak eman


Laukizen, Bizkaian, jaio zen Estepan Urkiaga “Lauaxeta”. Artean umea Zela, Mungiara joan zen bizitzera familiarekin. Ikasketak Durango eta Loiolako Jesuitetan egin zituen. Ikaskide batzuek bultzatu zuten euskaraz idaztera.


Jesusen konpainia utzi eta Bilbora joan zen Euskadi egunkarian lan Egitera. Asko nabarmendu zen errepublika aldian kazetari eta hizlari legez. Horregaitik edo, gerra etorri zenean, komisario politiko izendatu zuten eta Karguari zegozkion zereginetan aritu zen Bizkaiko frentean. Horretan Zihardutela atxilotu zuten 1937ko apirilaren amaieran kiskalitako Gernikan. Gazteizera eraman eta hantxe fusilatu zuten ekainaren 26an.

9- Adierazi Orixeren Biografian zure ustez daturik garrantzitsuenak


Nikolas Ormaetxea “Orixe” Gipuzkoako Orexan jaio zen. Hamazazpi urte Bete arte nekazari giroan bizi izan zen eta ondoren bizimoduz aldatu zuen. Jesuita ikasketak egin zituen zenbait kolegiotan. Ikasketa guztiak amaitu Arren, zenbait arazoengatik ez zen apaiztu. 1923tik 1931ra Bilbon aritu zen Euskaltzaindian eta EUZKADI egunkarian lanean. Beranduago jaioterrira Erretiratu zen bost urtez “Euskaldunak” poema gauzatzera. Espainiako gerraren Hasierarekin atxilotu eta Iruñean izan zuten preso hilabete batzuetan. Ondoren Iparraldera ihes egin eta Bigarren Mundu Gerrako arazoak bizi zituen. Ameriketan zehar zebilela EUZKO-GOGOA aldizkariaren sorreran parte hartu zuen. 1961.Urtean Donostian hil zen. Poesia liburuak: Bide barrijak (1931) eta Arrats Beran (1935).

10- “era askotara, Askotariko gaiei buruz” idatzi zuen Orixek. Azaldu orokorrean. Zein da lanik Ezagunena?


Orixek hainbat gai jorratu zituen bere bizitzan zehar, eta horiek modu Desberdinetara garatu zituen (prosa, poesia, itzulpenak…)


“Euskaldunak” poema epiko erraldoia dugu haren lanik ezagunena.

11- Zer ekarpen egin zion Aitzolek euskal poesiari?


Aitzolek olerkigintza bultzatu zuen “Lore jokoei” Jarraipena emanez. 

Entradas relacionadas: