Lauaxetaren bide barrijak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,27 KB
9.GAIA
Norena da hain ezaguna den “ haurtxo txikia sehaskan dago” kanta? Zer gehiago idatzi zuen egile horrek? Klaudio Sagartzazuk idatzi zuen. Gainera, Txinparta (1922) idatzi zuen. Eta Intza begietan poema bilduma. (1957).
Nortzuk dira Olerkarien belaunaldikoak? Adierazi idazleak eta lan bana. Garai hartako idazleak Aitzol (Olerti egunak)
, Lizardi ( Bihotz begietan) , Lauaxeta ( Arrats Beran) eta Orixe( Santa Cruz apaiza) dira besteak beste.
Eman Lizardiren 3-4 ezaugarri. Zeina lorretako lanak egin zituen Lizardik? Zarautzen jaio zen arren, Tolosan igaro zituen bizitzako urterik gehienak. Legegizona genuen eta Tolosako lantegi bateko gerente heriotzara arte. Gaztaroan erdi galduta zeukan euskara taxuz eta sakon berreskuratu zuen. Bere garaiko talde euskaltzaleetako langilerik sarituenetarikoa izan zen. Oso gazte hil zen./ Gairik kutunenak euskara eta euskal kulturaren ingurukoak zituen. Hizlari gisa ere merezitako ospea bereganatu zuen. Urtaroen arabera aldatuz doan natura du idazgai bere kolore, argi itzal eta soinuekin.
“Bihotz begietan” eta Lizardiren poesiaren ildo nagusiak. Bihotz begietan poema bilduma liburua soilik inprimatu zuen. Begietetatik zehar bihotzerainoko zirrara sortzen dio hainbeste bider ikusitako eta sentitukao paisaiak. Inguruko elementuak hartzen ditu oinarritzat. Sublimazioari garrantzai ematen dio.
*“Izotz-ondoko eguzkia” Azaldu naturaren irudia. Bizitza azkar doan moduan aberriaren irudia ere arin aldatuko da. Udaberriaren esnaera abestean euskararen egoera datorkio burura. Behetan izotza da nagusi baina gainetan eguzkia jauntzen dago.
*Eman Estepan Urkiola Lauaxetaren datu biografiko batzuk. Poesia liburuen izenak eman. Laukizen, Bizkaian jaio zen. Artean ume zela, Mungiara joan zen bizitzera familiarekin. Ikasketak Durangon eta Loiolan eginz ituen jesuitetan. Jesusen konpainia utzi eta Bilbora jo zuen, Orixerekin batera EUZKADI egunkariko euskal orrian lan egitera. Gutxira sailaren arduradun egin zuten. Asko nabarmendu zen Errepublika aldian kazetari eta hizlari moduan. Gerra etorri zenean, politiko izendatu zuen eta karguari zegokion zereginetan aritu zen Bizkaiko frontean. Orduan atxilotu egin zuten, Gasteizera eraman eta 32 urterekin fusilatu uzten./ Bere poesia liburuen artean: “ Bide barrijak” (1931) eta “Arrats Berau” (1935) daude. Ulermenaren aldetik oso gatza zen ulertzeko. Lehenengoa modernoagoa da eta bigarrena herrikoiagoa. Gai berriak tratatu zituen, hala nola, existentzialismoa.
Adierazi Orixeren biografian zure ustez daturik garrantzitsuenak .Nikolas Ormaetxea, gipuzkoarra zen, Orexakoa, baina Nitzin Nafarroan hazi zen. 17 urte bete arte nekazaritza giroan bizi ondoren, goitik behera aldatu zuen bizimodua, beste hainbeste denbora jesuita ikasketak egiten igaro baitzituen zenbta kolegioetan. Euskaltzaindian lan egin zuen eta Euzkadi egunkarian ere bai. Gerra garaian atxilotu zuten Iruñean baina Iparraldera ihes eginz uen eta han Bigarren undu Gerrako arazoak sufritu zituen. Amerikatik ibili eta Hego Euskal Herrira itzule zen. Donostian hil zen. Lanak enkarguz egiten zituen adibidez, Barne Muinetan. Eta “Euskaldunak poema” narratibaz idatzi zuen.
Zer ekarpen egin zion Aitzolek euskal poesiari?Apaiz haren herrenari zor dizkiogu batik bat, 1935 eta 1936an Donostian izandako Euskal Herriko I eta II Bertsolari txapelketak; baina, batez ere, Olerki Egunen bitartez euskarazko poesiari eman zion norabide barria. “Euskaltzaleak” bultzatzailea izen zen.