Latinezko esaldiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 7 KB

A posteriori.

Gai bati buruzko hausnarketa bat egin ondorengo ezagutza.

A priori.

Gai bat edo esperientzi bat gertatu baino arinago egiten dena.

Ab illo tempore.

Iragan bati egiten dio erreferentzia.

Ad kalendas Graecas.

Grekoek ez zituzten kalendas eguna, beraz espresio hau helduko ez den garai bati buruz doa.

Agenda.

Liburu edo koaderno bat zeinetan egin beharrekoa jartzen dena.

Alea iacta est.

Gertatuko dena gertatuko dela adierazten du.

Alma mater / Alma parens.

Metaforikoki Unibertsitatea.

Animus in consulendo liber.

Erabakitzeko askatasuna duen espiritua.

Ante meridiem (a.m.) / Post meridiem (p.m.).

Goizerdi baino lehenago. Goizerdi ostean. Orduekin erabiltzen da.

Captatio benevolentiae.

Diskurtso bat hasi lausengatzen publikoaren sinpatia eta interesa irabazteko erabiltzen den figura erretorikoa.

Casus belli.

Gerra bati hasiera emateko erabiltzen den aitzakia.

Confer (cf., cfr.).

Idazkietan erabiltzen da, beste testu bat edo beste pasarte bat kontsultatu behar dela.

Contradictio in terminis.

Bi osagai edo zati antitetiko, ustez bateraezinak, edo elkarren kontrako zentzua dutenak elkartzen dituen figura da. (Ama birjina, argitasun iluna, bizitza ematen duen heriotza).

Corrigenda.

Zuzendu edo gehitu behar dena.

Cum laude.

Gorespen gorenarekin.

Curriculum vitae.

Pertsona baten prestakuntza eta egindako ibilbide profesionala zehazten

Deficit / Superavit.

Falta / Sobratzen dena. Ekonomian erabilitako hitzak.

Desideratum (pl. Desiderata).

Faltatzen dena eta nahi dena.

Do ut des.

Elkarrekiko, ematen dizut zuk niri emateko.

In albis.

Zuriz gelditzea. Ezin lortu espero zena.

Ipso facto.

Momentuan, atoan.

Iunior / Senior.

Gaztea, gazteagoa / Nagusia, nagusiena.

Panem et circenses.

Honekin edozein herrialdetako gobernuak jendea lasai eduki eta zalantzagarriak diren gertaerak ezkutatu nahirik erabiltzen den praktika deskribatzen da.

Per capita.

Pertsonako, laguneko, bakoitzeko.

Placebo.

Gaixotasunarekiko inertea den baina gaixoaren ustez sendagarria den substantzia bat da. Plazeboa hartuz gaixoaren sintomak hobetzen direnean, plazebo-efektua gertatu dela esan ohi da

Primum vivere, deinde philosophari.

Burua bi belarrien artean izan beharrean, gauza guztiei buruz teorizatzen dutenei ohartzeko erabiltzen da.

Prosit.

Txin-txina egitea norbaiten edo bata bestearen osasuna edaten ari zarela adierazteko.

Sui generis.

Bere modura, eta aldi berean, modu berezian. Normaltasunetik edo arautik ateratzen diren egitateak izendatzeko erabili ohi da.

Statu quo.

Gauzen egoera momentu jakin batean adierazteko.

Ab uno disce omnes.

Bat ezagutuz gero, danak ezagutzen dira.

Ad augusta per angusta.

Garaipena ez da lortzen ez badira zailtasunak gainditzen

Age quod agis.

Egin egiten ari zarena, arreta jarri.

Amicus Plato, sed magis amica veritas.

Egia garrantzitsuagoa da pertsona baten fideltasuna baino, pertsona hura laguna izan arren.

Bis dat qui cito dat.

“Bi aldiz ematen du, eskatu eta jarraian ematen duenak” Ezer emateko zalantzarik ez duena edo norbait eskuzabala dena.

Cedant arma togae.

“Armek togari lekua utz diezaiotela" esan nahi duena. Zizeronen bertsolerro baten lehen hemistikio a. Gobernu militarrak (arma) gobernu zibilari (togae) lekua utzi behar diola esateko erabiltzen da, gerrako eginkizunak ez direla bakeko ekintzak edo lanak baino gehiago.

Corruptio optimi pessima.

Onenen korrupzioa txarrena da.

Cuique suum.

Bakoitzarena berea, bakoitzari merezi duena.

Cuiusvis hominis est errare, nullius nisi insipientis in errore perseverare.

Guztiok erratu gaitezke, baina leloak bakarrik pertseberatuko du bere akatsa.

Damnatio memoriae.

Oroimenaren kondenazioa. Hildako baten arrastoa ezabatzea.

Ducunt volentem fata, nolentem trahunt.

“Norakoak lidergoa jarraitu nahi dutenak gidatzen ditu eta jasaten direnak arrastatzen ditu”. Tonu sarkastikoarekin edo ironikoarekin erabiltzen da adierazteko nagusiaren erabakiaren aurreko oposizioaren alferrikakotasuna nabarmentzeko.

Parturient montes, nascetur ridiculus mus.

“Mendiak erditzen daude, sagu txikia jaioko da”. Ironia esateko batzuk ekintza hadiak egingo dituztelakoan daude, eta gero ezer ez dute egiten. Zerbait baliogabea eta barregarria (ridikuloa) gertatzen denean hori baino garrantzitsuagoa eta handiagoa gertatzea espero zenuenean da.

Possunt quia posse videntur.

Uste dutelakoan gai direla, horregatik ahal dute egin.

Post tenebras spero lucem.

Iluntasuna ondoren argia espero dut.

Quot homines tot sententiae.

Zenbat iritzi, pertsonak beste.

Si vis amari, ama.

Maitatua izan nahi baduzu, maitatu ezazu.

Similia similibus curantur.

Antzekoa antzekoarekin osatzen da.

Sutor, ne ultra crepidam.

Pertsona batzuk, nahiz eta gai bati buruz ezer ez jakin, beti esan behar dute zerbait. Hauek kritikatzeko erabiltzen da esamolde hau.. Apeles artista grekoak bere zapatariarekin izandako eztabaida kontatzen du: Apeles margolariak bere lehen lanak leihoko hegalean jarri eta ezkutatu egiten zen herriaren kritikak entzuteko. Zapatari bat pasatu eta zapatari botoi-zulo bat falta zitzaiola ikusi zuen; margolariak konpondu zuen. Zapatariak, biharamunean, irudiaren hanka kritikatu zuen, baina Apelesek erantzun omen zion: "Ne supra crepidam sutor iudicet” (Zapatari batek ez luke iritzirik eman behar krepidatik (zapata) gora). Euskaraz badu bere parekoa: Oskigilea mintza bedi oskiz

Tempora mutantur et nos mutamur in illis.

Denbora aldatu egiten da, eta berarekin gu.

Timeo Danaos et dona ferentes.

“Greziarrak beldurra ematen didate, opariak dakartzatenean ere (Troiako zaldia)”. Esaldi hau erabiltzen da adierazteko ez garela norbaitetaz fidatzen bere intentzioak onak badirudite ere.

Una salus victis, nullam sperare salutem.

Garaituentzako salbazio bakarra dago, inongo salbaziorik espero ez izatea.

Entradas relacionadas: