Latindar Historiografia eta Antzerkia, Poesia eta Prosa Klasikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,78 KB

  1. LATINDAR HISTORIOGRAFIA

Historiografiaren lehenengo aztarnak Libri Pontificum izenekoak dira, K.a. V-IV. mendeetakoak. Liburu ofizialak eta publiko honetan adierazita daude pontifizeek idatzitako garaiko gertakizun garrantzitsuenak. Geroago, K.a. IIIan, lehenengo historialariak agertu ziren. Urtez urteko gertaerak bildu, eta antzinako Erromaren historia jaso zutenak. Grekoz idazten zuten, eta haien helburua Erromaren historia atzerrian zabaltzea zen. K.a. I. mendetik aurrera, hainbat idazlek historiografian joera berria garatu zuten.Julio Cesar politikaria eta militarra izan zen. Zesarren bizitzan Galiaren konkistak eta Ponpeio agintariaren aurkako gerrate zivilak garrantzi handia izan zuten. Salustio Krispo, politikaria zen, baina politikagintzatik urrunduta, Erromaren historiaren pasarteak idaztea erabaki zuen, berak bizi izandako gertakizunak dira.

Tito Liviok bere lan handian: Ab urbe condita Erromaren historia kontatzen du, hiria sortu zenetik Drusoren heriotzara arte. Historiaren ikuspegi filosofiko-estoizista du du eta lanaren egituran pasarte narratiboak zein dramatikoak erabiltzeko joera du.

Kornelio Tazito hizlaria eta abokatua izan zen. Politikagintzan aritu zen, eta kontsula ere izan zen idazten hasi baino lehen. Jatorrizko iturriak eta historia-lan batzuk aztertu zituen.


PROSA KLASIKOA. ZIZERON

Literatura-genero honek ahozkotasunari lotutako hainbat esparru hartzen ditu: diskurtsoa, disertazioa, hitzaldia, sermoia... jendea erakarri eta hunkitzea du helburu. Kristo aurreko I. mendearen bukaeran, politika-aldaketa oso garrantzitsua gertatu zen Erroman: Errepublika desagertzea. Horren ondorioz, borroka eta eztabaida ugari sortu ziren, garai hartan, hizlarien kopurua handiagotu egin zen, eta, diskurtsoaren teknikak finkatu egin ziren.Kristo aurreko III. eta II. mendeetan, hileta elizkizunetan hildakoak goratzeko diskurtsoak idazten ziren, Grezia erromatar probintzia bihurtu zen, eta handik hainbat intelektual iritsi ziren Erromara, filosofoak eta hizlariak gehienbat.

Haien artean Zizeron zegoen, garaiko gertakizun politiko garrantzitsuenak gertu-gertutik bizi izan zituena. Errepublikaren defendatzailea izan zen eta horregatik bizitza galdu egin zuen. Zizeronen oratoria-lanen barruan bi atal nagusi bereiz daitezke: diskurtsoak eta erretorika-lanak. Diskurtsoak bi eratakoak dira: judizialak eta politikoak. Diskurtso judizialen artean, aipagarriak dira Pro Archia poeta eta Pro Sex.

Erretorika-lanetan gaitasun naturala, kultura handia, eta diskurtsoaren teknikak nabariak dira.

ANTZERKIA. PLAUTO, TERENTZIO

Kristo aurreko III. mendean, Greziatik ekarritako hainbat tragedia eta komedia antzeztu ziren. Latinera itzulita egon arren, istorioa, lekua eta janzkera greziarra zen. Itzulitako greziar tragediei fabula cothurnata izena eman zieten, eta komediei, fabula palliata.

Mende berean, erromatarrak tragediak eta komediak idazten hasi ziren. Erromatar tragediei fabula praetexta izena eman zieten, eta komediei, fabula togata.

Tragediak ez zuen arrakasta handirik izan, haien arazoak islatzen zelako eta erabilitako hizkera ulertezina zelako herriarentzat. Komediak nahiago zituzten, amodio kontuak eta istorio dibertigarriak. Hizkera zaindua izan arren, ulergarriagoa zen.

POESIA EPIKOA. VIRGILIO, LUKANO

Latinezko lehen poema epikoa K.a. III. mendean izan zen. Errege eta buruzagien ekintza heroikoak kontatzen ziren. Helburu didaktikoa zuen: ikasleei grekoa irakastea.Virgilio maron, Italiako iparraldeko herrixka batean jaio zen. Erromara joatean, Mezenasen eta Augusto enperadorearen literatura-taldean sartu zen. Augustok erromatar herriaren epopeia idazteko eskatu zion Virgiliori. Hamaika urte eman zituen horretako. Idazkera trebea du, epikaren handitasuna eta lirikaren arintasuna arazorik gabe uztartzen baititu. Nobela antzekoa da, bertan abenturak, maitasuna eta gerra nahastuta daude.

M. Aneo Lukano, Kordoban jaio arren, ume-umetan eraman zuten Erromara, bertan ikasteko. Neron enperadorearen agindupeko kuestore izan zen. Enperadorearen eta Lukanoren arteko adiskidetasuna hautsi zenean, Neronek bere aurka egindako konspirazioan parte hartzeagatik leporatu zion Lukanori. Gazte hil arren, Lukanok hainbat lan idatzi zituen: epigramak eta zenbait antzezlan, gehienbat. Lukanok gai historikei buruz idatzi zuen, mitologia alde batera utzita. Lukanok, jainkoak baztertu, eta, horien ordez, gizakiari ematen dio protagonismoa. Haren ustez, gizakiak du ekintzen erantzukizun osoa.

POESIA LIRIKOA. KATULO, HORAZIO, OVIDIO

Lirika generoa berandu garatu zen Erroman. Kristo aurreko I. mendean, lirika garatu zen poeta-talde garrantzitsu baten inguruan: poetae novi edo neoteroi. Poeta gazte horiek epikaren tradizioa eta seriotasuna baztertu, eta bide berriak ikertzen hasi ziren. Adiskidetasuna eta arruntasuna aldarrikatzen zuten, eta poemetako gai nagusia bihurtu zuten. Talde horrek erromatarren artean oso arrakastatsua zen greziar azpigenero bat ere berritu zuten: elegia.

Valerio katulo,bizitzari etekina ateratzea zuen helburu nagusia, hau da, maitaleekin eta lagunekin gozatzea. Poema luze eta azalekoen ordez, sentimenduz betetako poema laburrak proposatu zituen. Poesia erotikoa, lagunarteko esperientziak, huskeriak, satira zorrotza…gaiak landu zituen. Hizkera naturala eta zuzena erabiltzen du poema laburretan; eta hizkuntza jasoa, luzeetan.

P. Ovidio Naso Familia aberatsekoa zen, ikasteaz gain, poesia-emanaldiak ere ematen omen zituen. Ovidioren lanik ezagunenak: Amores, Ars amatoria eta Tristia . Ironiaz betetako poema didaktikoak dira, askotan barregarriak. P. Virgilio Maronen poemetan jorratzen dituen gai nagusiak artzainen arteko amodiozko gorabeherak, antzinako Urrezko Aroaren itzulia, munduaren sorrera mitologikoa, etab.

K. Horazio Flako militarra izan zen, Errepublikaren alde borrokatu zuen. Bi lirika-lan nagusi idatzi zituen Horaziok: Epodoak eta Odak. Poema horietan gai hauek ditugu: baserriko bizitza, eguneroko bizimodua, barru-barruko sentimenduak...

Komediek bakarrizketa luze bat izaten dute sarrera gisa, bertan pertsonai batek iraganeko egoera eta zer gertatuko den azaltzen die. Pertsonaiak ohikoak izaten ziren: gazte axolagabea, emagaldua, agure zekena, soldadu harroputza, neskato maitemindua, sukaldari lapurra, esklaboa...

Autore nabarmeetan Plauto. Haren komedia guztiak palliata dira. Miles gloriosus, Asinaria, Captivi… Pertsonaiek esklaboaren inguruan jarduten dute komedia guztietan. Hizkera aberatsa, zehatza eta adierazkorra erabiltzen du.

Beste autore garrantzitsu bat, Terentzio zen. Plautok bezala, Terentziok ere comedia palliatak idatzi zituen. Adibidez, Andria, Hecyra, Eunuchus... Pertsonaiak ohikoak (anaiak, esklaboa, agurea…). Pertsonaien sentimenduak ñabarduraz beteta agertzen dira, ez dira pertsonaia lauak.

Entradas relacionadas: