Latina Eskuratzeko Oinarrizko Gida: Deklinabideak, Jainkoak eta Erromanizazioa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,27 KB
Latinaren Oinarriak eta Euskal Herriaren Erromanizazioa
Deklinabideak
Deklinabideak: 1-ae, 2-i, 3-is, 4-us, 5-ei
Nominatiboa: nor-nork
Bokatiboa: deikia
Akusatiboa: nor-zer-zertzuk-nortzuk
Genitiboa: noren
Datiboa: nori-norentzat
Ablatiboa: non-nondik-nora-zerez
1. deklinabidea
-a, -a, -am, -ae, -ae, -a / -ae, -ae, -as, -arum, -is, -is
2. deklinabidea
Maskulinoa: -us, -e, -um, -i, -o, -o / -i, -i, -os, -orum, -is, -is
Neutroa: -um, -um, -um, -i, -o, -o / -a, -a, -a, -orum, -is, -is
et = eta (juntagailua) / in = en
Aditz Ohikoak
Izan aditza: ego sum, tu es, ille-illa-illud est, nos sumus, vos estis, illi-illae-illa sunt
Aditz jokoak: ego amo, tu amas, ille-illa-illud amat, nos amamus, vos amatis, illi-illae-illa amant
Latinetik Euskarara: Hizkuntza Aldaketak
Latinetik -r batez hasten diren hitzek, euskaraz a- edo e- bokale protetikoa hartzen dute: rex → errege, ratio → arratoia, rota → errota, Roma → Erroma, rosa → arrosa.
Latinezko p, t, k hotsak (b, d, g bihurtzen dira) euskaraz ozendu egiten dira l eta n hotsen segidan: tempus → denbora, voluntas → borondatea, adventus → abendua, sementis → zemendi/azaroa (haziak ereiten dira), caementum → zimendu (oinarria egiteko harria).
Jainko Greziar eta Erromatarrak
- Zeus / Jupiter: jainko-jainkosen eta gizakiaren aita eta errege.
- Atenea / Minerva: gerraren, jakinduriaren eta ofizioen jainkosa.
- Demeter / Ceres: nekazaritzaren eta lurreko fruituen jainkosa.
- Afrodita / Venus: maitasunaren eta edertasunaren jainkosa.
- Ares / Marte: gerraren eta adorearen jainkoa.
- Hermes / Merkurio: merkataritzaren jainkoa, bidaiarien babeslea eta jainkoen mezularia.
- Poseidon / Neptuno: itsasoko, ibaietako eta lakuetako uren jainkoa.
- Hades / Plutón: hildakoen eta infernuaren jainkoa.
- Hefesto / Vulcano: suaren eta sutegien jainkoa, errementarien babeslea.
- Dionisio / Baco: jaien, mahats-bilketaren eta antzerkiaren jainkoa.
Erromanizazioa
Erromak konkistatutako lurraldeetan, bere kultura, erlijioa, ohitura eta hizkuntza inposatu zituen.
Euskal Herria erromatarrak iritsi baino lehen
Euskal Herria tribuetan banatuta zegoen:
- Antigoiak (Kantabria)
- Karistiarrak (Araba, Bizkaia)
- Barduliarrak (Gipuzkoa, Araba)
- Baskoiak (Nafarroa)
- Akitaniarrak (Iparraldea)
Lurraldearen banaketa eta hizkuntzaren eragina
Ager Vasconum: lur landua eta gainazal laua (Araba eta Nafarroa). Bertan euskara gehiago galdu zen, erromatarrentzat agintzea errazagoa baitzen lur horietan.
Saltus Vasconum: basoz betetako lurra, erliebe malkartsua eta larre arrunteko lurraldea (Gipuzkoa eta Bizkaia). Bertan euskara gutxiago galdu zen, erromatarrentzat lurralde zailagoa baitzen inposatzeko.
Latinezko Esaera Ospetsuak
- "Homo sum, humani nihil a me alienum puto": Gizakia naiz, hortaz ez dut gizatiarra den ezer nigandik arrotz hartzen.
- "Excusatio non petita, accusatio manifesta": Eskatu ez dituzten aitzakiak ematean, zure burua salatzen duzu.
- "Tempus fugit": Denborak ihes egiten du.
- "Homo homini lupus (est)": Gizakia gizakiarentzat otsoa da.
- "Omnia mea, mecum porto": Nirea den guztia, nirekin daramat.
- "Si vis pacem, para bellum": Bakea nahi baduzu, borrokarako prestatu.
- "Vulpes pilum mutat, non mores": Azeriak ilea aldatzen du, baina ez jokabidea.