Latin Historiografia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,23 KB

LATIN HISTORIOGRAFIA

Historiografia Antzinatean hitz lauan egiten den literatur jenero berantiarra dugu, herri jakin baten gertakizunak objektutzat hartzen dituena.

Literatur grekoak aspladidanik hartua zuen Italiarekiko interesa: Odisea, Teogonia..

Erlijio Elkargo bakoitzak bere agiriak zituen artxiboan, garrantsitzuenak Annales Pontificum.

a)Agiri publiko ofizialak brontzeko taulen gainean Erromako leku publikoetan gordetzen ziren, ezagunena, Tabulae censoriae.

b)Agiri pribatuetan ezagunenak Stemma, elogia, naeniae eta laudationes funebres.

c)Analistak: Lehen garaietako bi kronologia zeuden: post reges exactos eta ab urbe condita.

Behin Erromaren historiaren kronologia bete behar zen, kondaira zaharrez, legendez…

Erromatar lehen historialariak analistak Fabio Piktor eta Zinzio Alimento izan ziren, analak idazten zituzten, urtez urte errromatar munduko gertakizunen kronikak.

M.Porzio Katon urtez urteko analistika uzten duen lehen historiagilea dugu. Origines izeneko idazlanean Erromaren jatorria kontatzen da.

Katonen ondoren beste analista belaunaldi batzuk etorri ziren eta euren artean Zelio Antipater ( bellum Punicum), Sempronio Aselio (Historia), Rutilio Rufo, Sisena (Historirae) Klaudio Kuadrigario eta Valerio Antias (Annales)

HISTORIA ETA BIOGRAFIA ERREPUBLIKA GARAIAN

Zesar jeneral, historialari eta diktadore erromatarra zen. Historiagile bezala dugu ezaguna baina kultura handiko politikoa ere bazen.

Bere idazlenen artean hitzaldiak, tratuak (De analogia, De astris, Apophthegmata eta Anticatones), poemak (Herkuleren laudorioa, Iter, Edipo) eta iruzkinak (De bello gallico eta De bello civili) Azken hau hiru liburu dira.

Zesarrek boterearen bila egon zen eta helburu politikoekin idazten diren memoriak idatzi zituen; Comentarii-ak

SALUSTIO

Salustio historialari erromatarra izan zen, Zesarren aldekoa eta Zizeronen etsaia. Zesar hildakoan politika utzi zuen eta obra historikoak idatzi zituen (Historiak, Katilinaren zimarkua eta Jugurtaren aurkako gerra.

Historia Salustiorentzat politikaren jarraipena da, gizaki berezi batzuk egiten dute: Katilina, Mario…

Lan garrantsitzuenak: De coniuratione Catalinae, Bellum Iugurthinum eta Historiae.

HISTORIA ETA BIOGRAFIA GOI INPERIO GARAIAN

  • TITO LIVIO: Kabinetako idazlea dugu (otium studiosum Errepublika bukaeran.

Bakarrik Ab Urbe condita libri ezagutzen dugu eure lanen artean. Historia beretzat exempla bilduma bat dugu, Erromaren iragandako handitasuna goratzen du, bere ohiturak, garaiko gizaki handien bertuteakustelkeria borrokatzeko

  • TAZITO:Hizlari bikaina zen eta obra historikoak idatzi zituen.

Idazlan txikikiak: Agrikolaren bizitza, Germania eta Hizlariei buruzko elkarrizketa.

Idazlan handiak:

   -Historiae: Hamalau liburutan Erromaren historia kontatzen da 69tik 96rarte.

   -Annales: Hamasei liburutan 14tik 69 arte.

Taziotren ustez testigantza historikoa ahos aho zabaltzen da klase politikoaren artean hizlaritza eta zuzenbidea bezala. Gustura jaso zituen senatarien partiduaren barnean gordetzen ziren hainbat iritzi sendo izan onaren gainean (fama) eta zurrumurruen gainean (rumores). Zurrumurruen artean eskandaluak (flagitia), orgiak (stupra) eta beste ekintza izugarri asko (atroces voces)gordetzen ziren.

Acta Senatus-ak kontsultatu zituen, baita Acta diurna populi Romani-ak, Acta senatus et populi-ak. Memoriae-ak izan zituen eskuartean.

Bere aurrekoen kronikak ere erabili zituen; Tiberioren bizitzarako Aufidio Baso eta Servilio Noniano; Neronen bizitzarako Fabio Rustiko eta Kluvio Rufo.

HISTORIOGRAFIA EUSKARAZ

ZESAR, Galietako guda

SALUSTIO, Jugurtaren aurkako gerra

Latin-literaturako sarbidea. Idazleak eta idazlanak.

PROSA KLASIKOA: ZIZERON

Prosa hizkuntzak bere era natural edo arruntean hartzen duen egitura da, poesiak ez bezala neurri eta erritmo jakin batzuk bete behar ez dituena.

Errepublika amaieran hizlaritza, filosofia eta epistolografia landu zituen.

M. Tulio Zizeron (K.a. 106­ 43) Arpinon jaio zen, anaiarekin Erroman ikasi zuen, oratoria, legeak eta filosofia. Erromara K.a. 64. urtean itzuli ondoren ekin zion bere ibilbideari, eta bere kontsulatuan Sergio Catilinak Zizeronek garaitu ondoren Conjuración de Catilina estatu-kolpe ospetsua gertatu zen. Zesarren eta Ponpeioren arteko Gerra Zibila hastean, politikatik urrundu zen, baina Marko Antoniori aurre egiteko itzuli zen. Azkenean, bere sikario batzuek hil zuten, eta burua foroan paseatu zuten. Bere lana hiru generotan oinarritzen zen:hizlaritza , filosofia eta epistolografia

HIZLARITZA: Ondo hitz egitearen artea da, adierazpena edertzearena, hizkuntza idatzia edo ahozkoarekin hizlari on guztien helburuak lortzea: kobentzitu, hunkitu eta gustatu.

Hiru genero aipatzen dira: Judiziala, Deliberatiboa eta demostratiboa.

Zizeronen aurreko hizlaritza artean, K.a. II. mednean hain zuzen, Katon Zaharra izan zen bikainena, eta ondorengoan, autoreen artean Tazito eta bere Hizlarien solasaldia, Seneka eta, batez ere, Kintiliano ditugu.

Zizeronen hitzaldiak zizenbidezkoak eta politikoak izan ziren eta erretorika tratatuen artean bost nabarmendu ditzazkegu; De oratore, Oratoe, De optimo genere oratorum, Partitiones oratoriae eta Topica.

Lehenago aipatu bezala filosofia landu zuen, eta De re publica, De legitibus, Hortensius, Tusculanae disputaationes, De officiis, De natuta deorum, De senectute eta De amicitia izan ziren elkarrizketa ezagunenak.

Gutunei dagokienez bere benetako pertsonalitatea eta baita bere giza jardurea, sendi artekoa eta politikoa geratzen dira islatuak, etengabe idatziak lagun eta etsaien artean, garai hartako historian zeresanik izan zuten guztiekin.  Zizeronen gutun-liburuaren zatiak honako hauek lirateke: Epistulae ad familiares, Epistulae ad Atticum, Epistulae ad Wuintum fratrem, Epistulae ad M.Brutum.

POESIA EPIKOA:

Epika izaera narratiboa diten emaitza literarioak dira eta hizkuntza jaso eta solemnearekin heroein legendazko egitandiak edo herri baten sorrera mitikoak kontatzen dituzte.

Hastapenak: 

    - Carmina convivalia. Kantuak ziren, poetak batek eginak, baina gazte nobleen ahotan jarriak, bere arbasoen ohoretan oturuntzetan abesten zituztenak.

- Carmina triumphalia. Erromatar soldaduek hiritik desfilea egitean bete buruzagiari botatzen zizkioten txantxetako bertsoak ziren.

- Naeniae. Zendu berri noblearen sutan erretzen ari zen bitartean abesten ziren  dolu bertsoak.

Aro Arkaikoan hiru poeta ditugu:

 a)Livio Androniko (K.a. III. mendea)  Tarentokoa zen baino erromatar guden ondorioz esklabutzat hartu zuten. Hala ere, bere talentuari esker erromatar poetatzat dute.

Bere idazlanen artean Homeroren Odisearen latin itzulpena dago baita greziar ereduko antzerki lanak ere. 

b)Nevio (K.a. III-204) Kanpaniakoa jatorriz, lehen guda punikoan soldadu gisa aritutakoa. 

Bere idazlanen artean garrantsitzuena Bellum punicum poema dugu; hau hartu omen zuen Virgiliok bere Eneidarako inspirazio iturri. 

c)Enio (K.a. 239-169)  Rudiae-koa jaiotzaz, Erromaratu zen Etolian erromatar gudarosteekin grekoen aurka borrokatu eta honen ondorioz erromatar hiritartasuna lortu ondoren.

Bere idazlanen artean annales dago. Homeroren Iliada imitatzen duen arren, idazlanaren izpiritua zeharo erromatarra da. 

Aro klasikoan  (K.a. 88 - K.o.14)

Augustoren garaia  izango da erromatar epopeiaren goiburua.

Garai hontako poetarik garrantsitzuena Virgilio (K.a. 70-19) dugu.

Andes-en jaio zen eta filosofia atsegin zuen, dotrina platonikoa, epikurearra eta pitagorikoa ikasi zituen, gerora hainbeste eragin izan zutenak bere bizitzan eta literatur lanean.

Bere lanen artean hiru nagusi aipa ditzazkegu:

  • Bukolikoak: Hiru urtetan idatziak. Hamar poemen bilduma dira Bukolikak, Eglogak ere deitu zaie.

  • Georgikak: Lau liburutako poema didaktikoa. Lurra lantzearen interesa piztu nahi zuen eta lan horietan aritzen zirenak goraipatu.

  • Eneida: Hamaika urtetan idatzi zuen, 30etik 19ra.

Amaitzeko Aro postklasikoa (K.o 14-180) dugu. 

Idazlerik aipagarriena Lukano (K.o. 39-64) da, Kordoban jaioa.

Bere idazlanen artean Farsalia dugu. Hamar liburutan gai historikoa jorratzen da, Farsalian Zesar eta Ponpeiok burutu zuten borroka. Poetak hasieratik parte hartzen du eta berrikuntza nagusiena jainkoek gisa-asuntoetan parte hartzen ez dutela da, jarraipena izango duena ondorengo poema epikotan.

POESIA LIRIKOA.

Poesia lirikoa Grezian jaio zen K.a. VII. mendean.  Lira musika instrumentua erabiltzen zuten poemak errezitatzeko nahiz eta hasieran hasierako helburua kantatua eta ez irakurria izatea zen.

Bertso lerro ezberdinak eta poetaren barne sentimenduak adierazten dira. 

Poesia lirikoa Grezian K.a VII-VI. mendean eman zen, Altzeok bertan bere ideia politikoak adierazi zituen eta Safok maitasun sentimenduak.

Poesia lirikoa Erroman Kalimakoren alenxandriar lirika iturritzat hartuz, K.a I mendean hasi ziren erromatar neoterikoak poema lirikoak egiten. Neoteriko ezagunena Katulo izan zen.

Aro klasikoaren (K.a. 88-K.o 14) barruan hiru poeta nagusi ezberdin ditzazkegu;

a)Katulo K.a 87-K.a 54) Zesarrekin harreman zuzena izan zuen familia aberatsekoa. Bere idazlan garrantsitzuena Carmina da, 116 poemaz osatutako bilduma. Formaren arabera sailkaturik duade: gehienak neurri ezberdinetako lan laburrak, lan luze eta eruditoagoak.  Neoterikoen gai guztiak erabiltzen ditu, hala nola; poesia erotikoa, huskeriak, lagunarteko esperientziak…

b)Horazioa (K.a 65. K.a 8) Aitak, diruduna ez izan arren, Erromara eraman zuen eskolara. Gero Atenasera joan zen filosofia ikastera. 

Bere idazlanen artean 5 bereizi ditazkegu;

a)Satirak: Helburu morala duen poesia kritikoa.

b)Epodoak: Jatorri grekoa zuten konposizio hauek irainak eta laidoak zituzten helburu. Adibide ezaguna, Beatus ille.

c)Carmina. Lau liburutan bildutako 104 poema liriko erromantiko.

d)Epistulae. Bertsoz idatzitako bi gutun liburu.

e)Carmen saeculare.

  • Ovidio (K.a. 43- K.o. 17) Familia aberatsekoa, zaldun herronkakoa. Erroman izan zen erretorika ikasle

    , baina Ekialdera eta Greziara egin zuen ikasketa bidaia. 

Bere idazlanen artean hiru garai ezberdindu ditzazkegu:

  • Maitasun poemak: 

  -  Amores. Korinak, poetaren maitaleak, inspiraturiko poemak.

  - Heroidas. Antzinateko heroinek bere maitaleei idatzitako gutunak.

  - Ars amandi. Emakumezkoek eta gizonezkoek seduzitzeko erabili behar dituzten arteen kodea.

  - Remedia amoris. Emakumearen armetatik kanpo geratzeko aholkuak.

 a)Poesia epiko-didaktikoa:

                        - Metamorfosiak. 15 liburutan jainko eta heroien eraldaketa kontatzen dira.

                        - Fasti. Erroma eta Lazioko tradizio eta festen jatorria jasotzen duen egutegi poetikoa. Bukatu gabea.

b)Poesia elegiakoa:

                        - Tristia. Erbesteko lana.

                        - Epistolae ex Ponto. Erbesteko lana. Lau liburutan elegia distikoak erabiltzen ditu.


Pasa den urtean liburua irakurri eta gero Bilbora joan nintzen Miles gloriosus obra ikustera, eta aurten berriro liburua irakurri dut. Miles gloriosus, Plauto (K.a. 254 – K.a. 184) komediagile latindarraren lanik ezagunenetako bat da. Obra hau Efeson gertatzen da, eta bost ekitalditan banatuta dago. 

Pirgopolínizes soldadu harroputza da eta esklaboek berataz barre egiten dute. Filokomasia bahitu eta Efesora eraman du. Gainera, opari gisa Palestrion jasotzen du, Pleusiklees-en morroia, Filokomasiaz maiteminduta zegoena eta Filokomasia berataz. 

Pleusikles Efesora ere joan da Filokomasia berreskuratzen saiatzera, eta militarraren ondoko etxean hartu du ostatu. Morroiak zulo bat egin du paretean, maiteminduak ikusi ahal izateko. 

Eszeledrok, militarraren esklaboetako batek, Filokomasia eta Pleusikles musuka ikusi ditu baina haiek eta Palestrionek (servus callidus) ukatu egin dute. Bi plan ezberdin gauzatzen dituzte, lehena Filokomasiaren ahizpa bikia zela esatea eta bestea Pirgopolínizes beste neska batetaz maitemintzea.

Azkenean harrapatzen dute, eta adulterioa leporatzen diote. 

Nire ustez obra honek antzinako zein gaur egungo gizartea irudika dezake. 

Azkarra, ezhoikoa eta barregarria da, momentu askotan aurreikusezina. Umorearen bitartez gizarte maila ezberdinak, pikardia, harroputzeria...erakusten dizkigu. 

Hasiera azkarra dauka, orri gutxikoa, baina korapiloan sartzean denetarik gertatzen da (horman egindako zuloa maiteminduak ikusi ahal izateko edo guztien ongia izateko gauzatzen dituzten planak...)

Amaierak guztiz aho zabalik utzi ninduen, Pirgopolínizes galtzen ateratzeak eta beste pertsonaia guztiak  nahi zutena lortzeak  harritu ninduen, eta gainera momentu batetik bestera pasa zen. 

Entradas relacionadas: