Latin Epika: Virgilio, Lukano eta Erromatar Poesia Klasikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,96 KB
Poesia Klasikoaren Ezaugarriak
Epika kontaketa poetikoa da, heroi historiko edo legendarioen balentriak bertsotan kontatzen dituena. Erromako literatura generorik zaharrenetarikoa da, antzerkiarekin batera, baina bere gailurra aro klasikoan iritsi zen, Virgilioren eskutik.
Iturri Nagusiak
Epika latindarraren iturri nagusia greziar epika klasikoa da, Homeroren Iliada eta Odisea bereziki.
Epika Latindarraren Berezitasunak
Epika latindarra hasieratik idatzizkoa izan zen, ez ahozkoa, eta epika kultua bihurtu zen.
- Gai nagusia: gerra punikoak, greziar Troiako gerraren parekoak.
- Estilo solemnea: pertsonaiak heroiak dira, historikoak edo legendarioak, garaiko gizarteak gehien baloratzen dituen ezaugarri eta balio moralen jabe direnak.
- Forma: beti bertsotan, hexametro dotoreetan.
- Figura erretoriko ugari: formulak, epitetoak, konparazioak...
Idazle Aipagarrienak
Aro arkaikoan: Livio Andronico, Nevio eta Enio.
Aro klasikoan: Virgilio (Eneida), Ovidio (Metamorfosiak) eta Lukano (Farsalia).
Virgilio eta Eneida
Virgilioren Biografia
Virgilio K.a. 70-19 urteen artean bizi izan zen. Mantuan, erdi-familia batean jaio zen. Kremonan, Milanen eta Erroman erretorika ikasi zuen, eta Napolesen filosofia.
Augusto enperadorearen eta Mezenasen inguruko poeta izan zen, eta haien ideiekin bat zetozen bere lanak.
Virgilioren Lanak
- Bukolikak (Eglogak): poesia bukolikoa.
- Georgikak: poesia didaktikoa.
- Eneida: poesia epikoa.
Eneida: Erromako Epopeia Nazionala
Gaia: Eneas troiar heroiaren ibilbideak. Troiatik ihesi egiten du eta Italian, jainkoen aginduz, Troia berria sortzen du.
Egitura: 12 liburu. Lehen seiak Odisearen itxurakoak dira, eta azkenak Iliadaren itxurakoak.
Virgilioren Ezaugarriak
- Musikaltasun handia.
- Esaldi sinpleak.
- Lexiko poetikoa.
- Profeziaren erabilera Augusto goraipatzeko.
- Pertsonaien deskribapen biribilak eta gaitasunez beteak.
Lukano eta Farsalia
Lukanoren Biografia
Lukano Kordoban jaio zen, Senekaren iloba izan zen. Erroman hasi eta bizi izan zen, Neronen gortean. Neronek hiltzera kondenatu zuen, Pisonen matxinadako partaide zelakoan.
Lukanoren Lanak
Literatura genero ezberdinak landu zituen: epigramak, poema lirikoak, tragedia, pantomimak eta epikoa.
Farsalia
Gaia: Zesarren eta Ponpeioren arteko gerra zibila.
Ikuspuntua: zientifikoa eta arrazionala. Gertaera historikoen erantzule bakarrak gizakiak dira: gizakien handinahiekeria, ustelkeria, bizioak...