Lapurdiko ekonomia XVII. Mendean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,78 KB


Euskal literatura inprimatua. Gizartea eta ekonomia.
Gizartearen egitura feudalaren gainbehera burgesiaren indartzearekin batera gertatu zen. Italiako hiriak dira gizarte berriaren dinamikaren adierazgarri: Florentzia, venezia. Merkataritzaren garapenarekin gizartearen antolaketa ere aldatu egiten da. Egitura berriak sistema feudalaren bukaera ekarri zuen. Errenazimentu izenez ezagutzen den aldia italian sortu zen. Estilo gotikoa gaitzetsiz, iturri klasikoetara itzuli beharra aldarrikatu zuten. Italiako kulturan quattocentro eta cinquecento izenez ezagutzen diren bi mendeak dira horren lekuko. Florentzia, venezia eta erroma izan ziren errenazimentuaren sehaska. Medici familia, eragin erabakigarria izan zuena artistak eta literatoak bultzatzen. Humanismoa da errenazimentuak dakarren giza ikuspegia berria. Teozentrismotik ihesi giza adimena eta sormena aintzat hartzeko asmoa. Inprenta oso garrantzitsua izan zen ideia berriak zabaltzeko, liburuak herritarren eskuetara iristeko. Gutemberg, fust eta schoffer hasi ziren lehen aldiz, xv mendearen ardi aldera. Erijioa eta politika. Erreforma ere humanismoaren markoan ulertzen da. Ez du balio erdi aroko fede itsuak ez behintzat zientziaren eta kulturare kezkaz bizi direnentzat. Martir Luther eta Joan Kalbin dira erreforma protestantearen gidari ezagunenak. Euskal Herrian ere gauza bera gertatu zen. Albretekoak, nafarroako erreginak, frantziako kalbinistekin, higanotekin, bat egin zuen eta erreforma bultzatu. Kontua da erreformak eliza-
Egitura guztia errotik deuseztatzeko arriskua zekarrela. Erreforma horrekin batera aldaketa ugari zetorren: ordena erlijiosoen deuseztapena, ikono eta irudien kultua ezabatzea, apaizen zelibatoa baztertzea.


Euska idazleak.

Bernart etxepare

Artean Nafarroako erresuma librea edo beregaina zenean, nafarroa behereko garazi aldean sortu zen lehen euskal idazle ezaguna; bertako zen. Obra: Linguae vasconum primitiae. Titulua bera da aski adierazgarria:”euskaldunen hizkuntzaren hasikinak”. 1545ean Bordelen argitaratua. Kritika: Herria-olerkaria da etxepare. Horrekin, herritar arruntarentzat idazten duela esan nahi dugu. Denborak ematen duen distantziarekin, etxepare olerkari handitzat dauka gaur egungo kritikak.


Joanes Leizarraga. Lapurdiko Beraskoitzen sortu eta Nafarroa behereko bastidan hil zen. Apaiz katolikoa izana zen, gero protestantismora bihurtuta. Erreginaren eta Paueko Sinodoaren esanetara jarri zen Leizarraga. Kalbindarrak, ipar euskal herriko jauregietan, apaiztegietan eta burgesen etxeetan buruzagiak eta handikiak bereganatzen hasi ziren. Obra: Jesus krist jaunaren testamentu berria. Kalendrera. ABC. Hiru obrak batera argitaratu ziren 1571n. Kritika: Itzultzailearen meritua da, kritikoek leizarragaren lanean azpimarratzen dutena. Hizkuntza erromanikoen erako prosara eraman zuen. Latinaren eragina duten egitura sintakikoak dira. Iparraldeko euskaldunentzat idatzi zuela igartzen zaio. Hizkuntza jasoaren alde, eta itzulpenari zor zaion seriotasunagatik, latinetik hartutako hitz asko erabiltzen ditu, euskarazko ordainak baztertuz. Zahar-kutsua dario leizarragaren euskarari.


Euskal literatura idatzia xvii.
Mendean. 1.Ingurune historikoa.

Kontraerreforma

Hitzak berak esaten digu mugimendu bortitz honen izaera eta xedea. Martin luther eta joan kalbinen tesietan oinarrituz, europa eta europarrak astindu zituen erreformaren aurka, bide politiko-militarrak zein kulturalak erabiliz saiatu zen eliza katolikoa bere magalean gelditu ziren kristauei eusten eta alde egindakoak berriro ere artalderatzen.

Trentoko kontzilioa

18 urte luzetan teologo eta agintari gorenak bildu ziren eta garai berrietarako elizak egin beharreko egokitzapenak eta doktrinaren zehaztapenak erabaki zituzten. Herri bakoitzari bere hizkuntzan irakasteko egindua eman zuten eta neurriak ere hartu zituzten eliza katolikoaren agintariek. Protestanteek defendatzen zutenaren aurka, honako ideia hauek aldarrikatu zituzten: Salbatzeko, fedea ez da aski; fedea eta obrak behar dira. Zerura bideratzeko bitartekari izaki, elizako hierarkia beharrezkoa da. Santuen irudiek ere garrantzia dute. Jesusen Lagundia: Eliza Katolikoaren aldeko lanean hezkuntzak zuen garrantziaz ohartuta, ikastetxe ospetsuenen ardura hartu zuten. Inprenta-zentsura eta liburu galarazien zrrenda urtetik urtera handituz joan zena. Gaur egun ukaezinak diren aurkikuntza zientifiko eta teoria askori itxi zitzaien atea horrela. 1542tik aurrera inkisizioko epaitegiak indar berriak hartu zituen. Garai berriek zekarten aldaketen uholdeari trabak jartzea zuten helburu epaitegi horiek. Eragin politikoa: Sorginen aurkako jazarpena eta erreketak ere mende honen hasierakoak dira. Euskal Herrian gogoan izateko modukoa izan zen pierre lencre hainbat euskaldun sorginkeriaren salaketaz surtara bidali baitzituen.


Euskal idazleak eta haien arteko lotura. Axular. Bizitza: Pedro Agerre Azpilkueta nafarroa garaiko urdazubi herritzoan jaio zen, Axular izeneko baserrian. Baionako apezpiku zen Bertrand Etxeutzek Sarako erretore izendatu zuen. Hango erretoretza izan zuen bizibide. Obra: Gero, bi partetan partitua eta berezia(1643). Izenari adi, ematen du bazirela bi parte, baina guk bakarra ezagutzen dugu, guztia batean emana datorrelako edo besterik ez zuelako. Zereginak geroko uztea alferraren betiko leloa eta tranpa dela frogatzen du. Kritika: Ezin dugu ahaztu Axular sermolaria izan zela idazlea baino lehen. Irakastea: Gaiaren azalpen luze eta zabala, estilo lasaia. Atsegin izatea: Etsenpluz, aipu ugariz gozatua. Mugiaraztea: Zirikatzaile izan nahi duenean.

Entradas relacionadas: