Lapiazak eta lenarrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,31 KB

  • Lapiazak edo lenarrak:

    Tabike gutxi-asko zorrotzez bereizitako ildoak eta zuloak dira. Zuloak hutsune txikiak dauden lekuetan eratzen dira.

  • Arroilak:

    Haran estu eta sakonak dira, eta isurialde malkartsuek inguratzen dute.

  • Poljeak:

    Sakonune luzeak dira, hondo horizontalak dituzte, eta isurialde malkartuz inguratuta daude.

  • Dolinak edo torkak:

    Ura gelditzen den lekuetan eratzen diren sakonune handiak dira.

  • Haitzuloak:

    Sortzeko, ura infiltratu egiten da, eta lur azpiko kareharrizko eremuetako pitzaduretan galeriak eratzen ditu

  • Leizeak:

    Lurgaina lurpeko galeriekin komunikatzen duten irekigune estuak dira.

  • Lurmuturrak:

    Itsasoan barneratzen diren kostaren irtengune handiak dira.

  • Golkoak eta badiak:

    Kostan barrena itsasoak egiten dituen sargune zabalak dira.

  • Itsaslabarrak:

    Itsasertzeko malkarrak dira, maldatsua oro har, itsasoaren hedaduraren ondorioz sortuak.

  • Itsasadarrak:

    Kostako sargune estuak dira. Ibai-haranen azken zatia.

  • Padurak:

    Lokatzezko lautadak dira. Ibaiek eta itsasoak ekarritako sedimentuak beteta.

  • Albuferak:

    Kostaldeko aintzira gaziak dira, badia ixten duen kordoi batek itsasotik bereiziak.

  • Deltak:

    Kostaren irtenguneak dira, eta ibaiek ekartzen dituzten sedimentu guztiak itsasoak birbana ezin ditzakeenean eratzen dira.

  • Dunak:

    Hondarrezko kostetan egon ohi diren hareazko tontorrak dira.

  • Eguraldi atmosferikoa:

    Atmosferak une eta leku batean duen egoera da, eta oso aldarkorra da. Meteorologiak aztertzen du eguraldia.

  • Klima:

    Atmosferak leku jakin batean duen batez besteko egoera da. Eguraldiak baino ezaugarri egonkorragoak ditu, eta klimatologiak aztertzen ditu klimak.

  • Föhen:

    Haizealdeko mendi hegaletan aireak gora egiten du, eta haizebeko mendi hegaletan berriz, aire lehorrak behera egiten du. Horrek Föhen efektua sortzen du.

Entradas relacionadas: