Langileen Mugimenduak eta Sozialismoa EAEn XX. Mendearen Hasieran

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,89 KB

Langileen Mugimenduak eta Sozialismoa EAEn

Industrializazioa eta Langileen Antolaketa

Industrializazioak eta immigrazioaren gorakadaren ondorioz, EAEn egitura sozio-ekonomikoa erabat aldatu zen. Industrian, langile eta jabeen arteko harreman paternalista desagertu zen. 1886an, Perezaguak lehen elkarte sozialista sortu zuen. Langileen bizimodua eta lan-baldintzak okerrera egin ahala, lan-gatazkak ugaritu ziren, batez ere meatzarien inguruan. Sozialismoa milaka langile mugiarazteko gai zen indar politiko bilakatu zen.

Meatzarien lehen greba garrantzitsua 1890ean izan zen, eta langileek emaitza onak lortu zituzten. 1892an, ordea, porrot egin zuten. XX. mendearen hasieran, gatazkak areagotu egin ziren Perezaguaren erradikalismoaren eraginez. Langile abertzaleek sindikatu berri bat sortu zuten: ELA (Euzko Langileen Alkartasuna). Bere helburua euskal langileen batasuna lortzea zen, eta oinarriak abertzaletasunean eta Elizaren gizarte-hezkuntzan ezarri zituzten.

Euskal Sozialismoaren Sorrera eta Bilakaera

Euskal sozialismoaren oinarria kanpotik etorritako biztanleek osatu zuten, baina euskaldunak ere izan ziren, adibidez, Tomas Meabe, abertzaletasunetik ihesi "La Lucha de Clases" mintegia sortu zuena.

1915ean, euskal sozialismoaren barruan politika moderatuagoa agertu zen, Indalecio Prieto buru zuela. Sozialisten eta errepublikanoen arteko hitzarmena gauzatu zen, eta Prieto Gorteetarako diputatu izendatu zuten 20 urtez. Anarkismoak ez zuen ia indarrik izan EAEn, Katalunian ez bezala.

Espainiak Lehen Mundu Gerran neutral izateak lehiarik gabeko merkataritza izatea ekarri zion, baina geroago, 1921eko krisia agertu zen, eta lan-egoera okertu egin zen.

Primo de Riveraren Diktadura

Primo de Riverak estatu-kolpea eman zuen Bartzelonan, 1923ko irailaren 13an. Hau egun batetik bestera gertatu zen, eta odolik isuri gabe. Momentu hartan, Bartzelona Espainiako politikaren gune giltzarria zen. Gobernuak ezin izan zuen erreakzionatu, eta erregearengana jo zuen, baina Alfontso XIII.ak jeneralaren alde agertu zen, eta gobernua ezartzeko agindua eman zion.

Espainia monarkia parlamentarioa izatetik erregimen autoritario izatera pasa zen; Cánovasen erregimena desagertu zen. Primo de Riverak ez zuen behin betiko erregimena ezarri nahi, aldi baterako "sendakuntza parentesia" egitea baizik. Direktorio militarra ezartzea ondo hartu zuten Espainiako gehienek, ordena berrezarriko zelakoan.

Estatu-kolpea bi indarren babesari esker gertatu zen: burgesia eta langileen mugimendua. Burgesiak, batez ere Kataluniakoak, diktaduraren alde egin zuen. Burgesia modernoak bere helburua lortu zuen: langileen klasea eta alderdietako politikoak geldiaraztea. Langile mugimenduak ez zuen protestarik egin, eta horri esker ezarri ahal izan zen diktadura. Alderdi sozialistak eta UGTk ez zuten ezer egin; azkenean, Primo de Riverari lagundu zioten zazpi urtez, desagertu arte.

Entradas relacionadas: