Langileen mugimendua eta nazionalismoa Euskal Herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,3 KB

Aurrean daukagun testua, la lutxa de klases astearekiko artikulua, jatorriari dagokionez, lehen mailako dokumentua da. Formaren aldetik, zirkunstantziala da eta eduki sozial eta ekonomikoak dauzka. Bestalde, Errestaurazioaren garaian, hau da, Industrializazio garaia Euskal Herrian, zehazki, 1896.Urtean. Idatzi honen egilea sozialista bat da, agian Tomas Meabe izan daitekeena eta bizkaiko langileei zuzenduta dago. Honen asmoa greba arma moduan erabiltzea da eta barrakoiak eta dendak kentzea du helburu.


Idatziaren azterketari hasiera emateko, lehenik eta behin komeni da hitz hauek ondo argitzea, testua hobetu ulertu ahal izateko:


  • Barrakoiak: Etxe honekin, meategietako langileen bizileku zikina eta desegokiari egiten zaio erreferentzia. 

  • Greba: Zerbait aldarrikatzeko egiten den lan etena

  • Dendak: Bizkaiko meagizonek janaria lortzeko derrigorrez erabili behar zuten ekonomatoa. Bertako produktuak gareztiagoak eta kalitate txarragoak ziren.


Idatzian azaltzen diren ideiak nagusiak honela labur daitezke:

1896.Urteko maiatzaren 1ean Bizkaiko meagizonek manifestazioak egin zuten gobernarien aurka, barrakoiak eta dendak kentzeko esanez. Bestetik, 1890.Urtean egindako grebaren ondorioz, lanaldia murriztea lortu zuten; egunean 12 ordu lan egitetik 10 ordu lan egitea lortuz. Beste guztia aldatzea lortu ez zuten, beraz berdin mantendu zen. Horrez gain, Bizkaian, langileak derrigortuta daude enpresetako dendetan eta kantinetan erostera lan egin nahi baldin badute. Horrek norberaren askatasunari erasotzen diola esaten du eta gobernua kultua ez dela azpimarratzen du. Bukatzeko, gobernua egoera honen aurka egon ez arren, greba eskubide erabiliko zutela adierazten du, ez baitie inolako mugarik jartzen.


Testuinguruari dagokionez, Errestaurazio garaian kokatuko litzateke, izan ere, alde batetik industrializazioarekin batera langile mugimenduek indarra hartu zuten euskal lurraldeetan eta bestetik, euskal nazionalismoaren sorrera ere eman zen.

  • Langile mugimendua, hasieratik bukaeraraino (seigarren gaiaren erdia)


Idatzia baloratzeko orduan nabarmentzeko dokumentua dela esan daiteke, izan ere, nahiz eta eskatzen zituen bi gauzak kentzea ez lortu langileak kontzientziatzeko balio izan zuen, langileen greba kontzientziazioa, hain zuzen ere. Sozialistak langileariaren alde zeuden beti eta parte aktiboa hartzen zuten, derrigorrez meagizonak izan gabe.

Entradas relacionadas: