Langileen Mugimendua eta Nazionalismoa Euskal Herrian
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,08 KB
Langileen Mugimendua eta Nazionalismoa Euskal Herrian
Langileen Mugimendua Euskal Herrian
Industrializazioak eta immigrante ugarien etorrerak Euskal Herriko egitura sozioekonomikoa guztiz aldatu zuten, eta industria aurreko garaian langile eta ugazaben artean egondako harreman paternalista amaitu egin zen.
Berrezarkuntzaren sistema monarkikoan, langile erakundeek, hasieran klandestinitatetik eta, geroago, ageriko lanetik, bere iritzi eta eskakizunak agertu zituzten. Langile mugimenduak bi politika eta ekintza joera izan zituen: anarkismoa eta sozialismoa.
1886an, Facundo Perezaguak lehen elkarte sozialista sortu zuen Bilboko tipografoen talde batekin. Denborak aurrera egin ahala, lan egoera zaildu egin zen. Ugarienak meatzari inguruetan izan ziren. Manuel Orte izan zen 1891ko hauteskundeetan Bilboko Udaleko zinegotzi aukeratu zuten PSOEko lehen hautagaia.
Meatzarien lehen greba garrantzitsua 1890ean izan zen, eta emaitza onak lortu zituzten. 1892koak, ostera, porrot egin zuen. Sindikalismoa errotuz bazihoan ere, ez zen guztiz finkatu 1911ra arte. Mendearen amaieran, sindikalismo sozialista Donostian indar hartzen hasi zen, eta, batez ere, Eibarren.
XX. mendearen hasieran, gatazkak areagotu egin ziren, Perezaguaren erradikalismoaren eraginez. Langile abertzaleek euren sindikatua eratu zuten: Euzko Langileen Alkartasuna (ELA). Abertzaleentzat sozialismoa ideologia arrotza zen, kanpotik etorritako beharginen artean errotuta eta euskal herritarrengandik urrun eduki beharrekoa. ELA 1911an sortu zen.
Espainiako Gazteria Sozialistak eta Lucha de clases astekaria eratu zituen. 1915ean, euskal sozialismoaren barruan, politika moderatuagoa agertu zen. Ordezkari nagusia Prieto izan zen, baina buruzagitzatik kendu zuen joera erradikalak. Ondorioz, sozialisten eta errepublikarren arteko hitzarmena gauzatu ahal izan zen.
1917an, greba antolatu zen, porrot egin zuen, eta Prietok argi ikusi zuen ez zela komeni egitura sindikala Gobernuarekin zituen borroketan nahastea. Bai sindikalismo sozialista eta bai anarkista, katolikoa eta abertzalea ere asko hazi ziren, nahiz eta behargin asko sindikatuetan afiliatua ez egon.
Anarkismoak ez zuen apenas indarrik izan Euskal Herrian. Sozialisten moderantismoa ikusirik, sozialismotik banatu ziren eta Perezagua buru zuten komunistek sozialista erradikalak bereganatzea lortu zuten.
Espainiak I. Mundu Gerran neutral izateari esker, lehiarik gabeko merkataritza egiteko aukera izan zuen, eta jarduera horren bidez, etekin errazetan oinarritutako oparotasun bizia izan zuen. Baina epe horren amaieran, krisia etorri zen, eta lan egoera txartu egin zen.
Komunistek finkatzeko aukera ezin hobea zutela zirudien, baina ez zuten egoeraz baliatzen jakin, eta 1921etik 1923ra ez ziren erreformismo sozialistari aurre egiteko aukera koherentea izan.
Primo de Riveraren diktadura ezarri zenean, anarkismoa legez kanpoko bilakatu zen, eta sindikalismo katolikoak indar handiagoa hartu zuen.
II. Errepublikan, ezkerreko alderdi handienetako bat bilakatu ahal izateko oinarriak jartzen lagundu zieten sozialistei.
Euskal Nazionalismoa
Euskal abertzaletasuna, foruen defentsarako giroan sortu zen, baina ez zen burgesia modernotik sortu. Foruak indargabetzeko legeak 1876an sartu ziren, bi erantzun motaz eraginda: amore eman eta probetxua atera zutenak (kontzertu ekonomikoa bihurtuz), eta foruak oso-osorik berreskuratzearen alde egin zutenak.
Bigarren taldekoak gerra karlista galdu zutenak ziren. Tradizioz nekazariak ziren, eta industriaren aurka zeuden.
Iragana idealizatu zuten, eta horrek urrezko aroa galtzea zekarrela adierazi zuten. Industrializazioa, aldraka heltzea, gizarte tradizionalaren aurkakoak ziren.
Sabin Aranak gizartean zeuden ideia horiek batu, lotu eta garbitu baino ez zituen egin. Foruak oso-osorik berreskuratzea subiranotasun osoa berreskuratzea zen, eta horrek independentzia esan nahi zuen. Euskal abertzaletasunaren lema Jaungoikoa eta Lege Zaharra zen, hau da, foruak eta tradizioak.
1895ean sortu zen Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ). Baina alderdiak ezin izan zuen ezer lortu Aranaren lehenengo jarraitzaileen eremuan egon zen bitartean. Beraz, burgesia modernoago eta industrialagora zabaldu behar izan zen. Orduan sortu zen barne tentsioa independentziaren aldekoen eta autonomiaren alde jotzen zutenen artean.
Bigarren taldekoak nagusitu ziren.
Jarrera biak nahasita, alderdiak oreka modukoa aurkitu zuen, eta hala eutsi zion hamarkadetan.
Euskal Abertzaletasunaren Sorrera
XIX. mendearen amaieran sortutako euskal abertzaletasunari bizkaitarrismo esan zitzaion. Gerora, errebindikazioetan euskal lurralde guztiak sartu zituen. Euskal naziotasuna aldarrikatzeko oinarriak arraza, hizkuntza, legea, izaera eta ohitura ziren.
Mundu modernotik babesteko modu bakarra Espainiarekin zeuden lotura guztiak apurtzea eta independentzia aldarrikatzea zen.
Aranaren nazionalismo etniko eta baserri-kutsuko horren ondoan, Ramon de la Sotak liberalismo foruzaletik sorturikoa agertu zen. Askatasun liberalen aldeko dirudun foruzalez osaturiko euskal abertzaletasunaren beste zati hori euren interes ekonomikoak alderdi politiko baten interesekin bateratzen saiatu zen. Abertzaletasuna ikusi zuten euren asmo autonomikoa lortzeko.
1904an, Euzko Gaztedia sortu zen. Hala ere, abertzaleen artean desberdintasunak zeudela eta, joera bi horiek bultzatzeko aldizkariak agertu ziren: Euskalduna (pragmatikoa) eta Aberri (independentistena). 1910ean, Askatasuna taldea, errepublikanoaren aldekoena, banatu egin zen. Bigarren Errepublikan, pentsaera hori berriro agertu zen, eta Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) sortu zen.
Abertzaletasunaren Lehen Gizarte Agerpena
1918 arte, Bizkaian bakarrik gertatu zen fenomenoa zen. Gero, Gipuzkoako gunea eratu ahal izan zen. Araban ez zuen garrantzirik izan Bigarren Errepublikara arte.
1907tik hasita, euskal abertzaletasunaren lehenengo gorakada izan zen. Aldaketei mesede egin zitzaien Roman de la Sota ontzigileari lotutako interes ekonomikoak EAJn sartu zirenean, eta, hartara, laguntza ekonomikoari esker, EAJ hauteskundeak irabazteko aukera izaten hasi zen.
Gregorio Ibarretxe izendatu zuten Bilboko alkate 1907an.
1916an, alderdia Sotaren esku geratu zen, eta Euskal Komunio Nazionalista izendatu zuten. Ordutik aurrera, abertzaletasunaren errebindikazio nagusia autonomismoa izan zen. Udal hauteskundeak irabazi zituen 1917an.
Euskal abertzaletasuna nazionalismo burges bilakatu zen. Euren asmoa Estatuaren barruan autonomia deszentralizatua eratzea zen.
Eli Gallastegik Aberri astekarian idazten zuen independentziaren alde. 1921ean, alderditik bota zuten Euzko Gaztediko beste kide batzuekin batera.
Aberritik banandutakoak, Luis Aranarekin batera, EAJ alderdia (askoz erradikalagoa zena) eratu zuten.
Erresistentzia gogorra egin zion Primo de Riveraren diktadurari. 1930ean, EAJ berritua sortu zen. Urte horretan, beste zatiketa bat eman zen alderdian, Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) sortu zelarik.