Langileen Mugimendua eta Inperialismoaren Arrazoiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,06 KB
Langileen Mugimendua
Ludismoa
Langileek makinen kontra egindako protesta izan zen (Ned Ludd izenarekin lotua).
- Protesta larrienak Ingalaterran gertatu ziren.
- Ehunka langile atxilotu eta epaitu zituzten.
- Nekazariek ere gari-makinak apurtu zituzten.
- Ludismoa Ingalaterran amaitu zenean, industrializazioa hasten ari zen herrietara hedatu zen (Alemania, Frantzia, Belgika).
Langileen lehenengo elkarteak
Industrializazioaren hasieran sortu ziren, baina 1799an Combination Laws legeekin debekatu zituzten. 1824an, Britainia Handiko parlamentuak lanbideetarako eta herrirako baimendu zituen.
Langileek elkarteak sortzeko izan zituzten 4 faktore nagusiak:
- Elkarte batean elkarrekin bizitzea.
- Antzeko interesak eta arazoak izatea.
- Lanbide berean esperientzia berdintsuak izatea.
- Kolektiboa elkartzeko beharra.
Elkarteak pausoka sortu ziren:
- Elkarren Laguntzarako Elkarteak: Istripu, gaixotasun edo heriotza kasuetan kideei laguntzeko.
- Lanbide Elkarteak: Herri bateko lanbide bereko langileak batzeko, soldata eta lan-baldintzak defendatu eta hobetzeko (Britainia Handian 1830ean sortuak).
Kartismoa
Britainia Handiko langileek borroka politikoa egin zuten, herritar guztientzat eskubide berdinak lortzeko helburuarekin.
- 1838an, Londreseko Langileen Elkarteak Herriaren Gutuna idatzi zuen.
- Gizonezkoen sufragio unibertsala, boto isilpekoa eta bidezko hauteskunde-eremuak eskatu zituzten.
Kartismoaren ezaugarriak:
- Eskubide berdintasuna lortzeko ekintza politikoko mugimendua izan zen.
- Metodo baketsuak eta bortitzak konbinatu zituzten.
- Britainiar parlamentuak eskakizun gehienak baztertu eta ekintzak zapaldu zituen.
- Helburuak momentuan lortu ez baziren ere, gobernuak lan-harremanak arautzera behartu zuen (Elkartzeko Lege Zabalagoa, emakume eta umeen lan-eguna 10 ordutara mugatzea, etab.).
Inperialismoa: Arrazoiak
Arrazoi ekonomikoak
- Hazkunde demografikoa: XIX. mendean Europako populazioa hazi egin zen. Baliabide faltagatik, 40 milioi pertsonak migratu zuten. Burgesek aberastasun gehiago lortu zuten eta langileek bizi-baldintzak hobetu zituzten.
- Industriaren hazkundea: Industrializatutako herriek kolonietan energia-iturri eta lehengai berriak bilatu zituzten.
- Merkatu berrien beharra: Produkzioaren hazkundeak kolonietan merkatu berriak bilatzera bultzatu zituen nazioak.
- Garraio-bide berriak: Untzigintzan aurrerapen handiak izan ziren (lurrun-makina eta metalezko untziak).
- Kapital-inbertsioak: Inbertsio berriek monopolioak sortu zituzten, lehengaien eta energia-iturrien merkatua kontrolatzeko.
- Eskulan indigenaren erabilpena: Eskulan merkea erabiliz, eraikin handiak (Suezko eta Panamako kanalak) merkeago egin zituzten.