Langileen lan baldintzak euskal herriko industrializazioan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,7 KB

VICENTE BLASCO IBAÑEZEN EL INTRUSO ELEBERRIAREN PASARTEA (1904)

Aztergai daukagun testua, Vicente Blasco Ibañezek, Valentziako idazle ezagunak, idatzi zuen El Intruso eleberriaren pasartea da,  Valentzian 1904ean argitaratu zuena, Errestaurazio garaian dago idatzia, Alfontso XIII.A Espainiako errege zela. Testu literarioa eta publikoa da, eta irakurleei zuzendua dago. Izan ere, helburua Bizkaiko meatze-barrutietako meatzarien lan eta bizi baldintzaren berri ematea izan zen.

Testuaren azterketari dagokionez, Aresti medikuak, Bizkaiko meatzarien lan eta bizi baldintza gogorrak deskribatzen ditu, oso errealismo handiz (pilaketa, zikinkeria, lanegun luze eta nekagarriak, elikadura eskasa...). Lehendabizi langileak, lanaldi luzeetan aritu ondoren, oso gutxi afalduta eta bustia zituen jantziekin lotara joaten zirela dio. Barrakoietako higiene-falta salatu ondoren, bertako aireztapen faltaren eta sabaiko zuloetan bizi ziren bizkarroien aipamena egiten du. Azkenik, esaten du Bizkaiko peoien lana ez zela espezializatus, edonork egiteko modukoa zela, minerala ez zutelako atera behar lurpeko meazuloetatik, baizik eta lurrazaletik. Ondorioz, meategien jabeek ez zutela arazorik lan eskua lortzeko eta lan-baldintzekin ados ez zeudenak erraz ordezkatzen zituztela beste batzuekin dio, eta horregatik bertako peoientzat oso zaila zela lan-baldintza hobeak eskuratzea.

1841etik aurrera, industrializazioaren hastapenak lehen labe garaien agerpena ekarri zuten Bilbo eta bere itsasadarraren ezkerraldera. Aduanak kostaldera eramatean, Euskal Herria Espainiar merkatuan integratuta geratzea lortu zuen. Aduanak kostaldera aldatu izanak eta kanpoko merkataritzaren zailtasunak direla eta, Bilboko merkatari talde bat industria siderurgikoan inbertitzen hasi zen. Horrela, lehenengo labe garaiak sortu ziren.

Bilboko burgesiak ez zuen kapital nahikorik industrializazioa aurrera eramateko. Kanpoko faktore bati esker lortu zituen horretarako behar ziren kapitalak: altzairua egiteko Bessemer bihurgailuaren aurkikuntza. 1865etik aurrera, atzerriko kapitalez eratutako zenbat konpainia sortu ziren Bizkaiko meatze arroko burdina erauzi eta esportatzeko. Beste enpresari euskaldun batzuk ere hasi ziren burdina esportatzen. Burges talde txiki horrek kapital handiak pilatu zituen burdinaren esportazioari esker, geroago industria siderurgikoan inbertitu zituenak.

1876tik aurrera, gerra karlista amaitu ondoren, Bizkaiko industri hazkundea indartu egin zen. Burdinaren erauzketak eta Ingalaterrara zuzendutako esportazioak gora egin zuten, Bizkaia mineral horren estatuko ekoizle nagusia bilakatuz. Burdin mearen esportazioari esker lortutako kapitalak Bizkaian industria iraultza egitea ahalbidetu zuen. Kapital horiek bildu zituen burges talde txikiaren inbertsioak siderurgiara eta geroago, ontzigintzara ere bideratu ziren.

Industrializazioaren ondorioz sortu zen langile klasearen lan baldintzak oso gogorrak ziren: soldata baxuak, hamar ordu baino gehiagoko lanorduak, gizarte babes eza… Langileen auzuneetako bizi-baldintzak ere oso gogorrak ziren: pilaketak, higiene eza, elikadura eskasa…Blasko Ibañezen eleberriaren pasartean kontatzen eta deskribatzen zaigun bezala.

Pilatzea, langile-auzoetan ohikoa zena, batez ere meatze-zonetan zen nagusi. Meatzeak hiriguneetatik urrun zeudenez, nagusiek barrakoiak eraiki zituzten langileentzat. Instalazio ahulak ziren, meatze barrutia agortuz gero, tokiz erraz aldatzeko modukoak, eta hasiera batean meatzariek derrigorrez bizi behar zuten bertan. Gela bakar bat izaten zen, sarritan komunik gabea, eta bertan ehun ohe baino gehiago pilatzen ziren: ohe bakoitza bi edo hiru langilerentzat zen.

Barrakoiak derrigorrezkoak izateaz gain, meatzariek nahi eta nahi ez enpresaren dendetan erosi behar zuten. Prezioak oso altuak ziren, eta elikagaiak, berriz, oso kalitate txarrekoak.

Enpresaburuen gehiegikerietatik defendatuko zituen lan legedirik ez zegoenez, langileak elkartzen eta egoera jasangaitz hartatik ateratzeko ekimenak antolatzen hasi ziren. Horrela hasi zen langileen mugimendua.


Sortu zen une beretik sozialismoa euskal lurraldeetan ere agertu zen, Facundo Perezaguaren eskutik. Berak sortu zuen 1886an lehenengo talde sozialista Bilbon. 1890ean Bizkaiko lehen greba garrantzitsua egin zen (Greba Handia). Meatzariek eman zioten hasiera, baina siderurgia eta ontzigintzara ere zabaldu zen. Langileen garaipena osokoa izan bazen ere, sozialistek zuzendutako greba hark bultzada handia eman zion sozialismoari. Ondoko urteetan greba ugari egin ziren, betiere sozialisten gidaritzapean.(Langileek 10ordu lanorduak eta derrigorrezko barrakoi edo kantinak kentzea eskatu zuten).

Bizkaiko sozialismoaren indarraren adierazgarri da, 1891ko udal hauteskundeetan, Bizkaian estatuko lehen zinegotzi sozialistak batu izana. “Lucha de clases” Bilbon argitaratzen zen astekaria izan zen sozialismo bizkaitarren komunikabide nagusia. Bere zuzendari izan zen Tomás Meabek “Agrupacion de Jovenes socialistas” sortu zuen 1909an.

1915etik aurrera, Indalecio Prietok, alderdiko joera moderatuaren buruak hartu zuen Bizkaiko sozialismoaren buruzagitza, Perezagua, sektore erradikalekoa baztertuz.

Amaitzeko, esan behar da El intruso eleberriaren pasarte honetan oso argi azaltzen dela garai hartako meatzarien lan eta bizi-badintzak: soldata baxuak, eguzkitik eguzkirako lanaldiak, etxebizitza ez-higienikoak, meategietako jabeen abusuak.. Gauza hauek guztiek bultzatuko zuten langile-mugimendu indartsu bat, sozialismoak gidatuta.





Entradas relacionadas: