Langileen lan baldintzak euskal herriko industrializazioan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,46 KB

“BIZKAIKO LANGILEEI” LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKOA ARTIKULUA
Aztergai dugun testua 1896an Lucha de Clases astekari sozialistan argitaraturiko artikulu bat da, testu soziala eta publikoa. Nahiz eta sinatu gabe egon, FacundoPerezaguak idatzi zuela ondoriozta dezakegu. FacundoPerezagua sozialismoaren aitzindari izan zen eta XIX.Mendearen Bizkaiko meatzeetako langileen egoera azaltzen du artikulu honetan. 
Egileak pasarte honetan, Bizkaiko meatzeetako langileek maiatzaren 1ean Gallartan, derrigorrezko kuartel eta dendak mantentzearen aurka egindako manifestazioaren berri ematen digu. Baita ere, gogoratu egiten du 1890ean egin zuen Greba Handia eta greba hark lanaldia murriztea eta barrakoi eta dendak kentzea eskatzen zuela. 6 urteren ondoren, testua idatzi zenetik, lanaldia 10 ordura jaistea lortu zuten, baina barrakoiak eta dendak egoera berdinean jarraitzen zuten.
Derrigorrezko denda eta barrakoien aurka argudiatzen du, hauek lan askatasunaren eta higiene eta osasunaren legeei aurka egiten dielako. Gainera, gizakiaren kontrako zapalkuntza dela kritikatzen du.Bukatzeko dio, agintariek mugarik jartzen ez badute, meatzariek grebarako legezko eskubidea hartuko dute, barrakoi eta dendak ezabatzeko. 
1841etik aurrera, industrializazioaren hastapenak lehen labe garaien  agerpena ekarri zuten Bilbo eta bere itsasadarraren ezkerraldera. Aduanak kostaldera eramatean, Euskal Herria Espainiar merkatuan integratuta geratzea lortu zuen. Aduanak kostaldera aldatu izana kanpoko merkataritzaren zailtasunak eta Bilboko merkatari talde bat industria siderurgikoan inbertitzen hasi zen. Horrela, lehenengo labe garaiak sortu ziren.
Bilboko burgesiak ez zuen kapital nahikorik industrializazioa aurrera eramateko. Kanpoko faktore bati esker lortu zituen horretarako behar ziren kapitalak: altzairua egiteko Bessemer bihurgailuaren aurkikuntza. 1865etik aurrera, atzerriko kapitalez eratutako zenbat konpainia sortu ziren Bizkaiko meatze arroko burdina erauzi eta esportatzeko. Beste enpresari euskaldun batzuk ere hasi ziren burdina esportatzen. Burges talde txiki horrek kapital handiak pilatu zituen burdinaren esportazioari esker, geroago industria siderurgikoan inbertitu zituenak. 
Bigarren gerra karlistarekin jardueran bertan behera geratu zen, baina gerra amaitzean burdinaren esportazioa areagotu egin zen eta horri esker lortutako kapitalekin, Bilboko itsasadarraren ezkerraldean benetako industria iraultza burutu zen.
1876tik aurrera, gerra karlista amaitu ondoren, Bizkaiko industria hazkundea indartu egin zen. Burdinaren erauzketak eta Ingalaterrara zuzendutako esportazioak gora egin zuten, Bizkaia mineral horren estatuko ekoizle nagusia bilakatuz. Ustiapen erritmoa handituz joan zen 1900.Urtera arte, meatzeak agortzean eta neurri protekzionista ezartzean behera egin zuen arte. Hala ere, burdin mearen esportazioari esker lortutako kapitalak Bizkaian industria iraultza egitea ahalbidetu zuen. Kapital horiek bildu zituen burges talde txikiaren inbertsioak siderurgiara eta geroago, ontzigintzara ere bideratu ziren.
XIX.Mendearen azken laurdenean Bilboko itsasadarraren ezkerraldean gertatu zen industrializazio prozesuak eta Bizkaiko meategien ustiakuntzak lan esku ugaria behar zuten. Hori dela eta, laster sortu zen Bizkaian industriaproletagoa, neurri handiz kanpotik etorritako jendearekin osatuta.Geroago, Euskal Herriko beste leku batzuetakoarekin osatu zen, industrializazioa zabaltzen joan zen heinean.

Industrializazioaren ondorioz sortu zen langile klasearen lan baldintzak oso gogorrak ziren: soldata baxuak, hamar ordu baino gehiagoko lanorduak, gizarte babes eza… Langileen auzuneetako bizi-baldintzak ere oso gogorrak ziren: pilaketak, higiene eza, elikadura eskasa…Blasko Ibañezen eleberriaren pasartean kontatzen eta deskribatzen zaigun bezala.
Pilatzea, langile-auzoetan ohikoa zena, batez ere meatze-zonetan zen nagusi. Meatzeak hiriguneetatik urrun zeudenez, nagusiek barrakoiak eraiki zituzten langileentzat. Instalazio ahulak ziren, meatze barrutia agortuz gero, tokiz erraz aldatzeko modukoak, eta hasiera batean meatzariek derrigorrez bizi behar zuten bertan. Gela bakar bat izaten zen, sarritan komunik gabea, eta bertan ehun ohe baino gehiago pilatzen ziren: ohe bakoitza bi edo hiru langilerentzat zen. 
Enpresaburuen gehiegikerietatik defendatuko zituen lan legedirik ez zegoenez, langileak elkartzen eta egoera jasangaitz hartatik ateratzeko ekimenak antolatzen hasi ziren. Horrela hasi zen langileen mugimendua.
Euskal Herriko langileak sozialismoaren eskutik hasi ziren antolatzen eta berak jarraitu zuen Euskal sindikalismoaren indar nagusiena izaten XX. Mendearen zati handi baten. Hala ere, XX.Mendearen hasieratik beste joera sindikal batzuk agertu ziren, horietatik garrantzitsuena sindikalismo katolikoa eta abertzalea izan zen, EAJ alderdi nazionalista sortu berriari lotuta. Aipagarria da ere Elizaren ekimenez sortu zen sindikalismo katolikoa, batez ere Nafarroatik eta Arabatik sortu zena.
Sortu zen une beretik sozialismoa euskal lurraldeetan ere agertu zen, FacundoPerezaguaren eskutik. Berak sortuen zuen 1886an lehenengo talde sozialista Bilbon. 1890ean Bizkaiko lehen greba garrantzitsua egin zen (Greba Handia). Meatzariek eman zioten hasiera, baina siderurgia eta ontzigintzara ere zabaldu zen. Langileen garaipena osokoa izan bazen ere, sozialistek zuzendutako greba hark bultzada handia eman zion sozialismoari. Ondoko urteetan greba ugari egin ziren, betiere sozialisten gidaritzapean.(Langileek 10ordu lanorduak eta derrigorrezko barrakoi edo kantinak kentzea eskatu zuten)
Bizkaiko sozialismoaren indarraren adierazgarri da, 1891ko udal hauteskundeetan, Bizkaian estatuko lehen zinegotzi sozialistak batu izana. “Lucha de clases” Bilbon argitaratzen den astekaria, izan zen sozialismo bizkaitarren komunikabide nagusia. Bere zuzendari izan zen Tomás Meabek “Agrupacion de Jovenessocialistas” sortu zuen 1909an.
1915etik aurrera, Indalecio Prietok, alderdiko joera moderatuaren buruak hartu zuen Bizkaiko sozialismoaren buruzagitza, Perezagua, sektore erradikalekoa baztertuz.
XIX.Mendearenamaierarate, euskal sozialismoa Bizkaira mugatu zen. Euskal herriko gainontzeko herrialdeetara beranduago heldu zen eta oso astiro zabaldu zen, Eibarren salbuespenarekin. 

Entradas relacionadas: