Langile-mugimenduaren jatorria eta bilakaera Bizkaian
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en
con un tamaño de 2,12 KB
Zergatiak
Testu hau idazteko zergatiak hauek dira:
- Lan- eta bizi-baldintza penagarriak: Lan-jardunaldi luzeak eta erregulatu gabeak (12-14 ordu egunean, 6-7 egun astean).
- Soldata baxuak: Eguneko kobratzea, erosteko ahalmen txikiarekin.
- Enpresen kontrola: Langileak enpresek inposatutako lekuetan erosi, kontsumitu eta lo egitera behartuta zeuden, merkatu librean baino garestiago.
- Bizi-baldintza kaskarrak: Etxebizitza gutxi eta kalitate txarrekoak, elikadura eskasa eta Estatuaren babesik eza.
Idazlearen kontzientzia soziala eta politikoa: Bizkaiko meatzarien eta langileen egoera larriaz oharturik, hura ezagutarazi eta salatzeko beharra sentitu zuen.
Ondorioak
Industrializazioa aurrera joan zen, beharrezkoak ziren kapitalak, merkatuak, teknologia eta eskulana bazeuden. Hala ere, ondorio sozialak ez ziren aintzat hartu.
- Langileen erantzuna: Antolamendua, errebindikazioak eta protestak sortu ziren.
- Mugimenduaren izaera: Hasiera batean, langile-mugimendua gogorra eta muturrekoa izan zen (protesta zabalak, lan-husteak eta grebak).
- Errepresioa eta aldaketa: Protestak ez ziren baketsuak izan, baina XX. mendearen hasieran indar armatuen aldetik (Loma eta Zappino jeneralak) ulermena ere eman zen.
Testuaren garrantzia
Testuaren garrantziaren aldetik, langileen egoera ezagunagoa egin zen, neurri handi batean Blasco Ibáñez idazle arrakastatsuaren lanari esker. Horri esker, hainbat lorpen lortu ziren:
- Lanordu kopurua arautu eta murriztu zen (10 ordu).
- Erosteko askatasuna eta bizilekua aukeratzeko eskubidea.
- Soldaten igoera eta asteko ordainketa.
Langileek indar eta kontzientzia handiagoa hartu zuten, sozialismoaren, anarkismoaren eta komunismoaren inguruan antolatuz. Azkenik, 1911n lehen sindikatu abertzalea sortu zen: SOV (Solidaridad de Obreros Vascos), gaurko ELA (Eusko Langileen Elkartasuna) sindikatuaren aitzindaria.