Langile Mugimenduaren eta Inperialismoaren Gakoak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,77 KB

Langile Mugimenduaren Sorrera

  • Ludismoa: Langileen erantzuna zen, beraien lan-baldintzak okertzen zituen mekanizazioaren hasierako lehiaren aurka.
  • Kartismoa: Langileek mobilizazio politikoa egin zuten; gizonen sufragio unibertsala, ezkutuko botoa eta jabe ez zirenek hautesle izateko eskubidea edukitzea aldarrikatu ziren.
  • Sozialismo utopikoa: Kapitalismoari aurre egiteko aukerak defendatu zituzten eta haien ezaugarriak komunak ziren.
  • Marxismoa: Gizarteari kritika egiten dio eta langileak alderdi politikoetan antolatzeko proposamena egiten du, agintea lortu eta gizartea aldatzeko.
  • I. Internazionala: Londresen sortua. Europako langile guztiak sartzen ziren; Bakunin eta Marxen jarraitzaile sozialisten arteko liskar handiak egon ziren.
  • Anarkismoa: Aginte politiko edo erlijioso guztiak ukatzen dituen politika eta gizarte arloko doktrina eta mugimendua.
  • Bakunin: Erakundeetako ekintza politikoaren aurkari gogorra izan zen. Anarkismoaren teorialari nagusia.
  • Pariseko Komuna: Frantziako hiriburuan izandako altxamendu sozialista, Alemaniarekiko bakearen aurkakoa.

Ekonomia eta Enpresa Egiturak

  • Kartela: Enpresen arteko aldi baterako akordioa, prezioak finkatzeko eta produkzioaren nahiz merkatuaren kuotak euren artean banatzeko.
  • Trust: Jarduera bereko fase desberdinetan diharduten enpresen eta fabrikaren pilaketa eta bat-egitea, produkzioa monopolizatzeko eta prezioa erregulatzeko.
  • Protekzionismo ekonomikoa: Librekanbismoaren aurkako teoria; helburua ekonomia nazionala atzerriko lehiatik babestea da.
  • Taylorismoa: Produkzio-katerari lotuta dago eta honen bidez denbora hilak desagertzen dira.

Inperialismoa eta Nazioarteko Gatazkak

  • Inperialismoa: Nazio bat politika eta ekonomiaren arloan hedatzeko politika.
  • Berlingo Konferentzia: Berlinen egindako konferentzia; Afrika kontinentea okupatzearen eraginezko gatazkak konpontzea izan zen helburua.
  • Balkanetako gatazka: Serbia, Bulgaria eta Greziaren artekoak.
  • Aliantza Hirukoitza: Bismarckek sustaturiko akordio politikoa eta diplomatikoa Alemaniaren, Austria-Hungariaren eta Italiaren artean. Helburua Frantzia isolatzea zen.
  • Igande Odoltsua: Errusian izandako gizarte-mobilizazioa, tsarrari biltzar konstituziogilerako deialdia egin eta lan-hobekuntzak eman zitzan eskatzeko.
  • NEP: Merkataritzarako askatasuna ahalbidetu zen eta enpresa txikiak sortzeko aukerak eman ziren.

Entradas relacionadas: