Langile mugimenduak Euskal Herrian: 4 joera nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,16 KB

Langile mugimenduaren 4 joera nagusiak Euskal Herrian

1. Sozialismoa

Euskal Herriko sozialismoaren oinarria kanpotik etorritako langileek eta bertako jendeak osatzen zuten. Klaserik gabeko gizartea lortzeko, langileek agintera iritsi behar zutela uste zuten, alderdi politiko sendo baten bitartez. 1879an sortu zen PSOE, eta 1910ean Pablo Iglesiasekin parlamentura iritsi zen.

Internazionalaren barruan bi joera nagusitu ziren:

  • Sozialismo iraultzailea: Facundo Perezagua izan zen burua (1886–1915). 1890ean Bizkaian lehen greba modernoa izan zen, eta 1890–1910 artean bost greba orokor egin ziren, langile mugimendu egonkorra sortuz.
  • Sozialdemokrazia: Indalecio Prieto joera moderatuagoaren ordezkari izan zen, sufragioa eta bide demokratikoak erabiliz.

1914 eta 1923–1930 artean, gerra eta krisi ekonomikoek eragin handia izan zuten: meatzaritzan krisia eta itxierak gertatu ziren, baina metalurgian esportazioak igo ziren. Bilboko langileak PSOE/UGT-en sartu ziren, eta Gipuzkoan, bereziki Eibar inguruan, UGT-k indar handia hartu zuen.

2. Anarkismoa

Anarkistek ere klaserik gabeko gizartea eskatzen zuten. Langile eta nekazariek laguntzarik gabe antolatzea eta zapalkuntzaren aurrean iraultza egitea proposatzen zuten. Ez zuten gobernurik onartzen eta ez ziren hauteskundeetara aurkezten. 1910ean CNT sortu zen, nahiz eta Euskal Herrian indar handirik ez izan.

3. Sindikalismo kristaua

Eliza ingurukoek sortutako elkarteak ziren, langileen arteko lankidetza hobetzeko helburuarekin. 1911n Euskal Herrian izaera katolikoa, nazionalista eta euskalduna zuen sindikatua sortu zen: SOV-ELA.

Sindikatu honen helburuak:

  • Euskal langileen batasuna eta anaitasuna lortzea.
  • Abertzaletasuna eta Elizaren gizarte-hezkuntza sustatzea.

4. Komunismoa

Sozialismo iraultzailearen garapena da, sozialdemokratekin izandako liskarren ondorioz sortua. 1919an 3. Internazionala sortu zenean, PSOE-k ez zuen bat egin; hortaz, militante sozialista batzuek Alderdi Komunista sortu zuten.

Entradas relacionadas: