Langile Mugi eta Nazioanlism EH

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,51 KB

Langile Mugi eta Nazioanlism EH1-Langile mugimendua ESP/EHIndustrializazioaren lan baldintzak gogorrak bizi baldintzak gogorrak. Enpresaburuen defentzarako legedirik ez, langileak elkartzen hasi egoeratik irteteko prestatu. b-BilakaeraEspainian lehen langile ekimenak 1830eko hamarkadan burutu ziren, Katalunian gehienbat. 1840tik aurrera langile elkarteak hasi ziren agertzen, egoera ez ohikoetan elkarri laguntzeko helburuarekin. Gobernuek legez kanpoko deklaratu bazituzten ere, pixkana- pixkana haziz eta indartuz joan ziren. Seiurteko iraultzailean , langile mugimenduak bultzada handia izan zuen, langile elkarte asko eta asko legeztatu baitziren. Alderdi Sozialistari dagokionez, hauteskunde politikari ekin zion, eta 1910tik aurrera errepublikarrekin koalizioan aurkeztu ziren. Primo de Riveraren diktadurak oso gogor jazarri zuen anarkismoa, eta afiliatuen kopurua asko jaitsi zen. Alderdi Sozialistak, berriz, erregimena babestu zuen, eta bere sindikatua, UGT, Espainiako eta Euskal Herriko sindikatu indartsuena bilakatu zen. c-Langilemogumindeua EH mendearen azken laurdenean Bilboko itsasadarraren ezkerraldean gertatu zen industrializazio prozesuak eta Bizkaiko meategien ustiakuntzak eskulan ugaria behar zuten. Euskal Herriko langileak sozialismoaren eskutik hasi ziren antolatzen, eta berak jarraitu zuen euskal sindikalismoaren indar nagusiena izaten XX. mendearen zati handi baten. Mendearen hasieratik beste joera sindikal batzuk agertu ziren, horietatik garrantzitsuena sindikalismo katolikoa eta abertzalea izan zen, eta EAJ alderdi nazionalista sortu berriari lotuta zegoen. Berak sortu zuen 1886an lehenengo talde sozialista Bilbon. Langileen garaipena osokoa izan ez bazen ere, sozialistek zuzendutako greba hark bultzada handia eman zion sozialismoari.Bere zuzendaria izan zen Tomás Meabek Agrupación de Indalecio Prieto sozialismo bizkaitarraren buruan egon zen Guda Zibila amaitu arte eta, era berean, estatuko buruzagi sozialista nagusienetakoa izan zen. 2-Nazionalismoa Nazionalismoa bere herria nazio izatearen kontzientzia hartu eta bere estatu propioa eraikitzeko edo bere interesentzat egokiena den politika erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen duten pertsonen doktrina politikoa da. Euskal nazionalismoa teoria honetan oinarritzen da. Nazionalismoa XIX.3-Ezaugarriak Espainian Nazionalismoa Europan baino beranduago agertu zen, XIX. mendearen bukaeran, hain zuzen. Liberalismoaren ezarpenak ekarritako zentralismoa areagotu zen neurri berean, kontzientzia nazionalista sendotu egin zen.Horren ondorioz berpizkunde literarioa, linguistikoa, artistikoa eta historikoa gertatu zen.


EUSKAL HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOA 1892an Sabino Aranak bere lehen obra nazionalista idatzi zuen. Sabino Aranarentzat arraza zen euskal nazioa definitzen zuen funtsezko ezaugarria. Atzerriko eraginen aurrean hizkuntzaren garbitasuna defendatu zuen. 1876ko legea ezeztatzea eskatzen, baizik eta Hala ere, denboraren poderioz, industrializazioa onartu ez ezik, euskaldunen lorpen garrantzitsutzat ere jo zuen. Aranarentzat Euskadiren iragan historiko independentea, Euskadi nazioa zela frogatzen zuen elementua zen, berreskuratu behar zena, hain zuzen.. Ideia nazionalisten lehenengo jarraitzaileak 1898an EAJn Ramón de la Sota buru zuen talde foruzalea sartu zen. Elkartetik zetozen goi burgesiako kideak ziren eta Aldi berean, planteamendu independentistekin jarraitu zuen. Vascos Españolistas antolatu zuen. Sabino Arana hil ondoren aukera nazionalista bien arteko tentsioak hasi ziren alderdiaren kontrola eskuratzeko 1905eko udal hauteskundeetan nazionalismoak Bilbon lortu zuen arrakastarekin batera euskalerriakoen tesiek irabazi zuten, independentziaren nahiak alde batera utziz. Beraz, alderdia finkatu egin zen eta afiliatu-kopurua asko handitu zen, eta Gorteetarako hauteskundeetan arrakasta handia izan zuen.

II.ERREPUBLIKA1-Errepublika Ezarri 1931ko apirilaren 12ko udal-hauteskundeetan alderdi errepublikarrek irabazi zuten probintzietako hiriburu gehienetan. Redondok zuzendua, eta Falange Española José Antonio Primo de Rivera-rena. 2-Behin-behineko Gobernua(1931konsti) 1931ko apirilaren 14an behin-behineko gobernua sortu zen, koalizio errepublikazale-sozialistako kideek osatua.Alcalá Zamora zen gobernuaren buru.Era berean, hauteskundeetarako deia egin zuen Gorte Konstituziogileak osatzeko eta konstituzio berria egiteko.Ekainaren 28an egin ziren eta errepublikar ezkertiarrek eta sozialistek lortu zuten gehiengo osoa; Hego Euskal Herrian bakarrik irabazi zuten eskuinaldeko alderdiek, EAJk eta karlistek osatutako koalizioak, hain zuzen. 3-Etapak a-Azañaren biurteko erreformista31-33 1931ko urrian Alcalá Zamorak dimisioa aurkeztu ondoren, Azaña behin-behineko gobernuaren presidente aukeratu zuten.Maciá Generalitateko presidentea izendatu zuten eta, hau hiltzerakoan , Lluis Companysek ordezkatu zuen. Azañak sustatutako erreformak ondoeza sortu zuen armadan. Errepublikaren gobernuak estatu kolpea emateko saio hura ezereztu eta Sanjurjo atxilotu zuen. Konstituzioak Derrigorrezko Lehen Hezkuntza doanekoa eta mistoa ezarri zuen.1932ko irailean onartu zen Nekazaritzaren Erreformarako Errepublikako presidenteak laguntza eskaintzeari utzi zionean, Azañak dimititu egin zuen 1933ko irailean


. b-Eskuidarrenbiurtekoa33-36 CEDAk diputatu gehien atera bazuen ere, hasieran ez zuen gobernuan parte hartu, muturreko ezkertiarrek altxatzeko mehatxua egin baitzuten. 1934ko uztaila hil gatazkatsua izan zen gobernuarentzat. Gobernuak Afrikako Armada, bidali zuen altxamendua zapaltzera Frankoren gidaritzapean. Horren ondorioz, eskuinaren eta ezkerraren arteko banaketa handiagotu egin zen. c-Frontepopularra36-39 Azaña Errepublikako presidente eta Casares Quiroga gobernuburu izendatu zituzten.Gobernu berriak hainbat helburu:Eskuineko gobernuaren errepresioaren biktimentzako amnistia.Konstituzioarenganako begirunea.Erreforma fiskala.Nekazari pobre eta behe mailako sektoreen egoera hobetzea.Kataluniako Autonomia Estatutua berrezartzea. Falangea legez kanpo uztea .Apiriletik ekainera bitartean Espainia iraultzatik hurbil egon zen: grebak, lurren okupazioak, armadari irainak, ezker eta eskuin muturren indarkeriazko ekintzak eta abar ugariak izan baitziren.

II.Errepubli+GZ EH1932ko urtarrilean Estatutuaren aldeko beste kanpaina bat hasi zen eta ekainean euskal udalek autonomia proiektu berria aurkeztu zuten. 2-GZ a)Estatu kolpetik GZ Fronte Popularraren garaipenaren ondoren, eskuindarrek erabaki zuten boterea hartzea indarraren bidez, eta altxamendu militarra antolatzen hasi ziren.  b)Nondiknora Madrilen aurkako erasoaldiaIrunek, Tolosak eta Beasainek jasan zuten erasoa.  Bien bitartean, Donostia itsasotik bonbardatu zuten. Irailean, nazionalek Irun hartu eta muga itxi zuten.  Euskal Autonomia Estatutua lortzeko azkartu egin ziren, eta EAJko kidea zen Manuel Irujo Justizia ministro izendatu zuten. Estatutua onartu zuten, Elgetako Estatutua izenez ezagutua. Itsasoan ere egon ziren aurre-aurreak Euskal Nazionalek aise egin zuten aurrera. 1938ko apirilean lortu zuten, Castellora iritsi zirenean. Iparraldeko frontea desagertu zenetik gerraren amaieraraBaina oso guda luze eta odoltsuaren ondoren , errepublikazaleek berriz ibaia zeharkatu behar izan zuten Gerra galduta zegoela ikusirik, Madrileko Defentsa Nazionalek, Levanteko azken erresistentzia guneak desegin ondoren, Madril hartu zuten 1939ko apirilaren 1ean, Gerra Zibilari amaiera emanez c)G ondorioakGerrak galera demografiko garrantzitsuak ekarri zituen.  Zenbait intelektual eta politikari erbesteratu behar izan ziren eta gelditu zirenek zentsura pairatu behar izan zuten.


Estatu Frankista sorrera  Zenbait iturri ideologiko eta erreferentziatatik bereganatutako ideien sintesia izan zen frankismo izenarekin ezagutzen duguna.  b)Antikomun Komunismoa altxatuek erabili zuten aitzakietariko bat izan zen.  c)Katolizizmo Frankismoak eta Eliza Katolikoak elkarri lagundu zioten eta batak bestea justifikatu nahi izan zuen. b)Esp egoera GO Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, irabazleek isolatuta utzi zuten Espainia Ondorioz, 1946an ez zitzaion NBEn sartzen utzi.Baina 1947az geroztik, nazioarteko giroa aldatzeran, eta gerra hotza hasteran, Mendebaldeko herrialdeek aldatu egin zuten erregimen frankistarekiko jarrera, eta amaiera eman zioten isolamenduari. Espainia ez zuten Europako Ekonomi Elkartean edota NATOn onartu askoz ere beranduagora arte, Franco hil ondoren. 4- Erregimen Fran barne politi Frankismoa diktadura pertsonala izan zen eta, kanpo-politikan bezala, barne-politikan ere duda-mudako jarrerak izan ziren nagusi. MGarte Garai horretan falangistek pisu politiko handia izan zuten eta Francoren boterearen beste botere paralelo bat osatu nahi izan zuten. Haren bidez, Gorteak berriro ezarri ziren, baina, erabakitzeko ahalmenik izan barik, aholkularitza zereginak baino ez zituzten. b)BMGTIK 56kogertaerararte Mundu Gerra amaitu eta gero, nolabaiteko irekitasuna erakusten zuten legeak ezarri zituen Francok.  Dena den, haiek ez zuten sistemaren demokratizazioa ekarri, keinu hutsak baino ez ziren izan. Orientabide berriek, arazorik larrienak konpondu ez ezik, prezioen igoera ere ekarri zuten eta, ondorioz, erregimenaren kontrako grebak.6-Erregimenaren Oposizio A) Oposizioa gerra zibila amaitu ondoren.  Bigarren Mundu Gerra bere azkenetara iritsi zenean, atzerriko oposizioa indartu eta berrantolatu egin zen, pentsatzen baitzuen aliatuen usteko garaipenak Francoren gainbehera ekarriko zuela, Espainian berriro errepublika ezarriz.

Diktadura Frankista EH 1-Francoren erregimenaren garaian, Euskal Herriak estatuko gainerako lurraldeek izan zuten egoera berbera jasan zuen.
Totalitarismoan oinarritutako erregimen hark Espainia bakarra eta uniformea sortu nahi izan zuen. Horren ondorioz, giza eskubideek, eskubide politikoek, hizkuntzak, ohiturek eta, oro har, euskal kulturak zapalkuntza handia jasan zuten. 2-GO eta Erregimen hasiera Gerra osteko urte haiek ekonomikoki ere oso gogorrak izan ziren, gerrak eragindako kalteak eta, nazioarteko isolamenduaren ondorioz, ezarri zen ekonomi politika autarkikoagatik. Bigarren Mundu Gerra hasi ondoren, alemaniarrek Frantzia hartu zutenean, euskal herritar asko deportatu egin zituzten, Eusko Jaurlaritzaren lokal asko itxi eta zenbait argitalpen, Euzko Deya adibidez, zuten


3-Erregi sendotu eta opozizio krisialdi Urte haiek oso gogorrak izan ziren euskal oposizioarentzat, errepresioari eta nazioarteko laguntzarik ezari oposizioaren barruko tirabirak gehitu baitzitzaizkien. Hitzarmen hori ez zen ondo ikusi barne oposizioan eta EAJren baitan lehen desadostasunak hasi ziren. 4-Garapen araoa eta Opozisio Berri 60ko hamarkadan, Euskal Herriak industrializazio prozesu berria eta azkarra izan zuen. mendearen hasieran izan zenak ez bezala, Bizkaian eta Gipuzkoan ez ezik, Araban eta Nafarroan ere izan zuen eragina. Erakunde horrek erabaki zuen bere ideologiaren barnera marxismoa biltzea eta ekintza armatuak erabiltzea. Lehenengo atentatua 1968ko abuztuan egin zuen.ETA militarrak irtenbide militarraren apustua egin zuen, eta ETA politiko-militarrak gainerako oposizio indarrekin parte hartu nahi zuen 5-Frankismo amaiera 1970eko hamarkadan, euskal gizartea erradikalizatu egin zen, eta ETAk ekintza armatuak areagotu egin zituen. Epaiketa horrek frankismoaren historian izan zen oposizio-mugimendurik indartsuena bultzatu zuen, bai estatuaren barnean, baita atzerrian ere. Azken urteetan diktadura garaiz kanpo eta isolatua geratu zen, eta desegin egin zen erregimenari kohesioa ematen zion bakarra, Franco, hil zenean 1975eko azaroaren 20an.

Tranzizioa15-85 78ko Konsti eta 79ko Gerni Estatutu Heriotzaren ondoren erregimena iraunarazteko asmoz, monarkia ezarri bazuen ere, ez zuen lortu, Espainiak erregimen autoritariotik demokraziara eramango zuen bideari ekin baitzion.  Beraz, 1975ean, Francoren heriotzarekin, Trantsizioa deritzon aldia hasi zen, eta 1982ra arte, alderdi sozialistak boterea eskuratu zuen arte, iraun zuen.  Azkenik, hausturaren aldeko gehienak hirugarren bide horretara biltzeak ahalbidetu zuen irtenbidea. 2-Monarkia Ezarpena Erregeak inbestiduran askatasun handiagoko garai berri baten hasiera iragarri zuen.
 Hala ere, Carlos Arias Navarro izendatu zuen gobernuburu, eta bazirudien immobilismoari eutsiko zitzaiola 3-Errefor Politi Baina guztiak harritu zituen amnistia eman zuenean eta oposizioko alderdi bakoitzarekin hitz egiten hasi zenean.


5-78ko Konstit Testuak harrera ona izan zuen, Euskal Herrian izan ezik, bi ganbarek eta, ondoren, 1978ko abenduaren 6ko erreferendumean, herritarrek onartu baitzuten.  Izan ere, Estatuaren batasuna aitortu arren, Estatuko lurraldea antolatzeko autonomiaren bidea zabaltzen zuen.  Suárezek irabazi zuen berriro, baina, oraingoan, erosotasunez gobernatzen utziko zion gehiengo absoluturik ez zuen lortu.Udaletako boterearen, eta Estatukoaren artean nabarmendu zen kontraesan horrek ezegonkortasun politiko ikaragarria ekarri zuen.  Azkenean, Suárezek, babes nahikorik ez zuelarik, dimisioa aurkeztu zuen 1981eko urtarrilean. Suárez ordezteko, UCDk Leopoldo Calvo Sotelo aurkeztu zuen. Baina, horrela izan ez zenez, estatu kolpeak porrot egin zuen. Calvo Soteloren izendapenak ez zuen UCDren gainbehera geldiarazi.

Entradas relacionadas: