Landaredi potentziala

Enviado por Pablit y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,73 KB

Erromako Ituna: Europar Ekonomia Erkidegoa (E.E.E.) ezartzeko 1957ko martxoaren 25ean sinatu zen ituna. Europar Batasuna: Integrazio ekonomikoa eta estatu kideen arteko lankidetza indartzea nahi duen nazioz gaindiko europar erakundea da.Autonomia Erkidegoa: 1978ko Espainiako Konstituzioan oinarritutako entitate politiko-administratiboa. Mugako probintziek, uharteko lurraldeak edo eskualde-izaera historia duten probintziek osatzen dute


Mendigune zaharra

: Aro Tertziarioan sortuak mendiak dira, zokalo baten bloke bat altxatzearen (gaztetzearen) eraginez, alpetar orogenesiaren presioak direla eta.

Tolestura Mendikatea:

Aro Tertziarioko alpetar orogenesian sortutako goraguneak dira, itsasoak Aro Sekundarioan jalkitako material sedimentarioak, batez ere kareharriak.

Arro sedimentarioa

Aro Tertziarioan sortutako inguru hondoratuak dira, eta sedimentuz bete ziren, batez ere buztinez eta kareharriz. 

Desertifikazioa

Inguru lehorretako, erdi lehorretako eta azpi-hezeetako lurrak degradatzea da, muturreko higaduraren ondorioa izanik, eta lurzoruaren geruza emankorra suntsitzean datza. Erliebe karstikoa: Kareharriz eratuta dauden lurraldeetan uraren higaduran sortzen duen erliebe mota. Harri pitzaduretatik barrena eta lurpeko urek sortzen dute erliebe hau.

Arro hidrografikoa

: Lurraldearen atal bat da, eta bertako urak ibai nagusi batera eta horren ibaiadarretara iristen dira. Uren banalerroa:
Isurialdeak banatzen dituen mendi-tontorrek eratzen dituen lerroa da. Isurialde bakoitzean itsaso berera isurtzen dute lurralde horren ibaiek, beren arroak eratuz.
Landaredi potentziala: Eremu jakin batea n, gizakiaren jarduerak ekosistema naturala aldatuko ez balu, izango litzatekeen landaredi egonkorra. Ekintza-zentroa (antizikloi eta depresio edo borraska): goi- eta behe-presioko airearen inguruak dira lurrazaleko zirkulazioan.

Entradas relacionadas: