Landaredi potentziala definizioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,84 KB
Geografia: Lurraren azterketa da eta beronen itxura, kontinenteak, ibaiak, herrialde, mendiak, hau da, aspektu fisikoen, eta gizakiarekin erlazionatuta dauden aspektuen harremanak ikertzen dituen zientzia da.Mapa: Eskualde bateko edozein aldagai irudikatzen duen adierazpen grafikoa da.Paisaia: Natura-ingurunearen osagai fisiko eta biologikoen eta giza jatorriko osagaien arteko elkarreraginaren emaitza da.Erromako Ituna: 1957an Belgikak, Herbehereek, Luxenburgok, Frantziak, Alemaniako Errepublika Federalak eta Italiak sinatutako akordioa, CEE/EEE(Europako Erkidego Ekonomikoa) eta EURATOM (Energia Atomikoaren EuropakoErkidegoa) sortzeko.Europar Batasuna: Europako Elkarte Ekonomikoaren ondorengo bezala 1993an eratutako elkarte ekonomiko eta politikoa. Europako 28 estatuz osatuta dago. Parlamentua, Europar Batasuneko Ministro Kontseilua eta Batzordea dira erabaki organo nagusiak.Autonomia-erkidegoa: Bere ordezkarien bidez bere burua administratzeko ahalmena eta autonomia legegilea eta betearazteko eskumenak dauzkan Espainiako lurralde-entitatea.Unitate morfoestrukturala: Egitura geologiko eta modelaketa konbinatzetik sortzen diren erliebe multzo handiak. Mendigune zaharra/Mazizo zaharra: Paleozoikoko material kristalino eta metamorfiko zurrunek sortutako egitura geologikoa, alpetar orogenesian ezin izan ziren tolestu eta desitxuratu ziren konkor ala hausturaren bidez.Tolestura-mendikatea:Forma aldakorreko erliebe-unitatea da, bi plaka tektonikoak hurbildu eta beraien artean egindako tolesturaz eta konpresioaz sortzen dena. Honen ondorioz, mendi hauen tontorrak altuak eta malkartsuak izaten dira.Arro sedimentarioa: Hondoratze-eremua, non higaduraren ondorioz materia sedimentarioen pilaketa gertatzen baitaModelatu karstikoa: Kareharrietan erliebeak hartzen dituen formen multzoa da; endokarstikoak, lurrazpian eratzen direnak eta forma exokarstikoak, azalean eratzen direnak.Klima: Eskualde bateko egurats edo atmosfera-egoeren seriea da, beraz, denbora luzean neurtuak.Eguraldia: Halako une batean atmosferak daukan egoera da, hainbat elementu meteorologikoz definitua.Eguraldi mota: atmosferak izan ohi dituen egoera tipifikatuei deritzo, egonkor edo ezegonkorra izan daitekeelarik; elementu atmosferikoen konbinaziotik finkatzen dira, eta Iberiar Penintsulan adibide bezala iparreko hotzaldia, Levanteko ekaitzak (tanta hotza), barnealdeko eguraldi eguzkitsu, baita udako ekaiztsuak genituzke.Ekintza-gunea (antizikloia eta depresioa –borraska ): Presio altuko (antizikloi) eta behe-presioko (depresio) gunea, estadistika-maiztasunean leku jakin batean kokatu egiten da eta bere inguruko aire-masak eta fluxuak bideratzen ditu.Aire-masa: Aire gorputz erraldoia, propietate fisiko homogeneoak dituena, bereziki tenperatura eta hezetasuna.Arro hidrografikoa: ibai batek eta haren ibaiadarrek drainaturiko lurraldea.Ibai-erregimena: Ibai bateko ur-bolumenak edo emariak urtean zehar dituen gorabeherak, prezipitazio-motekin eta maiztasunarekin erlazioa duena.