Landaredi potentziala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,66 KB

  1. UNITATE MORFOESTRUKTURALA: Erliebeak dituen formak eta barruko antolaketak dira.

  1. MENDIGUNE ZAHARRA/ MAZIZO ZAHARRA: Aro tertziarioan sortutako mendiak dira, zokalo baten bloke bat berriz altxatzearen eraginez. Material paleozoikoak dira.Gaur egun, mendigune horiek itxura biribilduak eta tontor lauak dituzte, higadura handiko inguruak dira eta. Penintsulan mendikate zentralak, Toledoko mendiak, Galiziako mendiguneak eta Kantabriar mendikatearen mendebaldeko zatia mendigune zaharrak dira.

  1. PITO TOLESTURA MENDIKATEA: Aro tertziarioko alpetar orogeniar sortutako goraguneak dira, itsasoak aro sekundarioan jaulkitako material sedimentarioak,  sortutakoak. Gaur egun aldapa handiak eta forma malkartsuak dituzte, gazteak direnez higadurak oraindik ez ditu leundu. 

  2. ARRO SEDIMENTARIOAK EDO SAKONUNEAK: Aro tertziarioan sortutako inguru hondoratuak dira, eta sedimentuz bete ziren batez ere buztinez eta kareharriz. Gaur egun, erliebe horizontal edo apur inklinatuak dira, orogenesiek ez dute eta eraginik izan.

  1. MODERATU KARSTIKOA:  Harri nagusia kareharria da, harri hori gogorra eta higadura eta pitzadura  sortuz apurtzen da eta urarekin erraz disolbatzen da. Erliebe konplexua sortzen du, erliebe karstikoa. Hauek dira erliebe horren forma tipikoak: lapiazak, dolinak, kobazuloak eta leizeak.

  1. KLIMA: Leku bateko Atmosferaren batez besteko egoera da. 

  1. EGURALDIA: Atmosferaren egoera leku batean eta une jakin baten da. 

  1. EGURALDI MOTA: Altuerako eta lurrazaleko zirkulazio atmosferikoen eraginez, urte osoan egoera atmosferikoen segida gertatzen da. Eta egoera horiek, eguraldi motak dira.

  1. EKINTZA GUNEA (ANTIZIKLOIA ETA DEPRESIOA-BORRASKA): Ekintza zentro termikoak airea hoztearen edo berotzearen eraginez sortzen dira. Antizikloi termikoa aire masa bat hozten denean sartzen da: aire hotzak pisu handiagoa du, behera egiten du eta goi presioa eragiten du. Depresio termikoa aire berotzen denean sortzen da: aire beroak pisu txikiago du, gora egiten du eta behe presioa eragiten du 

  1. AIRE MASA: Tenperatura, hezetasun eta presioaren ezaugarri jakinak dituzten aire atalak dira.

  1. ARRO HIDROGRAFIKOA: Lurraldearen atal bat da eta bertako urak ibai nagusi batera eta horren ibai adarretara iristen dira.                                                                                                                                                                  

  2. IBAI-ERREGIMENA: Ibai baten emariak urtaroen arabera duen aldaketa da. Prezipitazioen banaketaren eta elur prezipitazioaren garrantziaren  araberakoa da.

  1. LANDAREDI POTENTZIALA: Faktore fisikoak (klimak, erliebea eta lurzoruak) eragindako landaretza da.  Bertako faktoreen fisikoaren eraginez sortzen den landaredia.

  1. BALIABIDE NATURALA: Izaki bizidunei arlo ezberdinetan laguntzen dien naturako elementuak dira. Adibidez, zuhaitzek oxigenoa ematen dute. Baliabide naturalak gizartearen ongizateari eta honen ongizateari modu zuzen batean (mineralak, elikagaiak...) edo zeharkako modu batean (zerbitzuak…) laguntzeagatik dira baliotsuak.

  1. ARRISKU NATURALA: Arrisku naturalak eragin ditzaketen ondorio katastrofikoengatik gizakien bizitzari edo ongizateari mehatxu egiten dioten ingurumen ezaugarriak dira.

Entradas relacionadas: