Landare zelulen ohiko pigmentuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,74 KB


-Zelula mintzamintz plasmatikoa edo plasma mintzazelula inguratzen duen lipido geruza bikoitza da

Proteinak eta gluzidoak ere agertzen dira mintzean. Zelula mota guztietan agertzen da eta zelula eukariotoen kasuan organuluen mintzak ere egitura berekoak dira. Zelula prokariotoetan eta landare eta onddoen zeluletan zelula hormaren azpian kokatzen da.


-Zelula horma edo zelula paretazelula inguratzen duen geruza gotorra da. 
Bakterioarchaeaonddolandare eta algen zeluletan agertzen da. 
Animalien eta beste protistoen zeluletan ez dago zelula hormarik eta beraz zelula mintzak soilik inguratzen du zelula.

-Zitoplasma zelula eukariotoetan zein prokariotoetan nukleoaren eta mintz plasmatikoaren artean dagoen protoplasmaren atala da. Zitoplasma zitosol deritzon egituraz osatuta dago, eta bertan organuluak daude. Zitoplasmaren funtzio nagusiak dira zelula-
Organuluak barne hartzea eta horien mugimendua ahalbidetzea. Gainera, zitosolean organismoan aurrera eramaten diren prozesu metaboliko ugari gertatzen dira.Zitoplasma bi gunetan bananduta dago. Alde batetik, zelulaz kanpoko eremuan kokatutako zitoplasma dago, ektoplasma deritzona. Ektoplasma zelula-mintzaren inguruan kokaturik dago, izaera gelatinakara du, eta zelularen mugimenduan inplikatuta dago. Bestetik, zelularen barnealdean kokatuta dagoen zitoplasma dago, endoplasma deritzona. Endoplasma jariakorragoa da, eta organulu gehienak daude kokatuta bertan. Gainera, zelula-mintza zeharkatzen duten elikagaiak zitoplasman zehar garraiatzen dira organuluetaraino.Zelula eukariotoen zitoplasman erretikulu endoplasmatiko leuna eta erretikulu endoplasmatiko pikortsua daude, prokariotoetan ez bezala. Bi organulu horiek mintz-sareak dira, eta bertan zelularen prozesu biokimiko ugari gertatzen dira. Erretikulu endoplasmatiko pikortsuaren tamaina aldakorra da. Proteinen sintesia zenbat eta aktiboagoa izan, orduan eta garatuago edukiko dute zelulek erretikulu endoplasmatikoa. Erribosomak erretikulu endoplasmatikoari lotuta daude.

-Zentrosoma animalia zeluletan mikrotubuluen zentru antolatzaile garrantzitsuena eta ziklo zelularraren erregulatzailea den organulua da. Zentrosomak animalia zelulen mitosian paper garrantzitsua duen arren, ez da beharrezkoa.Onddo eta landareek beste mikrotubuluen zentru antolatzaile batzuk erabiltzen dituzte.Zentrosoma perpendikularki kokatutako bi zentriolok eta hauek inguratutako matrize perizentriolarra izeneko gai amorfoak osatzen dute. Matrize perizentriolarrak mikrotubuluen nukleazio eta anklaiaren arduradunak diren proteinak ditu. Gainera, zentrosomako zentriolo bakoitza 9 mikrotubulu hirukotez osatuta dago, non hirukoteak elkarren artean nexina proteinaren bidez loturik dauden.


-Erribosomakzelula guztietan (espermatozoideetan izan ezik) dauden organulu globularrak dira, proteinen sintesian parte hartzen dutenak. Batzuk aske daude eta beste batzuk erretikulu endoplasmatikoari lotuta, itsatsita. Kopurua oso altua da edozein zeluletan. 
Bakterio ohiko batean 10.000 erribosoma egon daitezke, eta goi-mailako organismoen zelula eukariotoetan askoz gehiago: 10 milioi.

Entradas relacionadas: