Landare zelula

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,4 KB

Mintz biologikoak:1-Marraztu ezazu mintz biologiko baten egitura, eta identifikatu haren osagai guztiak: Glukoproteinak,buru hidrofiloa, glukolipidoak, lipido geruza bukoitza, proteina transmembrana, buru hidrofiloa, kolesterola, mintzean zeharreko proteinak eta proteina periferikoak. 1-Zer organulu zelularrek dituzte mintzak, eta zer zelula motatan daude?Nukleoak, mitokondrioek eta kloroplastoek, besteen artean, mintz bikoitza dute, beste organulu batzuk berriz, mintz bakuna, hala nola lisosomek eta bakuoloek. Hauek guztiak zelula eukariotoetan baino ez daude.

(A) mikroargazkia arto-zelula baten barne-ebaki bat da, eta zelula-organulu tipiko bat erakusten du. Organulu horren eskema (B) irudian duzu:1-Identifika ezazu zer organulu den. Existitzen dira organulu horiek untxi-zeluletan? Arrazoitu erantzuna.Kloroplastoa da.Ez, kloroplastoak landare zeluletan daudelako soilik, zelula eukarioto fotosintetikoetan zehazki.Zer funtzio dute organulu horiek zelulen metabolismoan? KLOROPLASTOEN FUNTZIOAK: Fotosintesiaz arduratzen dira. Fotosintesi-prozesuaren bidez, zelulek eguzki-argiaren energia jaso, eta glukosa sintetizatzeko erabiltzen dute, CO₂-a eta H₂O-a erabiliz. Metabolismo-energia sortzeaz arduratzen dira baita ere.Identifika ezazu (B) eskeman (1)etik (4)ra zenbakituta dauden egiturak. Kanpoko mintza.Mintzen arteko gunea.Estroma.Tilakoidea.

(A) mikroargazkia animalia-zelula baten barne-ebaki bat da, eta zelula-organulu tipiko bat erakusten du. Organulu horren eskema (B) irudian duzu. Identifika ezazu zer organulu den, eta adieraz ezazu zer zelula motatan dagoen. Arrazoitu erantzunak. Mitokondrio bat da, zelula eukariotoetan dagoena. Zelula eukarioto guztietan daude beharrezkoak direlako zelulak behar duen energia lortzeko.Zer funtzio zelular du organulu horrek? Zer eginkizun su oxigenoak funtzio horretan? Azaldu ezazu, zer erreakzio biokimiko gertatzen diren haren barnean. Arrazoitu erantzunak. Mitokondrioen funtzio nagusia energia lortzea da. Zelula-arnasketaren bidez lortzen dute energia; arnasketa hori mitokondrioko hainbat gunetan gertatzen da. Zatitzeko ahalmena dute ere, amarengandik heredatzen baitira.Identifika ezazu (B) eskeman (1)etik (4)ra zenbakituta dauden egiturak.Barneko mintza.Mintzen arteko gunea.Gandorra.Matrizea.

Identifika ezazu zer molekula mota den.
Prokariotoa ala eukariotoa? Arrazoitu erantzuna.
Eukariotoa, landare zelula bat da. Identifika itzazu 1etik 8ra zenbakituta dauden egiturak. (1) Bakuoloa (2) Golgi aparatua (3) Nukleoa (4) Nukleoloa

(5)

Mintz plasmatikoa

Zelula inguratzen duen bilkina da. Zelularen barnealdearen eta kanpoaldearen arteko substantzia-trukea mugatzen du.(6) Kloroplastoa: Fotosintesia egiten da bertan. (7) Mitokondrioa: Organuluetan, erreakzio kimikoak gertatzen dira eta, erreakzio horiei esker, zelularen jardueretarako energia lortzen da. (8) EE

Identifika ezazu zer molekula mota den. Prokariotikoa ala eukariotikoa? Arrazoitu erantzuna.  Animalia zelula da, eukariotikoa, beraz. Identifika itzazu 1etik 8ra zenbakituta dauden egiturak/organuluak eta adieraz ezazu laburki zer funtzio betetzen duten 2, 3, 4 eta 8 zenbakiekin identifikatutako egiturek/organuluek. (1)

Erribosomak

(2)
Golgiren aparatua
→ EE sintetizatutako molekulak aldatzea, paketatzea, garraiatzea, banatzea eta jariatzea.Mintz plasmatikoa berritzea.Glukosilazioa.Polisakaridoak sintetizatutako.Lehen mailako lisosomak eratzea. (3) Mitokondrioa →  zelulak behar duen energia lotzea, arnasketa zelularraren bitartez egiten dute zelula aerobioek. Arnasketa zelularen hainbat gunetan egiten da. Zatitzeko funtzioa (4)EEpikoduna → jariapen proteinen Edo mintzari lotutako proteinen sintesian eta banaketan parte hartzen. (5) Nukleoa. (6) Nukleoloa. (7) Mintz plasmatikoa (8) Zentrosoma → zelula mikrotubuluak antolatu. Mitosian esku hartu ardatz akromatikoa eratzen.

Zer da mitosia? Zelula zatiketa prozesu bat da, etengabekoa. Bertan, material genetikoa banatzen da.  Lau fase ditu: profasea, metafasea, anafasea eta telofasea.Deskriba ezazu, modu eskematikoan, mitosiaren prozesua. Profasea→ nukleoloa desagertu, kromatina harizpian agerian gelditu, kromosomak osatu, ardatza eratu zelularen poloetara joan diren zentrioloetatik. Metafasea→ kromosomak oso kondentsatuta daude, ardatzeko zuntzak kromosometako zinetokoretan lotu eta kromosmak zelularen erdian kokatu. Anafasea→ kromosoma bakoitzeko kromatida bikiak beren zentromeroetan banandu eta kromosoma sorta bakoitza polo batera joan. Telofasea→ kromatodak kromatina egoerara itzuli, nukleo mintza eta nukleoloa agertu, zitosinesia hasi. Amaieran 2n kromatida bakarreko 2 nukleokume.Gerta daiteke mitosia landare-zeluletan? Arrazoitu erantzuna. Bai…


Entradas relacionadas: