Landareen eta animalien zuntzak
Landareen zuntzak
- Lihoa: Gizakiak erabilitako landare-zuntzik zaharrenetarikoa da. Zuntza lore urdinak dituen landare batetik ateratzen da. Zuntz horiek elastikotasun txikikoak dira; beraz, eurekin fabrikaturiko ehunei zimurren aurkako tratamendua ematen zaie.
- Kalamua: Lihoa bezain zaharra da erabileraren aldetik, baina ezin da berarekin lehiatu kalitatean. Zuntza kanaberatik ateratzen da. Kanabera aire zabalean utzi eta gero, uretan sartzen da. Zuntzik luzeenak kordak eta sokak egiteko erabiltzen dira.
- Jutea: Ezkien familiako landare batetik lortzen da. Jutea kotoiaren atzetik doa, produkzio-bolumenari dagokionez, batez ere ehun zakarrak eta patata-zakuak egiteko.
- Kotoia: Gehien erabiltzen den zuntza da, eta propietate oso interesgarriak ditu: iraunkortasuna, kostu txikia, garbitzeko erraztasuna eta erosotasuna.
Animalien zuntzak
- Zeta: Produkzioa zeta-tximeletarekin hasten da. Zetaren propietate aipagarrienak estetika eta erosotasuna dira. Nylonaren garapenaren aurrean, zeta zen harizpi sendoko zuntz bakarra.
- Artilea: Gainerako zuntz artifizialek ez dituzten ezaugarri batzuk ditu: edozein formari egokitu ahal zaio berotuz gero, ur-lurrindua xurgatzeko gaitasuna dauka, ura uxatzen du, atsegina da ukitzeko eta ez da arin erretzen.
- Larrua: Animalia abereen azaletik lortzen da, ontze-prozesu baten bidez. Prozesu horrek iraunkortasuna eta malgutasuna ematen dizkio, eta ez dio alferrik galtzen uzten.
Zuntz artifizialak eta sintetikoak
Zuntz artifizialak
- Rayona: Zuntz oso xurgatzaileak, leunak, erosoak, tindatzeko errazak eta merkeak dira. Jantzietan, etxerako ehunetan eta osasun-produktuetan erabiltzen dira.
- Azetatoa: Merkatuan sarturiko lehenengo zuntz termoplastikoa izan zenez, ustekabeak eman zizkien kontsumitzaileei. Ustekabe horietako bat hau izan zen: plantxatzen zirenean, azetatozko lehenengo jantziak urtu egin zirela.
Zuntz sintetikoak
- Nylona: Propietateak: beste edozein zuntz baino gogorragoa eta iraunkorragoa, oso elastikoa, itsasoko urari eusteko modukoa, garbigarria, arina, merkea eta iraunkorra.
- Poliester-zuntzak: Zuntz sintetikorik hedatuenak dira. Ez dira erraz zimurtzen, iraunkortasun ona diote eguzkiaren argiari eta urradurari, iraunkorrak dira, estetika ona dute eta kanpoko eragileekiko egonkorrak dira dimentsioaren aldetik.