Lan-zuzenbidearen gida: Eszedentziak, kaleratzeak eta eskubideak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Derecho
Escrito el en
con un tamaño de 3,36 KB
1. Eszedentzia motak eta ezaugarriak
- Borondatezkoa: Gutxienez urtebeteko antzinatasuna behar da. Langileak ez du lanpostua gordetzeko eskubide osorik (lehentasuna du hutsune bat badago).
- Seme-alabak zaintzeko: Gehienez 3 urte. Lehenengo urtean lanpostua gordetzen da; gero, antzeko lanpostu bat.
- Familiakoak zaintzeko: Gehienez 2 urte, gaixotasun edo istripuagatik bere kabuz moldatu ezin diren senideentzat.
- Derrigorrezkoa (Kargu publikoa): Kargu bat izateagatik (adibidez, alkate). Lanpostua eta antzinatasuna gordetzen dira.
2. Hiru kaleratze nagusiak eta ezberdintasunak
- Objektiboa: Enpresaren arrazoiengatik (ekonomikoak, teknikoak...). Kalte-ordaina: 20 egun urteko.
- Diziplinarioa: Langilearen erruz (faltak, desobedientzia...). Ez dago kalte-ordainik.
- Kolektiboa (ERE): Langile kopuru handi bati eragiten dionean arrazoi ekonomikoengatik.
3. Lan-istripua vs. Lanetik kanpokoa
- Lan-istripua bada: Enpresako Mutuara joan behar da. Laguntza medikoa eta prestazioak (soldata) hobeak izaten dira.
- Lanetik kanpokoa bada: Osasun zentro arruntara (Osakidetza) joan behar da.
4. Ezintasunak eta ezaugarriak
- Partziala: Lanpostuan aritzeko gaitasuna gutxitzen da (%33), baina lan egin dezake.
- Osoa (Total): Ezin du bere ohiko lana egin, baina beste lanbide batean aritu daiteke.
- Absolutua: Ezin du inolako lanik egin.
- Baliaezintasun handia: Absolutua da, eta gainera beste pertsona baten laguntza behar du eguneroko bizitzarako.
5. Gizarte Segurantzaren erregimenak
- Orokorra: Soldatapeko langile gehienak (besteren konturakoak).
- Bereziak: Autonomoak (RETA), etxeko langileak, itsasoko langileak eta meatzaritza.
6. Langabezia lanetik alde egitean
Normalean, guk borondatez alde egiten badugu, ez dugu langabezia-saririk jasotzen. Salbuespena: lan-baldintzak nabarmen okertzen badira (soldata ez ordaintzea, adibidez) eta epaileak arrazoia ematen badigu.
7. Erretiroaren berezitasunak
- Adina: 2027tik aurrera 67 urte (edo 65 urte, 38 urte eta erdi kotizatuta badituzu).
- Kotizazioa: Gutxienez 15 urte kotizatu behar dira (horietatik 2 azken 15 urteen barruan).
8. Kaleratze objektiboa: Zergatik?
Arrazoi hauengatik gertatzen da: enpresak dirua galtzen duelako (ekonomikoa), lan egiteko modua aldatzen delako (teknikoa) edo ekoizpena jaisten delako. Langilearen gaitasun eza ere izan daiteke arrazoia.
9. Lanak eteteko 5 arrazoi
- Aldi baterako ezintasuna (gaixotasuna).
- Jaiotza eta haurra zaintzea (amatasuna/aitatasuna).
- Eszedentziak.
- Greba egitea.
- Indarkeria genero-biktimen kasuan.
10. Ezintasun iraunkorra vs. Tenporala
- Tenporala (IT): "Baja" arrunta da. Denbora mugatu baterako da (gehienez 18 hilabete) eta osatzea espero da.
- Iraunkorra (IP): Langilea tratamendu medikoa jaso ondoren ez bada sendatu eta lanerako gaitasuna betiko edo luzerako galdu badu.