Lan Zuzenbidea: Printzipioak, Eskubideak eta Kontratu Mota
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Derecho
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,28 KB
Lan Zuzenbidearen Oinarriak
Lan-zuzenbideak:
- Borondatezkoa: langileak askatasun osoa izan behar du lan harremanean.
- Besteren konturakoa: beste pertsona batentzat egiten da lan, soldata jasotzen duzu.
- Mendekotasuna: enpresaburuak agintzen du lana noiz, non eta nola egin.
- Ordainsaria: lan-jarduera guztiak ordaindu egin behar dira.
Eskubideak eta betebeharrak honako hauen bidez arautzen dira:
- Estatuaren legeak eta erreglamentuak
- Lan hitzarmena
- Lan-kontratua
- Tokiko eta lanbideko lan-ohiturak
Lan Arauen Printzipioak
- Gutxieneko araua: maila txikiagoko lan arauek goragokoek baino baldintza hobeak ezar ditzakete, baina ez okerragotu.
- Arau aldekoena: bi arau baldin badaude, langilearentzat, onuragarriena den araua erabiliko da bere osotasunean.
- Eskubideen utziezintasuna: langileek ezin diete uko egin lege-mailako arauetan eta lan hitzarmenetan aitortzen zaizkien eskubideei.
- Baldintza onuragarriena: lan-arau batek baino baldintza okerragoak arautzen baditu, aurretik ezarritako baldintza onuragarrienak lehenetsiko dira.
- In dubio pro operario: zalantzarik izanez gero auzitegiek langilearentzat onuragarriena den moduan aplikatuko dute.
Lan Arloko Epaitegiak
- Autonomia erkidegoetako justizia auzitegi nagusiak
- Auzitegi nazionala
- Auzitegi gorena
Adina eta Lan Kontratua
- Adin nagusikoa: hemezortzi urtetik gorakoa.
- Adin txikikoa: legezko ordezkari baten bidez egin behar du lan-kontratua.
- Adin txikiko emantzipatua: 16-18 urte independente bizi badira.
Konfidentzialtasuna eta Lehia
- Konfidentzialtasuna: informazioa isilpean gordetzeko konpromisoa hartzen du.
- Lehiarik eza: lan-harremana amaitu ondoren, denbora-tarte batean jarduera bera ez egiteko betebeharra du.
- Bidegabeko lehia edo konpetentzia: ezin du lan bera egiten duen beste enpresa batean jardun.
- Jarraitzeko ituna: diru kopurua inbertitu eta enpresan jarraituko du.
Probaldia
Tituludun teknikaria bada: sei hilabete. Gainerako langilea bada: bi hilabete. Hitzarmen kolektiboetan ezarrita ez badago, erdi-mailakoan hilabete 1 gehienez eta goi-mailakoak 2 hilabete. Probaldiko-kontratua idatziz egin behar da. Probaldian, aldeetako edozein eman dezake amaitutzat kontratua.
Lan-zuzenbidetik Salbuetsitakoak
Funtzionario publikoen lana. Nahitaezko prestazio pertsonalak. Laguntzeko asmoz egindako lana. Sozietateen kide izatea. Familia-lanak. Komisio-hartzaileen jarduera.
Izaera Berezikoak
Goi-zuzendaritzako langileak. Familia-etxearen zerbitzuko langileak. Espetxera zigortutakoak. Kirolari profesionalak. Ikuskizun publikoetako artistak. Estatu-sozietatea. Merkataritza-ordezkariak. Besteren konturako abokatuak. Ezinduak, lan berezietan.
Hutsegiteak eta Zigorrak
Hutsegiteak: arinak, 10e, larriak 20e, oso larriak 60e. ezingo dute oporren iraupena edo atsedena murriztu, aldi baterako enplegurik eta soldatarik gabe utzi daiteke.
Zigorrak: Ohartarazpenak. Lekualdaketa. Enplegurik eta soldatarik gabe uztea. Lanpostuz igotzeko desgaitzea. Antzinatasuna galtzea. Lanbide-kategoria galtzea. Diziplinazko kaleratzea.
Kontratazioaren Sustapena
Mugagabeko kontratazioaren sustapena, baldintzak: 16-30. 3hil langabetua. 45<. Ezintasunak. Emakumezko langabetuak. Erditze, bi urtetara. Gizarte bazterketako egoeran daudenak. Genero indarkeria biktimak. Iraupen mugatuko kontratua. Helburua: langabezia eta lan ez-egonkortasuna gehien jasaten dituzten kolektiboak laneratzea.
Kontratu Mota Berezienak
- Praktikaldiko kontratua: kontratazio dataren aurreko 5 urteetan titulo ofizial bat lortu duten langabetuak. Profesional ziurtagiria. Pizgarriak: igo urtea %60, 2.urtea %70. Helburua: jasotako ikasketak praktikan ipini. Lotura egon behar da lana eta ikasketak.
- Formakuntza kontratua: prestakuntzarik ez, 16-21. Gutxienez lanegunaren %15 formakuntzarako.
- Obra edo zerbitzu jakineko kontratua: Lana irauten duen bitartean kontratua.
- Ekoizpen-gorabeherengatiko kontratua: 6 hil urte bateko denbora tartean.
- Bitarteko kontratua: helburua: langileak ordezkatzea.
- Txanda kontratua: 5 urte gehienez, partzialki erretiratutakoa ordezkatzea.
- Erretiroa aurreratzeagatiko ordezkapen kontratua: jubilazioa urte betez aurreratzen duten langileak ordezkatzea.
Lanaldia eta Atsedenak
- Eguneko lanaldia: 9ordu, gehienez, -18 8ordu.
- Asteko lanaldia: 40ordu.
- Lanaldi artean: 12ordu.
- Astean: 1.5egun, -18 2egun.
- Lanaldi etengabean: 15min, -18 30min.
- Urtean: 30egun natural.
Ez egiturazkoan 80 ordu gehienez. Ezinbestekoak derrigorrezkoak dira.