Lan-kontratuen gida: motak, iraupena eta lanaldia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB

Lan-kontratuen araudia

Kontratu guztiak derrigorrez idatziz egin beharko dira. Langileak edozein momentutan eska ditzake kontratua burutzea:

  • Lanean hasten den momentuan.
  • Lan-harremanak irauten duen bitartean.

Kontratu-modalitateak

Modalitate hau soilik aplikatu daiteke:

  • Aldi baterako kontratua (4 astetik behera).
  • Kontratu mugagabe arrunta.

Probaldiaren iraupena

Probaldiaren iraupena Hitzarmen Kolektiboak zehazten duena izango da:

  • Tituludun teknikaria: 6 hilabete.
  • Titulurik gabeak: 2 hilabete (25 langile baino gehiago dituzten enpresetan) edo 3 hilabete (25 langile baino gutxiago dituztenetan).
  • Praktikaldia: 1 hilabete (Erdi-mailako prestakuntza) edo 2 hilabete (Goi-mailako prestakuntza).

Kontratu motak

Kontratu mugagabea

  • Mugagabe arrunta.
  • Finko periodikoa.

Aldi baterako kontratua

  • Prestakuntzarako kontratua.
  • Praktikaldiko kontratua.
  • Bitarteko kontratua.
  • Ekoizpen-beharretarako kontratua.
  • Obra edo zerbitzurako kontratua.
  • Lanaldi osoko kontratua.

Lanaldi partzialeko kontratua

  • Txandakako kontratua: Egunean, astean, hilean edo urtean lanaldi osoko ordu-kopuruaren azpitik egongo dira. Ezin dute aparteko ordurik egin eta lanaldia osagarriekin osatu daiteke.

Bitarteko kontratua

Lanpostua gordetzeko eskubidea duten langileak ordezkatzeko erabiltzen da.

Ekoizpen-beharretarako kontratua

Enpresaren eskabideak handitu, zereginak pilatu edo ekoizpen-bolumena handitu delako erabiltzen da.

Obra edo zerbitzu zehatzerako kontratua

Enpresaren ohiko jarduerarekin zerikusirik ez duten obrak edo zerbitzuak egiteko erabiltzen da.

Txandako kontratuak

Erretiro-adinetik gertu dagoen eta erretiro partziala hartzeko eskubidea duen langile batek, bere lanaldia murrizteko aukera izango du, hutsunea betetzeko.

Lan-ordutegia

  1. Jarraia: Eguneko lanaldia etenik gabe egiten da (adibidez: 8:00-15:00).
  2. Zatitua: Eguneko lanaldia bi zatitan banatzen da, gutxienez ordubeteko etenarekin (adibidez: 8:00-14:00 eta 16:00-18:00).
  3. Malgua: Langileak bere lanaldia ordu-tarte batzuen barruan hasi eta amaitu dezake, iraupena errespetatuz (adibidez: sarrera 8:00-9:30 eta irteera 17:00-18:30).

Atsedenaldiak eta gaueko jardunaldia

  • Urteko atsedenaldia: 30 eguneko oporrak urtean zehar (egun naturalak).
  • Lanaldi arteko atsedenaldia: Jardunaldia bukatu eta hurrengo jardunaldia hasi arte 12 orduko tartea.
  • Eguneko atsedenaldia: 6 orduko lanaldian 15 minutuko atsedenaldia; 4 orduko lanaldiaren ondoren gehienez 30 minutuko atsedenaldia.

Gaueko jardunaldia

Gaueko ordutegia 22:00etatik 06:00etara da. Gaueko langilea izango da eguneko lanaldian gutxienez 3 ordu gaueko ordutegian egiten dituena.

Entradas relacionadas: