Lan-kontratuaren etendura eta Gizarte Segurantzako tramiteak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,99 KB

KONTRATUA ETETEAREN ARRAZOIAK:

BIEN ELKARREN ARTEKO ADOSTASUNA ETA KONTRATUAN FINKATUTAKO                   ARRAZOIAK: langilea eta enpresaburua adostu dezakete, bai lan harremanaren hasieran edo lan harremanaren zehar kontratua etetearen arrazoiak eta iraupena. Kasu ohizkoena lizentziak eta eszedentziak dira.

LAN EZINTASUN IRAGANKORRA ETA AMATASUNA: langile batek gaixotasun arrunt nahiz lanbide gaixotasun edo istripu izaten duen kasuetan sortzen da, bere ezin duenean. Langilea gehienez 12 hilabete egon daiteke egoera honetan, beste 6 hilabete luzatu ahal delarik, epe honetan medikuaren alta jaso dezakeela aurreikusten bada.

LANGILEAREN ASKATASUN EZA KONDENA EPAIRIK EZ DAGOEN BITARTEAN: ustezko delito batengatik langile bat atxilotua izaten bada eta ondorioz epaileak behin behineko presoaldia ezartzen badu, epaiketa egin eta sententzia eman arte kontratua etena geratuko da. Sententzia eman ondoren, kartzela zigorra ezartzen bada enpresaburuak kontratua iraungi dezake.

ENPLEGU SOLDATAREN ETENALDIA DISZIPLINA ARRAZOIENGATIK:
langileak ez baditu betetzen lan kontratuan ezarritako oinarrizko betebeharrak, denboraldi batez lan eta soldatarik gabe zigortua izan daiteke.

ALDI BATERAKO EZINBESTEKO KASUAK ETA ARRAZOI EKONOMIKOAK, TEKNIKOAK, ANTOLAKUNTZAKOAK ETA PRODUKZIOKOAK: zorigaiztoko eta halabeharrezko gertakizun baten ondorioz ohizko lan jarduera aurrera eman ezin denean gertatzen da, uholdeak, suteak… eta horrelako ezbeharrak esate baterako. Langile guztien edo batzuen lan kontratuak eten egin daitezke arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak eta produkziozkoak direla medio. Tramitazio Enplegu erregulazioko espedientearen prozesua lan harremana eten edo murrizteko, automatikoki hasiko da lan arloko agintaritzari jakinaraziz eta langileen ordezkariekin kontsulta-aldia abian jarriz.

GREBA ESKUBIDEA ERABILTZEA ETA ENPRESA LEGEZ IXTEA: bi egoera hauek amaitutakoan langileak beren lanpostuetara itzuliko dira.



Gizarte Segurantza:

1.Gizarte Segurantzarekiko lotutako tramiteak: enpresaren inskripzioa, afiliazioa, altak eta bajak:

Enpresaren inskripzioa: Enpresaburuak langileak kontratatu ahal izateko enpresa Gizarte Segurantzan altan eman behar du. Aktibitatea hasi aurretik egin behar da, horrela kontu kotizazio zenbakia lortuko da.

Afiliazioa: Langile batek lehenengo aldiz lan egiten duenean, enpresariak Gizarte Segurantzan afiliatu behar du. Afiliazioa behin baino ez da egiten, eta une horretan bizitza osorako zenbaki bat ematen zaio langileari. Langileak lan berri bat hasten duen bakoitzean, enpresariak Gizarte Segurantzan alta eman behar dio, aldi berean, lan kontratua amaitzen denean baja eman beharko dio.

1.1.Afiliazioa Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean: Erregimen orokorrean, Enpresaburuak langilea afiliatu eta altan eman behar du Gizarte Segurantzan lanean hasi baino lehen. Lan harremana bukatutakoan langileari baja eman behar zaio lana amaitu ondorengo 6 egun naturaleko epean.

1.2.Afiliazioa Autonomo langileen Erregimen Berezian: Norberaren konturako langileak edo autonomoak modu ohikoan, pertsonalki eta zuzenean etekin bat lortzeko asmotan aktibitate ekonomiko bat burutzen dutenak dira. Lan kontratu baten menpean egon gabe nahiz eta ordainduriko beste pertsona batzuen zerbitzua erabili. Banakako enpresaburuek afiliazioa edo alta erregimen berezi honetan eskatu behar dute. Lan jarduerari ekin ondoren 30 eguneko epean, bajan emateko, lan jardueran eten ondoren 15 eguneko epea dago.


Entradas relacionadas: